Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Eskuinak eta interes espekulatzaileak Etxebizitzaren Legearen kontra direnean, sozialistak bide onetik goazenaren seinale”

PSE-EEko idazkari nagusia araudi berriak euskal erakundeei eskaintzen dien lege-esparru osoa baliatzearen alde azaldu da
Nora Abete: “Ezin gara konformatu, aldaketa behar dugu XXI. mendeko gizarte moderno baten erronkei heltzeko; Bilbon hobeto hazteko, hobeto bizitzeko eta elkar hobeto zaintzeko 400 neurri ditugu”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, repartiendo rosas en el barrio de Rekalde junto a la candidata socialista a la alcaldía de Bilbao, Nora Abete | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Etxebizitzaren Lege estatalak Konstituzioaren etxebizitzarako eskubidea bermatzeko helburuan betetzen duen garrantzia azpimarratu du, eta PPk eta EAJk eta beste interes ekonomiko batzuek erakutsi izan dituzten erresistentziak aipatu ditu. “Eskuinak eta interes espekulatzaileak Etxebizitzaren Legearen kontra direnean, sozialistak bide onetik goazenaren seinale Konstituzioan aitorturik dagoen eskubidea, hau da, etxebizitza duin baterako eskubidea, posible egiteko”, adierazi du.

Bilboko Errekalde auzoan herritarrei hauteskunde-propaganda eta informazioa banatzen hartu du parte Anduezak Nora Abete Bilboko alkate izateko hautagaiarekin eta beste militante eta kargudun sozialista batzuekin batera. Komunikabideei egindako adierazpenetan, Pedro Sanchezen Gobernuak bultzatutako legearen aukera guztiak ustiatzearen alde azaldu da.

“Lege hau sozialistek 2015ean onartu genuena osatzera dator, eta gazteei eta seme-alaba txikiak dituzten familiei etxebizitza bat baldintza hobeagoetan eskuratzeko aukera emango die. Sozialistek lege-esparru osoa aprobetxatuko dugu politika berri batzuk aplikatzeko, fiskalitate berri bat eta udalak politika osoago bat egitera behartzen dituzten beste eskumen batzuk ahalbidetuz.

“Jendeari benetan kezkatzen dioten arazoei emandako erantzunean, gobernu guztietatik jendearen bizi-kalitatea hobetzeko geure konpromisotik sozialistek eskaini behar ditugun soluzio horietan” kokatu izan du buruzagi sozialistak erregulazio berria.

Eskuinak eta interes espekulatzaileak Etxebizitzaren Legearen kontra direnean, sozialistak bide onetik goazenaren seinale.

Eta lege-esparru osoa aprobetxatuko dugu politika berri batzuk aplikatzeko.

 #VotaLoQuePiensas #VotaPSOE pic.twitter.com/P3cTOFMbcz

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 12, 2023

Nora Abetek, bere aldetik, esan du bere helburua Bilboren demokraziako lehen emakumezko alkate izatea dela. “Ezin gara konformatu, aurrera egin behar dugu eta aldaketa behar dugu XXI. mendeko gizarte moderno baten erronkei heltzeko. Erronka demografikoa, digitala edo klimatikoa hementxe ditugu dagoeneko. Eta ausartak izan behar gara”, esan du. 

Hautagai sozialistak gogoratu du hiriak direla “erronka horientzat erantzunak eman behar dituzten lehenak. Bi arrazoirengatik. Bizilagunek laguntza behar dutenean egiten duten lehen gauza bere udalera jotzea izaten delako. Eta, bigarrenik, aldaketak eta eraldaketak beti ingurune hurbilenetik hasten direlako. Eta ingurune hurbilen hori auzoa da, hiria da”.

Nora Abeteren esanetan, Bilboko sozialisten Hauteskunde Programak biltzen dituen neurri zehatz guztiek helburu global bat dute xede: “hobeto haztea, hobeto bizitzea eta elkar hobeto zaintzea hiri berdinzaleago eta modernoago batean. Bizi-kalitatea duena, adimentsua, iraunkorra, zoriontsua, atsegina eta dinamikoa izango dena. Eta, hori guztia, inor atzean ez uzteko eta kalteberenak defendatzeko eta laguntzeko premisarekin”.