Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Onda Vasca

Eneko Andueza: “Aburtori zorabioa ematen dio Kale Nagusiko lehen zatia oinezkoentzat jartzeak”

PSE-EEko idazkari nagusiak azpimarratu du proiektuak inplikatutako eragile guztien adostasuna duela

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en Onda Vasca | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, arbuiatu egin du Juan Mari Aburto Bilboko alkate denaren jarrera, blokeatu egin baitu Kale Nagusiaren lehen zatia, Plaza Biribiletik Mazarredo zumarkalearen bidegurutzera bitartekoa, oinezkoentzat jartzeko egitasmoa, Nora Abete Mugikortasun eta Iraunkortasuneko zinegotzi sozialistak defendatzen duen bezala. “Aburtori zorabioa ematen dio oinezkoentzat jartzeak. Udal batek ezin ditu bere proiektuak geratu hauteskunde batzuen aurrean gaudelako. Alderdi Sozialistak oinezkoentzat eta bizikletentzat espazioa libratzen duten proiektuen alde egingo du beti apustu, ekarpena eginez iraunkortasunari”, esan du. 

Eneko Andueza hirigintza jasangarri bat garatzearen eta inplementatzearen eta garraio publikoa sustatuko duten politiken alde azaldu da, eta sozialistek euskal operadore guztietan bultzatu dituzten deskontuak jarri ditu adibidetzat. “Ausardia izan behar da herritarrekin hartu ditugun konpromisoak betetzeko orduan”, adierazi du. 

Datorren maiatzeko udal eta foru hauteskundeei dagokionez, berriz, euskal buruzagi sozialistak esan du “baikortasunez eta gora egiteko aukera askorekin” helduko diela, alkatetza sozialista gehiago lortzeko, eta Gasteiz aipatu du, Maider Etxebarria alkateordeak irabazteko aukera asko baititu. “Aukera oso garbia da guretzat”, berretsi du.

#Bilbao-k ezin ditu gelditu proiektuak hauteskundeetara hurbiltzen ari garelako. @juanmariaburto-ri zorabioa ematen dio Kale Nagusiko lehen zatia oinezkoentzat jartzeak. PSE-EEk oinezkoentzat espazioak libratzen dituen proiektuen alde egingo du beti.

📻 @ondavasca #HacemosEuskadi pic.twitter.com/W3knjGrLf0

— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 15, 2023

“Lanean tinko jarraituko dugu hauteskundeei begira, proiekturik eta proposamenik onenak eskaintzearren, eta herritarrek Alderdi Sozialista erreferentetzat ikus dezaten. Uneotan, oso beharrezkoa zaigu alkate gehiago izatea, baita zinegotzi sozialista gehiago ere; gobernatzen dugun tokietan nabaritzen da hori, eta onerako”, berretsi du. 

Espainiako Gobernuak 2024an Gasteizko Arana klinika zaharrean martxan jartzea aurreikusita duen Errefuxiatuak Hartzeko Nazioarteko Zentroa ere hizpide izan du Eneko Anduezak. Buruzagi sozialistak azaldu du proiektua ez dela makrozentro bat, eta deitoratu egin ditu proiektua ghettotzat jotzen duten adierazpenak, Ukrainako gerratik bezala arriskuko egoeretatik ihesi diren errefuxiatuak estigmatizatzea besterik ez dutelako lortzen. “Ez da jarrera batere eredugarria”, esan du.

“Gizarte abegitsua gara, solidarioa, eta hori erakutsi behar dugu. Komeni da gure gizarteak azpiegitura batzuk prest izan ditzan Ukrainako errusiar inbasioa bezalako kontu lazgarriak gertatzen direnean errefuxiatu horiek guztiak behar bezala hartzeko gaitasuna izan dezagun. Nahi denean hitz egingo dugu harrerako euskal ereduaz, oraingoz ez dago halakorik, eta eztabaidatuko dugu erakundeen arteko lankidetzatik”, adierazi du.