Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Sozialismotik ez dugu sinesten indarkeria matxistarekiko indiferentzian, horregatik ari gara salatzen eskuinak eta eskuin muturrak errealitate dramatiko hori ezkutatzeko egiten duten ahalegina”

Bere sare sozialetan zabaldutako bideo batean, PSE-EEko idazkari nagusiak begi onez ikusi du indarkeria bikarioa Kode Penalean lehen aldiz delitu autonomotzat tipifikatu izana

Ana Lopez de Uralde: “Genero indarkeria da desberdintasun historiko baten adierazpiderik muturrekoena. Giza eskubideen urraketa bat da, balio demokratikoei eta emakumeen duintasunari zuzenean egiten zaien eraso bat”

1. argazkia

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, eskuinak eta eskuin muturrak indarkeria matxistaren magnitudea ezkutatzeko egiten ari diren ahaleginen aurrean sozialistak egiten ari direna defendatu du A25en harira zabaldutako bideo batean. “Gure konpromisoa, erakunde guztietatik, da beti biktimekin egongo garela eta salatu egingo ditugula eskuinak eta eskuin muturrak errealitate latz hori ezkutatzeko egiten dituzten ahaleginak”, adierazi du. 

Emakumeenganako Indarkeria Desagertzeko Nazioarteko Eguna dela-eta, Eneko Anduezak esan du Alderdi Sozialistan uste dela “ezin dela egon indiferentziarik, ezta ere distantziakidetasunik, indarkeria matxistaren aurrean”. Horren haritik, Anduezak azpimarratu duenez, sozialistek egindako lanari esker onartu ahal izan da indarkeria bikarioa, “indarkeria matxistaren erarik krudelenetakoa”, gure Kode Penalean delitu autonomotzat tipifikatua izatea aurrenekoz. 

Andueza izango da Ana Lopez de Uralde PSE-EEko Berdintasun idazkariarekin batera 19:00etan Bilboko Bihotz Sakratuaren plazatik abiatuko den manifestazioaren ordezkaritza sozialistaren buruan, eta Euskadin 1.200 adingabe baino gehiagok genero indarkeria bizi dutela gogoratu du bere sare sozialetan. Horrekin batera, gizarte berdinzaleago eta bidezkoago bat lortzeko lanean jarraitzera egin du dei. 

Ana Lopez de Uraldek, bere aldetik, sozialismoak salaketarekin eta berdintasunerako borrokarekin duen konpromisoa berretsi du: “Genero indarkeria da desberdintasun historiko baten adierazpiderik muturrekoena. Giza eskubideen urraketa bat da, balio demokratikoei eta emakumeen duintasunari zuzenean egiten zaien eraso bat, egite hutsagatik. Errealitateak besoak ez jaistera behartzen gaitu, 38 emakume erail izan dira aurten gaurko egunera arte. Eta, Euskadiz ari bagara, lau emakume eta neska bat dira. Zifra bakoitzaren atzean izen bat, historia bat eta hautsitako familia bat dago”.