Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Adi egon behar dugu faxismoaren mehatxuaren aurrean, orain gure erakundeak kolonizatu nahi ditu-eta”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, depositando una rosa en el homenaje de recuerdo a los milicianos y gudaris que defendieron Bilbao en la Guerra Civil | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du Euskal Sozialistek beti izan dutela, beti dutela eta izango dutela konpromisoa askatasunen aldeko eta faxismoaren kontrako borrokan. Alderdiek, sindikatuek eta fundazioek Artxandan, “Aterpe 1936” eskulturaren aurrean –“Aztarna” izenez ere ezaguna da–, urtero II. Errepublika defendatu zutenei egiten dien omenaldian hartu du parte Anduezak.

“Adi egon behar dugu faxismoaren eta eskuin muturraren mehatxuaren aurrean, gure erakundeak kolonizatu nahi ditu orain eskuinaren laguntzarekin. Borroka horretan, gure konpromisoa hortxe egon izan da, hortxe da eta hortxe egonen da beti”, esan du.

Adi egon behar dugu faxismoaren eta eskuin muturraren mehatxuaren aurrean, gure erakundeak kolonizatu nahi ditu orain eskuinaren laguntzarekin. Borroka horretan, gure konpromisoa hortxe egon izan da, hortxe da eta hortxe egonen da beti. II. Errepublika defendatu zutenak oroitu ditugu Artxandan… pic.twitter.com/ozeel1krRk

— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 18, 2023

Bilboren defentsan parte hartu zutenen eta, bereziki, Gerra Zibilean demokraziaren alde jardun zuten miliziano eta gudarien omenez egindako ekitaldian, azken hilabeteotan eremu horretan berreskuratu eta identifikatutako gorpuzkiak eman dizkie Eusko Jaurlaritzak Luis Gauna eta Angel Puertasen senideei, eta hirugarren miliziano bat ere oroitu dute, Lucas Calvete.