Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   2021eko Aurrekontuak

Javier Hurtado sozialistak laguntza berriak iragarri ditu euskal turismo-sektorearen sostengurako

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren aurrekontua 47,2 milioiraino iritsiko da, %8 gehiago.

“Krisi honi aurre egiteko modua sozialdemokraziaren garaipena da, Alderdi Sozialistaren tesiei jarraitzen dio", azaldu du sailburuak

1. argazkia
El consejero de Turismo, Comercio y Consumo, Javier Hurtado, durante su intervención en el Parlamento Vasco | Foto: Parlamento Vasco

Javier Hurtadok, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu sozialista denak, azpimarratu du aurreko krisian irtenbide modura ezarri nahi izan zen austeritatearen aldean Covid-19aren pandemiak ezohiko baliabide eta neurriak eskatzen dituela, Eusko Jaurlaritzaren 2021erako Aurrekontuetan jasotzen direnak bezalakoak, eta baita iragarri dituen eta urtarrilean helduko zaien beste batzuk ere, euskal turismo-sektorearen sostengurakoak, esaterako. 

🔴@JHurtadoGV

🗣️ ”Hau ez da aurreko krisian zenbaitzuk atxiki ziren austeritate hedakorrerako diskurtsoan jausteko garaia. Gaur oso harro nago Gobernu honetaz, inbertsioaren bideari heldu diolako, sozialdemokraziaren garaipen bat da hori”. pic.twitter.com/RQRoVluwtZ

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak (@socialistavasco) December 23, 2020

”Hau ez da aurreko krisian zenbaitzuk atxiki ziren austeritate hedakorrerako diskurtsoan jausteko garaia. Eta orduan gogor kritikatzen bazitzaien ere zorpetzearen alde egiten zuten gobernuei, gaur oso harro nago Gobernu honek inbertsioaren bidearen alde egin izanaz. Krisiari aurre egiteko era hori sozialdemokraziaren garaipen bat da. Alderdi Sozialistak urtetan defendatu izan dituen tesiak dira, eta orain askoz ahots gehiago gehitu zaizkie. Eta poztu egiten naiz, sinetsita bainago komeni zen bideari heldu diogula krisi berri, ezezagun eta global honi aurre egiteko”, adierazi du Eusko Legebiltzarrean bere sailaren kontuak azaltzerakoan. 

@DptoTurComCon sailaren aurrekontua %8 igo da, 47,2 milioi eurorekin
#COVID programak izango ditu #turismo #hostalaritza eta #merkataritza sektoretan

Ezohiko funtsak gehituko zaizkio: 

Laguntza-programa berria urtarrilean euskal turismo-sektorearen sostengurako pic.twitter.com/JCuq30cGjc

— Javier Hurtado (@JHurtadoGV) December 23, 2020

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren aurrekontua %8 igo da aurtengo ekitaldirako esleitutako zenbatekoen aldean, 47,2 milioi euro izango dituelarik. “Ziurgabetasun giro honetan, Covid premiei egokitutako aurrekontu batzuk dira, kontingentzietarako berariazko funtsekin osatzen direnak. Badakigu, jakin, ezohiko egoerek ezohiko neurriak eskatzen dituztela", azaldu du.

Urtarrilean aurrekontutik kanpo helduko zaion lehen neurrietako bat, baina ezohiko neurrien barruan, betiere, euskal turismo sektorearen sostengurako laguntza-programa da. Programa horretan pisu handia izango dute zuzeneko laguntzek, eta sektoreari laguntzeko beste neurri batzuk. Programa berri hori jada izapidetze eta ordaintze bidean diren beste biei gehituko zaio, sektoreari ezohiko laguntzak emateko aparteko 55 milioi euroren inbertsioarekin ordainduko direnei.

Sailburu sozialistaren esanetan, krisitik irteteko bi fase dira: erresistentzia eta suspertzea. Erresistentzia-fasea aparteko neurri horiei dagokie, hein handi batean. Aurrekontuko lerro gehienak bigarren fasera, suspertzearenera, zuzentzen dira, turismo, ostalaritza eta merkataritza sektoreak biziberritzeko asmoz, suspertzen lagunduz.

Turismo Zuzendaritzak 17,1 milioi euro izango ditu, eta horien ia erdiak (8,3 milioi) Basquetour Turismoaren Euskal Agentziari transferitzen zaizkio. Turismo Zuzendaritzak 18,5 milioi euro izango ditu. Eta Kontsumobidek, berriz, 5,8 milioi euro.

Turismoaren aurrekontuak barne hartzen du Covid programa bat, 3,1 milioi eurokoa; Turismo Enpresen Lehiakortasunaren Hobekuntzarako Laguntzak, turismo-ekintzailetzarako laguntzak, 1,1 milioirekin; Turismoa Merkaturatzeko eta Sustatzeko Laguntzen Programa, 257.000 euro dituena; eta, Covid programa horren hirugarren zutabea, 1,8 milioi euroko partida duena, turismo-sektorea sustatzeko eta laguntzeko programa berria abian jartzeko.

Laguntzez gain, Lurralde Proiektu Turistikoen Programa ere hartu behar da kontuan, 1,45 milioi eurorekin. Era berean, sektorea prestatzera eta profesionalizatzera bideratutako diru-laguntzak daude, eta baita Euskadi Basque Country herri-marka finkatzen laguntzen duten ekitaldiak bultzatzera bideratutakoak eta ostalaritza-elkarteentzako diru-laguntzak. Laburbilduz, Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzak 5,2 milioi eurotik gorako inbertsioak egiten ditu, laguntzen eta diru-laguntzen bidez. Beste 1,4 milioi sustapenera eta informaziora zuzentzen dira.

Basquetourrek, berriz, 8,3 milioiko aurrekontua du. Horren gehiena marketinaren eta helmuga sustatzearen arloak du, 3 milioi eurorekin. Gainera, milioi euro bat bideratzen da lehiakortasun, prestakuntza eta gobernantzako programetara. Produktura zuzentzen den lerroak 1,5 milioi euro ditu. Euskadiko Behatoki Turistikoak (Enfokatur), bere aldetik, 471.196 euro ditu, merkatuen inteligentziara, azterketetara edo ITS Inteligentzia Turistikoko Sistemara bideratuta.

Merkataritza Zuzendaritzako aurrekontua 2 ikuspegiren inguruan egituratzen da: batetik, pandemiaren inpaktuarekiko erresistentzia, saltokietara, kontsumoa sustatzera eta tokiko kaleko elkarteei laguntzera zuzendutako neurriekin. Bestetik, proiektuen dinamizazioa eta, merkataritza-sektoreko plataformen, federazioen eta agenteen bidez, ekintzen sustapenera.

Merkataritza Zuzendaritzak 18,5 milioiko aurrekontua izango du. Aurrekontu hori bi programatan egituratzen da: Covid programa, 12 milioirekin, eta Merkataritza programa, 6,5 milioi eurorekin.

Covid programak 7 milioiko partida aurreikusten du aurrekontuan, tokiko saltoki txikiak suspertzeko plan baterako eta kontsumorako pizgarriak emateko. Merkataritza programak 6,5 milioi euro inguru ditu, eta 1,5 milioi euro bideratzen ditu proiektu estrategikoak abian jartzera eta 4,4 milioi merkataritza-sektoreko asoziazionismoari laguntzera eta berariazko programak kudeatzera. Sailak merkataritza-ganberen bidez garatzen dituen programek 2,1 milioi euro izango dituzte. Horrez gain, Merkataritza Banaketaren Behatokira bideratutako partida 240.000 euroraino igoko da, krisiaren jarraipenari buruzko berehalako informazioa izateko.

Kontsumobideren aurrekontua 5,8 milioi eurokoa da, eta horri gerakinak eta diru-sarrera propioak gehitu behar zaizkio, guztira 7,1 milioi izango dituelarik. Horrek esan nahi du %2,7 hazten dela, hein batean sentsibilizazio eta kontzientziazio azterlan eta kanpainetara zuzentzen denagatik. Aurrekontuaren %52, hau da, 3,7 milioi euro, erreklamazioen eta kontsulten aholkularitzara, tramitaziora eta ebazpenetara bideratuko da.