Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk normala ikusten du Konstituzio Auzitegiak Enplegu Publikoaren Legeari buruz azaldu duen jarrera, baina gogoratu du euskarari buruzko eztabaida beste toki batean dagoela

Pau Blasi: “Duela 40 urtetik indarrean egon den hizkuntza-itunaren oinarriak defendatzen jarraituko dugu: Administrazioarekin diren hartu-emanetan hizkuntza aukeratzeko askatasuna, botere publikoek eskubide hori bermatzeko duten betebeharra, eta herrialdearen eremu ezberdinetako errealitate soziolinguistikora egokitzea”

1. argazkia
El Secretario de Estudios, Programas, Formación y Euskera del PSE-EE, Pau Blasi | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEk iritzi dio normaltasunaren barruan dagoela Konstituzio Auzitegiak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak (EAEAN) 2022ko Enplegu Publikoaren Legeari buruz egindako kontsulta izapidetzera ez onartzeko hartu izan duen erabakia, baina apaldu egin du erabaki horren garrantzia, iritzi baitio hizkuntzari buruzko eztabaidaren muina ez datzala kontsulta egin zitzaion 187.5 artikulu horretan, Enplegu Publikoaren Lege berriak ezabatu dituen nahitaez bete beharreko indizearen aplikazioan baizik.

PSE-EEko Euskara idazkariak, Pau Blasik, gogoratu du abenduan bertan sozialistek garrantzia kendu ziotela kontu horri jakin zenean EAEANek kontsulta bat egingo ziola ANri, erabateko konfiantza azalduz euskal arauaren konstituzionaltasunaren gainean. Ez alferrik, kontsultak 187.5 artikuluari buruz ihardesten zuen. Artikulu horrek xedatzen du euskal administrazio publikoetako lanpostu guztiek dagokion hizkuntza-profila izan behar dutela esleituta; hain zuzen ere, ez du ezer esaten EEPtan profil horiek aplikatzeko irizpideei buruz.

Halatan, esan du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak edo administrazioarekiko auzien epaitegiek euskararen auziari buruz emandako ebazpenetako asko, zehazki, eskakizun horiek proportzionaltasun eta arrazoizkotasun ororen gainetik aplikatzen zirelako gertatu izan direla.

“Gauza bat da hizkuntza-profila, antolaketarako tresna soil bat dena, eta beste bat horren derrigortasuna, hau da, hori betekizun bihurtzen den data. Euskal Sozialistek eta azken hilabeteotan herri honetako hizkuntza-politikari buruzko eztabaida publikoan parte hartu izan duten eragile gehienek ez dute ezbaian jarri artikulu hori”, azaldu du Blasik.

Aitzitik, “eztabaida, beti, 1989. urtetik indarrean diren nahitaez bete beharreko indizeak aplikatzearen inguruan egon izan da, eta kontu hori ari dira zalantzan jartzen EAJ eta EH Bildu joan den ekainaren 26an legea erreformatzeko erabakiarekin”.

Legebiltzarkide sozialistaren iritziz, harrigarria da 2022ko Enplegu Publikoaren Legea kritikatu eta aldatzeko premia aldarrikatzen zutenek orain ospatzen jardutea Konstituzio Auzitegiak lege horri buruz hartu duen erabakia. PSE-EEk ez. PSE-EEk 2022 Enplegu Publikoaren Legea landu, negoziatu eta, gero, horren alde bozkatu zuen, euskalduntze prozesuan aurrera jarraitzeko adostasuneko esparru egoki bat zela iritzita. Eta 2026ko legea landu, negoziatu eta, gero, horren kontra bozkatu du, kontrakoa ezartzen duelakoan.

Edonola ere, poztu egin da “atzo arte euskararen kontrako eraso judiziala salatzen zutenek gaur pozteko arrazoiak aurkitzea Konstituzio Auzitegiaren erabakiengatik”.

Auto osoa ezagutu arte eta Konstituzio Auzitegia Euskal Administrazioaren hizkuntza-politikaren muineko elementuak aztertzen hasiko den ala ez jakiteko zain, PSE-EEk adierazi du herri honetan duela 40 urtetik indarrean egon den hizkuntza-itunaren oinarriak defendatzen jarraituko duela, hots: herritarrek Administrazioarekin dituzten harremanetan hizkuntza hautatzeko askatasuna, botere publikoek eskubide hori bermatzeko duten eskubidea, eta herrialdearen eremu ezberdinen errealitate soziolinguistikora egokitzea.

“Printzipio horien gainean arautu izan da gure araudia azken hamarkadetan, eta horixe da orain EAJk eta EH Bilduk desegin nahi dutena. Konstituzio Auzitegiaren erabakiaren xede izan den artikuluak ez dauka zerikusi handirik horrekin”, adierazi du.