partekatu
Eneko Andueza: “Julian Zugazagoitiak sekulako garrantzia du Espainiako sozialismoaren hazkundean”
PSE-EEko idazkari nagusiak bilbotar politikariak ideia sozialistei politika edo kazetaritza bezalako esparru ezberdinetatik emandako bultzada azpimarratu du haren omenez egindako ekitaldian
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Julian Zugazagoitiak pentsamendu sozialista Espainia osoan aldezten eta zabaltzen egindako lana goraipatu du. Haren omenez egindako ekitaldi batean, haren biloba Julian eta Tatiana Zugazagoitia bertan zirela, Anduezak Julian Bilboko Udaleko zinegotzi, Errepublikaren Gorteetako diputatu edo Juan Negrinen Gobernuan Gobernazio ministro izanez beti justizia soziala eta berdintasuna defendatuz bizi izan zuen ibilbide politikoa azpimarratu du.
Zugazagoitia Errepublikaren legaltasunarekin zuen konpromiso hori oso garesti” ordaindu zuela esan du buruzagi sozialistak. Izan ere, Gestapok atxilotu zuen Parisen, Frantziara erbesteratu ondoren, eta agintari frankistei entregatu ostean Madrilen fusilatu zuten 1940. urtean. Arrazoi horregatik, Anduezak esan du haren omenezko ekitaldia “zor genion” zerbait zela.
Bilbotarrak idazle eta kazetari jardunaren bidez sozialismoari egin zion ekarpena ere laudatu nahi izan du buruzagi sozialistak. Eta Pablo Iglesias eta Tomas Meabe bezalako espainiar sozialismoko bi pertsona nabarmenen biografiak edo Una vida anonima [Bizitza anonimo bat] izeneko eleberria jarri ditu horren adibide modura. Eleberriak Ezkerraldeko langileria bizitza islatzen du.
“Sozialismotik zetorren eta, halaxe, El Socialista zuzendu zuen, Espainiako langile pentsamenduaren argitalpena, alegia. Kronikak eta arte-aipamen batzuk ere idatzi zituen beste komunikabide batzuetan, eta bere garaiko artelanak aztertu zituen. Hori guztia, gure Arte Ederren Museoaren funtsen zati garrantzitsua da gaur egun”, azaldu du.
Eneko Anduezak, azkenik, Zugazagoitia familiako kideen “sakrifiziozko baina borroka inspirazioko bizitzak” nabarmendu ditu, “lorpen aipagarriak erdietsi dituztelako bere lurraldetik distantzia behartua eta Mexikora joatean zituzten baliabide hutsalak gorabehera”. “Ohore izugarria da zuek ezagutu izatea, zuen ibilbidea ezagutzea eta, Tatiana eta Julian, zuengan biongan zuen eta gure Zugaren ondarea ulertu izatea”, esan du.