Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Madrileko kontuak direla esaten dute, baina sozialistek koherentzia ematen diegu gizarte hobeagoa eta berdinzalea egiteko politikei”

PSE-EEko idazkari nagusiak pentsioen igoerak, lan-erreformak edo Etxebizitzaren Legeak duten garrantzia nabarmendu du
Ermuako Saihesbidea sustatzeko konpromisoa azaldu du Txitxo Abascal egungo alkatea buru duen hautagaitzaren aurkezpenean

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la candidata a diputada general de Bizkaia, Teresa Laespada, y el alcalde de Ermua y candidato a la reelección, Juan Carlos Abascal | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, alderdi nazionalistetako buruzagien diskurtsoa –hainbatek “Madrileko kontuak” omen direla esaten dute– sozialistek pentsioen igoera, lan-erreforma, garraiorako deskontuak edo Etxebizitza Legea bezalako eremuetan erakutsi duten kezka eta lanarekin kontrajarri du. “Madrileko gauzek eragina dute Euskadin, Ermuan, gure etxe guztietan. Batzuek Madrileko kontuak direla esaten dutenean, esan nahi dutena da sozialistek koherentzia ematen diegula gizarte hobeago eta berdinzaleago bat errealitate bihurtzen duten politika guztiei”, adierazi du.

Madrileko kontuak direla esaten dute, baina sozialistek koherentzia ematen diegu gizarte hobeagoa eta berdinzalea egiteko politikei.  #DefiendeLoQuePiensas pic.twitter.com/G2vl30KjHM

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 9, 2023

Juan Carlos Txitxo Abascal buru duen –berriz hautatua izateko aurkezten da– Ermuako PSE-EEko hautagaitzaren aurkezpenean hartu du parte Anduezak Teresa Laespada Bizkaiko ahaldun nagusigaiarekin batera. Errotabarri plazan, buruzagi sozialistak esan du sozialistak beste alderdietatik bereizten dituena dela une bakoitzean jakitea herritarrei zerk kezkatzen dien, eta mahai gainean konponbideak jartzen dituztela. Eta Ermuako Saihesbidea amaitzeko konpromisoa hartu du. “Zorrotzak izaten jarraituko dugu, saihesbidea errealitatea izango da datorren legegintzaldian. Ez dugu aitzakia gehiagorik onartuko”, esan du.