partekatu
Eneko Andueza: “Militantzia sozialista osoa anbizioz pentsatzera animatu nahi dut Euskadik politika aurrerakoietan sakontzen duela bermatzeko”
PSE-EEk martxan jarri du bere 10. Kongresua, Batzorde Nazionalak datorren astean onartu beharko duen egutegi-proposamen bat eginez
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, euskal sozialistek datorren aste honetan, Sevillan PSOEren 41. Kongresua egin ondoren, zabalduko duten biltzar-prozesuan “era aktiboan eta anbizioz” parte hartzera gonbidatu ditu militanteak. Gaur arratsaldean Batzorde Exekutiboak egin izan duen bileran, Anduezak ohartarazi du eskatzen duen anbizio hori Euskadi bere politika aurrerakoietan gehiago sakonduz islatu behar dela, eragin handiagorekin eta, are, PSE-EEren erakundeetako eta, nabarmenago oraindik, Eusko Jaurlaritzako lidergoarekin.
“Militantzia sozialista osoa anbizioz pentsatzera animatu nahi dut Euskadik politika aurrerakoietan sakontzen duela bermatzeko. Erakundeetan eragin eta lidergo handiagoa bilatzera zuzendutako etapa bat ireki behar dugu, Eusko Jaurlaritzan nabarmenkiro, baina baita udaletan eta aldundietan ere, herri hobeago bat egiteko, gehiengo horretan, gugandik ongizatean eta justizia sozialean aurrerapenak espero dituen langile klasean pentsatuz herria egiteko”, azaldu du Anduezak.
Euskal Sozialisten Batzorde Nazionalak abenduaren 11n onartuko du Donostian PSE-EEren 10. Kongresua egiteko egutegia, otsailaren 15ean eta 16an egingo dena, iragarrita dagoen bezala. Exekutibo sozialistak organo horri, Batzorde Nazionalari, egutegi-proposamen bat helaraztea adostu du, Estatutuek eta Erregelamendu Federalak diotenari jarraituz. Idazkaritza Nagusirako primarioen prozesu bat aurreikusten du, baita gainerako zuzendaritza-organoen berritzea ere.
Prozesua aurreikusita den bezala garatzen bada, abenduaren 11n bertan zabalduko da Idazkaritza Nagusirako aurre-hautagaiak aurkezteko epea. Aldi hori amaitzen denean jakingo dira parte-hartzaileen izenak, abenduaren 16an. Dena dela, hautagaitza dela berresteko gutxieneko abal kopuru bat aurkeztu beharko da, militantzia osoaren %12rena, alegia. Abal horiek urtarrilaren 7tik 14ra bitartean jasoko dira.
Bi hautagaik edo gehiagok gainditzen badute abalen fase hori, hautagai gisa parte hartu ahalko dute urtarrilaren 14tik 24ra egingo den informazio-kanpainan. Bozketa, behar izanez gero, urtarrilaren 25ean egingo litzateke. Bi hautagai baino gehiago badira eta horietako inork ez badu lortzen botoen %50a, bigarren bozketa bat egingo da otsailaren 1ean, bi bozkatuenen artean aukeratzeko.