Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #ItsasFestibala

Eneko Andueza: “Sozialistek Pasaia gidatzen dugunean, udalerriak hobetu egiten du bere bizitza-kalitatea, Euskadiko herri eta hiri guztietan gertatzen den bezala”

PSE-EEko idazkari nagusia, José Ignacio Asensio ahaldun nagusiordea eta Javier Hurtado sailburua izan ditu, besteak beste, ondoan Izaskun Gómez alkateak Itsas Festibalaren bigarren edizioan

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, el teniente de diputado José Ignacio Asensio y el consejero Javier Hurtado han acompañado a la alcaldesa Izaskun Gómez en la segunda edición del Festival Marítimo | Foto: Socialistas Vascos.

Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak Pasaian esandakoari jarraituz, euskal udalerriek aurrera egiten dute Alderdi Sozialistaren gobernuarekin, eta udalerri horren garapena hartu du adibidetzat, merkataritza eta ostalaritza berraktibatzen eta turismoarekin lotutako jardueretan oinarritutako hazkunde ekonomikoa izan baitu. Ekitaldi horien artean dago, hain zuzen, Itsas Festibala, sozialisten ekimenei esker gaur egun errealitatea dena.

 “Udal eta foru hauteskundeetatik urtebetera gaude, eta gobernu sozialisten garrantzia nabarmendu nahi dut, hemen, Pasaian, gertatzen den bezala, eta baita krisitik irteteko  iraganean egin izan direnen aldean bestelako politika batzuk egitearen garrantzia ere; batik bat, funtsak eta gobernu guztietan  burutzen ari garen politikak bazter guztietara hel daitezen eta gure herri eta hiriak modernizatzen eta eraldatzen lagun dezaten”, adierazi du.

📽️ @enekoandueza:

“Sozialistek Pasaia gidatzen dugunean, udalerriak hobetu egiten du bere bizitza-kalitatea, Euskadiko herri eta hiri guztietan gertatzen den bezala”. #ItsasFestibala #HacemosEuskadi ðŸ’ªðŸ¼ðŸŒ¹ pic.twitter.com/RP0yL3jKJb

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) May 29, 2022

Izaskun Gómez alkate sozialistak jaialdiari eman izan dion bultzada eta Harkaitz Millán eta Javier Hurtado sozialistek, hurrenez hurren, zuzentzen dituzten Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo sailek emandako babesa azpimarratu izan ditu Anduezak, Garraio Ministerioak emandako laguntzaz gain. Eta komunikabideen galderari erantzunez, lehen zinegotzi sozialistaren alde egin du alkate izateko hautagai gisa.

“Pasaiako Udalak gobernu ezberdinak izan ditu azken urteetan, eta oso erraza da alderaketa egitea. Gure politikek bizi-kalitatea hobetzea dute helburu. Garrantzitsua da sozialistak egotea gobernu horietan, gure eskua nabarmentzen delako hiriak bizi duen eraldakuntzan, hirien berroneratzean eta gune berriak berreskuratzean, hiri iraunkorragoak, modernoagoak eta bizigarriagoak izan daitezen”, azaldu du.

Andueza, pandemiagatik 2022raino atzeratu izan den bigarren edizioaren ekitaldia ospatu ondoren.

Etorkizunean gobernagarritasunerako izango diren akordioak ere aipatu ditu Euskal Sozialisten buruak, eta tokiko hauteskundeetarako urtebete luze bat geratzen den arren, PSE-EE udalerri guztietan egiten ari den lana nabarmendu nahi izan du. Etorkizunean egin daitezkeen itunei buruz, esan du balio berezia ematen diola egonkortasunari eta bizikidetzari.

 “Bide subiranistak alde batera utzita, giro politiko lasaiago baten aldeko urratsak ematen jarraitzeko aukera dugu. Gizartea zatitu beharrean, inora ez garamatzaten bideei heldu beharrean, sozialistak egonkortasunarekin eta bizikidetzarekin egongo gara beti”, adierazi du.