Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Garraioan deskontuen alde gaude, espero dut 2026n indarrean jarraituko dutela”

Pasaiako portuak interes orokorreko kalifikazioa galtzen badu oso kaltegarria izango dela euskal produkzio ehunarentzat ohartarazi du PSE-EEko idazkari nagusiak Radio Nacional de España katean egin dioten elkarrizketan

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en Radio Nacional de España (RNE) | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusia, Eneko Andueza, Euskadiko garraio publikoan 2026n deskontuak aplikatzen jarraitzearen alde azaldu da, mugikortasun jasangarriago eta bidezkoago baterantz urratsak ematen jarraitzeko. “Garraioan deskontuen alde gaude. Sozialistek euskal erakunde ezberdinetan lideratzen ditugun garraio-politiken nortasun-ikur bat da hori”, adierazi du.

Radio Nacional de Españan (RNE) egin dioten elkarrizketa batean, Eneko Anduezak balioa eman dio sozialistek euskal herritar guztientzako kalitateko garraio publiko erabilerrazak bermatzeko orduan egin dutenari. Eta esparru horretan bere alderdiak hobariak ematearen alde duen jarrera defendatu du, “gizarteko geruza zabalen mesederako delako, adibidez gazteentzako, garraioan dutelarik mugikortasunerako tresna ezin hobe bat”. “Espero dut, eta horixe da nire nahia ere, akordio batera helduko garela deskontu horiek Euskadin indarrean jarrai dezaten”, adierazi du.

Pasaiako portuari “interes nagusiko portu” kalifikazioaren balizko deskatalogazioari buruz galdetu zaionean, “ez dakit nola lortuko dugun lehiakortasun handiago portua nazioarteko trafikotik ateratzea eragin nahi denean”, esan du buruzagi sozialistak. “Deskatalogatzen bada, ez da izango inongo top 10etan, ezta beste inongo top-etan ere”, azpimarratu du.

“Pasaiako portura inbertsioak eta nazioarteko fluxuak ahalbidetzen jarraituko dugu zerbitzua ez bakarrik euskal industria eta produkzio ehunari, Nafarroa edo Aragoi bezalako beste autonomia erkidego batzuei ere emateko, zeintzuek itsasora irteera baitute portuko azpiegitura horrekin”, azaldu du.

#Euskadi-ko garraioan 2026an deskontuekin segitzearen alde gaude.

Hobariak sozialistek euskal erakunde ezberdinetan lideratzen ditugun garraio-politiken nortasun-ikur bat dira.

Kalitateko garraio publiko batzuk nahi ditugu… pic.twitter.com/4wWhW1mzo8

— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 17, 2025

Beste esparru batean, Anduezak esan du “zeharkakotasuna eta beste indar politiko batzuekin akordioak sinatzeko gaitasuna” direla PSE-EEren bertutea, Eusko Legebiltzarrean Errefuxiatuentzako Harrera Zentroari buruz lortutakoa bezalako kontsentsuak aipatuz. “Horrek euskal politika gure ardatzaren inguran biratzeko aukera ematen digu”, esan du poztasun puntu batez. “Euskadiren zentraltasun politikoa dugu une honetan, eta uste dut hori oso garrantzitsua dela”, esan du.

Horrez gain, PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du “etekin handia” ateratzen saiatu direla “Arana zentroari buruz EH Bildu eta Sumar alderdiekin egindako argazkiari”, baina esan du askoz gehiago kezkatu behar gintuzkeela EAJk PPrekin eta Voxekin zuen eztabaida hartatik irten zen beste argazki batek”, zentroari aurka egiten hiru alderdi horiek bat etortzea nabarmenduz.