Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Zenbat eta Alderdi Sozialista gehiago, orduan eta aurrerabide gehiago, aurrerapen gehiago, modernitate gehiago Euskadirentzat”

PSE-EEko idazkari nagusiak, Irunen egindako ekitaldian, deitoratu egin du “herritarren arazoentzako alderdi nazionalisten erantzun bakarra ‘nazionalismo gehiago’ izatea”

Jose Luis Rodriguez Zapaterok hautetsontzietan “bakearen, bizikidetzaren, ideien politikaren eta elkarrizketaren” liderrari babesa ematera deitu ditu euskaldunak

Denis Itxasok kritikatu egin du EAJk eta EH Bilduk “hauteskundeak sinplifikatzeko” duten joera, eta esan du “nazionalisten arteko eztabaida bat baino askoz gehiago” dagoela jokoan

1. argazkia
Eneko Andueza y José Luis Rodríguez Zapatero, junto a Aroa Jilete, Denis Itxaso y Cristina Laborda. Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak, Eneko Anduezak, datorren apirilaren 21ean emaitza onak lortzearen garrantzia azpimarratu du, “Euskadi aldatzeko, gure lurraldea eraldatzeko, hobeagoa egiteko borondatea dugun bakarrak garelako”. “Zenbat eta Alderdi Sozialista gehiago, orduan eta aurrerabide gehiago, aurrerapen gehiago, modernitate gehiago Euskadirentzat”, esan du.

Buruzagi sozialistak ekitaldi politiko batean hartu du parte Irunen Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente ohiarekin, Denis Itxaso Gipuzkoako zerrendaburuarekin eta Cristina Laborda herriko alkatearekin batera, eta iragarri du sozialistak “zerizanekoak, funtsezkoak eta ezinbestekoak” izango direla hurrengo Eusko Jaurlaritzaren eraketan. “Eta horixe da Euskadiri, euskaldun guztiei gerta dakiekeen onena. Alderdi Sozialista zenbat eta indartsuagoa izan gobernuetan, hobeto joango dira gauzak. Gobernuetan gu zenbat eta indartsuago izan, berme gehiago kalitateko zerbitzu publiko batzuk izateko”, adierazi du.

Alderdi Sozialista zenbat eta indartsuago izan #Euskadi-n, berme handiago kalitateko zerbitzu publiko batzuk izateko.

Euskal gizarteak badako zigilu socialista aurrerabide gehiago, urrats gehiago eta modernitate gehiago dela.#ErabakiaZureaDa #BozkatuPSE@PSOE pic.twitter.com/6hX8rlOvS0

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 5, 2024

 “Euskadin boterea lortzearren nazionalismo moderatuaren eta nazionalismo erradikalaren arteko borroka itxia” iragartzen duten inkestez ohartarazi ondoren, zera adierazi du: “jokoan dagoena ez da zein alderdi nazionalistak gobernatuko duen, gure seme-alaben, Euskadiren etorkizuna da jokoan dagoena”. “Batzuk zein besteak, EAJ zein Bildu, gogokoen dutenera ari dira jolasten, abertzaleagoa nor den erakustera. Eta horixe da euskal herritarrei eskaintzen dieten gauza bakarra: nazionalismo gehiago. Galdetu diezaiekete osasungintzaz, mugikortasun jasangarriaz, berdintasunaz, etxebizitzaz, zainketez. Erantzuna betikoa da, nazionalismo gehiago”, adierazi du.

Nazionalisten formulari kontrajarriz, esan du “Alderdi Sozialistak defendatzen duen aurrerakoitasuna” dela herritarren benetako arazoentzat erantzun posible bakarra, eta hori izango dela “herritarrentzat, horiek eskubide gehiago izatearen alde borrokatuko duen Gobernuaren ardatza”. Interesatzen ez zaion kontuetan denborarik galduko ez duen Gobernuarena, gaurko arazoez baina baita biharkoez ere arduratuko dena”. Ildo horretan, hainbat ekimen zehatz ekarri ditu gogora, adibidez, Osakidetzan 2.000 plaza sortzea, 26 urtetik beherakoentzat eta langabetuentzat garraioa doan izatea, alokairu sozialeko 5.000 etxebizitza berri sustatzea edo Gizakidetzaren bidez gizarte-zerbitzu unibertsal batzuk martxan jartzea.

Denis Itxasok, bere aldetik, alderdi nazionalistek hauteskundeak “sinplifikatzeko” duten joera salatu du. “Aste bat besterik ez da Pradales jaunak Ebron harresi bat eraiki behar zela esan zuela Euskadira polarizazio politikoa etor ez zedin. Jakina, polarizazio politikoa Alderdi Popularraren eta Alderdi Sozialistaren artekoa denean, ez zaie interesatzen; hemen, ordea, lotsagabeki sinplifikatu nahian ari dira EAJz eta EH Bilduz harago doazen hauteskunde batzuk. Adimenari egiten zaion laido bat da. Guk 140 urte daramatzagu hemen bizikidetza eta kudeaketa eskainiz, eta honez gero ez diote euskal gizarteari ziria sartuko. Nazionalisten arteko eztabaida bat baino askoz gehiago dago jokoan”, adierazi du.

Jose Luis Rodriguez Zapaterok botoa Eneko Anduezari emateko eskatu die euskal hiritarrei, Euskadiko Alderdi Sozialistaren lider gisa, “bakearen, bizikidetzaren, ideien politikaren eta elkarrizketaren alderdia” delako, PP bezalako alderdi “odolerreak” ez bezala. “Besteek gogoko duten kalapitaren” aurrean, “sozialisten enpatiarako, duintasunerako eta Enekok ezin hobeki ordezten duen zintzotasunerako izpiritua” azpimarratu du.

Bestalde, deitoratu egin du Alderdi Popularra Pedro Sanchezen Gobernuari erasotzen besterik ez delako aritzen, Ekonomiari buruz hitz egiteari bizkar emanez, noiz eta “erosahalmena igotzen ari den, desberdintasunak murrizten ari diren eta guztiok, batez ere gutxien dutenek, aukerak dituzten une batean”.