Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Senatua

Senatuak Amiantoren Legea onartu du biktimentzat eta familiarrentzat konpentsazio funts bat sortzeko

1. argazkia

Senatuaren Osoko Bilkurak amiantoaren biktimentzako konpentsazio funts bat sortzeko Lege Proposamena onartu du gaur arratsaldean, gehiengo handi batez, 259 aldeko boto eta kontrako boto batekin.

Lege hori Euskal Sozialistek Eusko Legebiltzarrean abiarazitako ekimen bat da, eta zor historiko bat kitatzen du amiantoaren kaltetuekin, biktimekin eta senideekin. Estatuak diruz konpentsatuko die eta laguntza emango die horien eskubideak defendatzeko auzi judizialetan.

“Zor historiko bat kitatzen dugu ikusezin ziren pertsonekin”, adierazi du Alfonso Gil senatari autonomikoak. “Bere eskubideak aitorturik ikusiko dituzte, azkenik, amiantoaren manipulazioarengatik sortutako kalteengatik, kalte larriak ekarri baitizkiete kasu askotan euren osasunean, eta baita heriotza ere beste zenbait kasutan. Horregatik, gaur justizia egiten zaie horiei eta euren familiei”.

“Lanera joaten ziren eta isiltasunean bizitza galtzen zihoazen herritarrak” egon izan direla gogoratu du Gilek bere mintzaldiari amaiera ematean. Horregatik, aitortza hori zor diegu, konpentsazio funts hau sortuta”, adierazi du. “Gaur historia ari gara egiten” esanez amaitu du.

 

Zoritxarraren aurrean, Estatuaren babesa

Lege honekin, Estatuak erreklamatzen dio enpresari auzibidez. Hala, kalte-ordain bat erreklamatzeko enpresarik ez dagoelako auzibidera jotzea ezinezkoa zitzaien familia eta langile kaltetuek konpentsazio bat jasoko dute jasandako kalteagatik.

Orain Estatuak erreklamatuko dizkie enpresei auzibidez, kaltetuaren posizioan jarrita. Era horretan, kaltetutako familiek ez dute prozesu judizial garestietan sartu beharrik izango.

Hemendik aurrera, onuraduntzat hartuko dira amiantoagatik edo horren eraginpean egoteagatik gaixotasun profesionala aitortua zaienak, izan lan arloan, etxean edo ingurumen esparruan, eta baita pertsona horien eskubideak jasotzen dituzten jaraunsleek edo pertsonak ere.

Amiantoak ia 4.000 heriotza eragin ditu 1994tik 2008ra bitartean.

🏛️@Senadoesp-ek behin betiko oniritzia eman dio Amiantoaren Biktimak Konpentsatzeko Legeari.
👉Ekimen hori @socialistavasco-k sustatu zuen @PVasco_EuskoL-en eta errealitate bihurtu da orain, kaltetuei zeharo bidezkoa iruditzen zaigun konpentsazio bat bermatzeko pic.twitter.com/afBb4GpPGL

— Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldea (@gpsv_parlamento) July 5, 2022