Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Gobernuaren 2 urte

Eneko Andueza: “Autogobernua defendatzea, batik bat, Kontzertuaren eta Estatutuaren alde egitea da, bildutako 100 eurotatik administratzen ditugun 96 eurori etekina ateratzea”

PSE-EEren idazkari nagusiak Eusko Jaurlaritzan lan egiten duten kargu sozialistak bildu ditu: “Lan handia ari gara egiten, baina anbiziotsuak izan zaiteztela eskatzen dizuet, ez zaiteztela gera norbere buruarekiko ederrestean”

“Ez gaude Gobernuan, Gobernua gara”, adierazi du Idoia Mendia lehendakariordeak, zeinarentzat euskal exekutiboaren programa “koalizio gobernu batean sozialisten arrastorik handiena duena” baita.

1. argazkia
La Vicelehendakari, Idoia Mendia, y el Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en el acto con cargos socialista den el Gobierno Vasco celebrado hoy en Bilbao | Foto: Socialistas Vascos.

Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiarentzat, euskal autogobernua defendatzeko modurik onena erakundeek, esanguratsuki Eusko Jaurlaritzak, Kontzertu Ekonomikoari eta Gernikako Estatutuari esker bere eskuetan dituzten tresna eta eskumenak erabiltzea da, herritarren ongizatea hobetzeko helburuarekin erabili ere, beti.

 “Autogobernua ulertzeko modu bakarra dago: ongizatearen, justizia sozialaren eta berdintasunaren eta iraunkortasunaren zerbitzura dagoena. Autogobernua defendatzea, batez ere, osasun, hezkuntza eta enplegu politiken alde egitea da. Horixe da eta ez dago beste modurik, etekina ateraz biltzen ditugun 100 eurotatik administratzen ditugun 96 eurori, etekina ateraz Kontzertuari eta Estatutuari”, esan du.

Buruzagi sozialistak Eusko Jaurlaritzako kargu sozialistak bildu ditu Bilbon legegintzaldiaren lehen zatia igaro denean burututako lana aztertzeko, PSE-EE 2020ko uztaileko hauteskundeetara aurkeztu zen programa osatu zenetik bi urte igaro direnean. Programa hori izan zen koalizio akordiorako oinarria, eta, azpimarratu zuenez, sozialistek eta nazionalistek partekatzen duten gobernu-programaren ehuneko handi batean jasota dago.

Topaketan Idoia Mendia lehendakariordea ere izan da, eta “Hacemos Euskadi. Bide Berria” jarduera-zikloaren barruan egin da, “Gobernuaren 2 urte” izenburuarekin. Anduezak Lan eta Enpleguko sailburu denak zuzentzen duen eta Iñaki Arriola eta Javier Hurtado sailburuen sailen lana azpimarratu du, nahiz eta politika sozialisten eragina hiru sailez “harago” doan, gobernuaren ekintza osoraino heltzen delarik. “Gobernu-programaren ardatzak, konpromisoak eta ekimenak eta horien betetze-maila banan-banan aztertzen baditugu, sozialisten marka bazter guztietan ageri da”, esan du.

Anduezak anbizioa eskatu die karguei, eta ez daitezela eror norbere buruaren ederrestean. “Lan handia ari gara egiten, baina anbiziotsuak izan behar dugu, eraldaketaren espiritua izan behar gara, etorkizuneko Euskadi gure mende dago eta Estatutua da aurrera egiteko tresnarik onena”.

Idoia Mendiak zuzentzen duen sailak enplegu alorrean abian jarritako politikak goraipatu ditu buruzagi sozialistak, eta DSBEren erreforma eta Lanbideren eraldaketa nabarmendu ditu, azken hori erakunde eraginkorragoan, herritarrengandik hurbilago den batean bihurtu baita. Baita enpleguaren lehen euskal legea ere, Lanbideren eta enpresen arteko koordinazioa hobetzen duena.

Lan eta Enplegu Sailak langabezia-tasa %10 azpitik jaisteko egindako lana ere azpimarratu du Anduezak. Betetako helburu bat da, Euskadik %9,1eko langabezia-tasa duelako BJAren arabera. Lan-erreformak lan-merkatuan sortu dituen ondorioak azpimarratu ditu, eta sindikatu nazionalistak, EAJ eta EH Bildu hori onartzearen aurka azaldu zirela gogoratu du.

Iñaki Arriolak zuzentzen duen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailaren politikak ere hizpide izan ditu PSE-EEren idazkari nagusiak. Hala, Etxebizitza Legearen garapena, hirigintza-eredu berrietaranzko eraldaketa edo AHTk, Donostiako Metroak, tranbiak edo autobus elektrikoak izan dituzten bultzadak aipatu ditu.

Eneko Anduezak balioa eman die Javier Hurtadok zuzentzen duen Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak ostalaritza eta turismo sektoreei pandemiak eragindako horren egoera zailean emandako laguntzei, eta laster Eusko Legebiltzarrean eztabaidatuko den Kontsumitzaileen Estatutuaren onarpenari. Lege horrek finantza-esklusioaren ondorioz zaurgarritasun handieneko kolektiboengan jartzen du arreta, adinekoengan, batik bat.

Anduezarentzat, Pedro Sánchezek Europan borrokatu zituen eta Espainian eta Euskadin Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean gauzatu izan diren Next Funtsak dira herritar guztien ongizatea bermatuko duen hazkunde iraunkor bateranzko “norabide berri horren itsasargi nagusia”. Eta gogoratu du Euskadira europar funtsetatik iritsi diren 819 milioi eurorekin trantsizio berde bat sustatzen dela, enplegu duin eta kalitatezkoa bermatuz.

Autogobernuak esan nahi du ongizatearen, justizia sozialaren, berdintasunaren eta iraunkortasunaren zerbitzura egotea.

Autogobernua defendatzea Kontzertuaren eta Estatutuaren alde egitea da, bildutako 100 eurotatik administratzen ditugun 96 eurori etekina ateratzea. #HacemosEuskadi pic.twitter.com/D5ARns3Drx

— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 4, 2022

 

Idoia Mendia: “Gobernu indartsua, fidagarria eta erabakimenezkoa”

Idoia Mendia lehendakariordeak esan du 2020ko irailean abiarazi zen legegintzaldia Gobernu “indartsu, fidagarri eta erabakimenezko” batekin abiatu zela, eta beste alderdi politiko batzuekin akordioak lortzea eta beste erakundeekin lerraturik lan egitea zituela bere helburu nagusien artean, guztia aurrerabidezko agenda batekin, premiazkoa zenari heltzeko, baina baita “Euskadi justizia, berdintasun, elkartasun eta askatasun gehiagorekin berreraikitzeko” oinarri izango diren eraldaketa handiei heltzeko ere.

 “Ez gaude Gobernuan, Gobernua gara”, adierazi du PSOEren zuzendaritza federaleko kide ere denak, Gobernu programaren %90a programa sozialista dela azpimarratu ondoren, “Euskadiren berreraikitze sozial eta ekonomikorako oinarrien eranskinarekin”. Idoiaren hitzetan, “orain duguna, koalizio-gobernu batean inoizko arrasto sozialista handieneko gobernu-programa da”.

Sailen ekintza ezaugarritzen duten elkarrizketa etengabean jarri du arreta lehendakariordeak, eta harro azaldu da ikustean konfrontazioa lankidetzarekin ordezteko esaera sozialista nola ari den laguntzen autogobernua beti herritarren zerbitzura jartzen. Eta espetxeen kudeaketaren transferentzia egin ondoren martxan jarritako espetxe-eredu berria edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera jarri ditu adibide.