partekatu
PSE-EEren topaketa Familia Enpresaren Europako Elkartearekin
Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak bilera bat izan du Vitoria-Gasteizen Familia Enpresaren Europako Elkartearen arduradunekin (EFBN, gaztelaniaz). Elkartearen ordezkariak izan dira: Alfonso Líbano Daurella presidente eta Coca-Cola European Partners enpresaren kontseilari delegatua; Günter Vergehuen Europako Batzordeko presidenteorde ohia; eta Antoine Mayaud, Mulliez Taldekoa.
Halaber, bileran parte hartu dute: Sonia Pérez PSE-EEren Politika Ekonomikoko idazkariak, Javier Ormazabal Euskadiko Familia Enpresen Elkartearen (Aefame) buruak eta Gaizka Zulaika zuzendariak. Bileran, zenbait gairi buruz aritu dira, hala nola: ekitea, enpresa-kultura, kalitatezko enplegua eta enpresa-familiak ekonomian duen papera.