Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Espainiak Gobernu sozialista bat izatea ospatzen dugu, Euskadin lortuko dugun garaipenaren aurrekari izango dena”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en el mitin del PSOE celebrado en IFEMA | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du Espainiako Gobernu sozialista izango dela Euskadin hauteskunde autonomikoen ondoren sozialistek lortuko duten garaipenaren eta gobernuaren aurrekaria. PSOEk Madrilen Herriko Etxeak aldarrikatzeko eta militantzia sozialistaren harrotasuna goraipatzeko antolatu duen jaialdi-mitin izaerako ekitaldi batean hartu du parte Anduezak, lurraldetako beste zuzendari batzuekin batera.

“Festa eguna da sozialistentzat hemen, Madrilen. Pedro Sanchez gure presidentea babestera eta Espainiak Gobernu sozialista bat duela ospatzera etorri gara, zeina Euskadin sozialistek lortuko duten garaipenaren, sozialistek gobernatuko dugunaren aurrekaria izango baita”, adierazi du Madrileko Nazioarteko Azokan (Ifema) egin den ekitaldi politikoari hasiera eman aurretik.

Ospakizun eguna sozialista guztientzat.
Aurrerabideko gobernu berri bat lortu dugu Espainian @sanchezcastejon presidentearen eskutik, eta #Euskadi-n ere sozialistek gobernatuko dugunaren aurrekaria da. #EspañaAvanza pic.twitter.com/qctATEBpIX

— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 26, 2023

Topaketa horretan, Pedro Sanchezen gain, besteak beste, parte hartu dute Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente ohiak eta Cristina Narbona PSOEko presidenteak. Anduezak, halaber, Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik etorritako militanteen ordezkaritza zabal baten laguntza izan du.