Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Alderdi Sozialistaren zeharkakotasunak bermatzen ditu Euskadin politika aurrerakoiak”

PSE-EEko idazkari nagusiak, Euskadi Irratian: “Sozialistok ez dugu ikusten arrazoirik euskal gizartearen benetako eskariei erantzuna ematera zuzentzen den bide-orri batetik jaisteko”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en "Boulevard" de Radio Euskadi | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan duenez, sozialistek beste alderdi politiko batzuekin itunak egiteko duten gaitasunak ahalbidetzen ditu euskal herritarren ongizatea bermatzeko aurrerabideko neurrien gauzatzea. “Alderdi Sozialistaren zeharkakotasunak bermatzen ditu Euskadin politika aurrerakoiak”, adierazi du.

Euskadi Irratirako egin dioten elkarrizketa batean, “PSE-EE da Euskadiren etorkizuna erabakitzen segituko duena”, esan du Anduezak, “euskal herritarrek horrenbeste balioesten dituzten politika horiek bermatzen jarraituko duelako”. Eta sozialistek euskal taula politikoan betetzen duten zentraltasuna aldarrikatu du, EH Bildu, Elkarrekin Podemos edo PP bezalako beste alderdi batzuekin egindako unean uneko itunak adibidetzat jarrita. “Ez dugu inolako arazorik adostera heltzeko herritarrentzat onuragarria dela uste dugunean”, nabarmendu du. 

Buruzagi sozialistak, era berean, esan du ez duela “inolako arrazoirik ikusten” egun EAJrekin adostuta duen bide-orritik jaisteko, “sozialisten DNAren hein handi bat duenetik”, alegia. “Oso argi dugu herrialdeak zer behar duen, gure eskutik datorren egonkortasun bat eta euskal gizartearen gehiengo zabal batek onesten dituen politika aurrerakoi batzuk baitira”, azaldu du. 

Alderdi Sozialistaren zeharkakotasunak bermatzen ditu Euskadin politika aurrerakoiak.

Giltzarri den zentraltasun bat gauzatzen dugu euskal taula politikoan, eta erakundeetatik euskal herritarren ongizatea bermatzeko aukera ematen digu horrek.

Ez dugu inolako arrazoirik ikusten... pic.twitter.com/twF7T1vbmo

— Eneko Andueza (@enekoandueza) December 2, 2025

Eneko Anduezak, bestalde, EAJrekin Administrazioko euskarari buruz dituen aldeak azaldu ditu, eta esan du alde horiek konponduko direla nazionalistak bi alderdien artean lortutako kontsentsura itzultzen diren heinean. “Ez dugu inolako desadostasunik euskarari buruz, ezpada Administrazio Publikoan lanean hasteko euskararen inguruan ezarri nahi diren eskakizunei buruz. “Bi kontu oso ezberdin dira”, zehaztu du. Eta esan du Alderdi Sozialista beti azaldu dela “gai horri buruz hitz egiteko eta adostasun batera heltzeko prest”. 

Pedro Sánchez buru duen Espainiako Gobernuaren jarraikortasunari buruz galdetu zaionean, PSE-EEko idazkari nagusiak erantzun du “pixkaterako” legegintzaldia dagoela, sozialismoa ohituta dagoelako “presiopean lan egitera Gobernuan egon izan garen bakoitzean”, eta José Luis Rodríguez Zapateroren agintaldia ekarri du gogora. Eta PPren “dei zentzugabeen” estrategia eta Isabel Díaz Ayusok igandeko kontzentrazioan egindako adierazpenak kritikatu ditu. Anduezaren iritziz, “boterera heltzearren edozer gauza egiteko prest dagoen eskuin muturra gizentzeko” besterik ez dute balio. 

“Bitartean, gu geurera, hau da, lanean jarraitu eta Gobernu hau aurrerabidetik eramaten segitzera, pentsiodunek, ikasleek eta langileek, nik uste, ederki eskertu duten lan baten ildotik, alegia”, adierazi du.