Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Pedro Sanchezen Gobernua izan da Espainiako historiako onena, herritar guztiak babestu ditugu legegintzaldi honetan”

PSE-EEko idazkari nagusiak esan du sozialistek ez dutela utziko “lortu izan dugun guztia pikutara joaten eskuinaren eta eskuin muturraren mehatxuagatik”

Patxi Lopez: “Askoz gehiago gara aurrera, eta ez atzera, jarraitu nahi dugunak. Euskadirik onena behar dugu Espainiarik onenaren barruan, eta hori Pedro Sanchezen Gobernuaren bidez bakarrik gertatuko da

Maria Guijarro: “Ekonomi- eta enplegu-kudeaketa distiratsua, inbidia eragiten duten aurrerapen sozialen zerrenda bat eta beti Espainiaren eta herritarren zerbitzura den demokraziaren kultura bat ditugu”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a los número 1 y 2 al Congreso por Bizkaia, Patxi López y María Guijarro, y el secretario de Estado de Justicia, Tontxu Rodríguez | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusi Eneko Anduezaren hitzetan, sozialistek pertsonen bizitza duintzera zuzendutako proiektu bat dute Espainiarentzat. Proiektu hori azken bost urteotan hasi da eta oraindik ez da bukatu. Anduezak esan du zailtasun guztien arren PSOE “bide-orri ezin hobearekin” aurkezten dela hautesleen aurrean.

“Alderdi Sozialistaren Gobernua izan da, ziurrenik, Espainiako historiako Gobernurik onena. Herritar guztiak babestu izan dituen alderdia gara, krisialdi betean Espainia Europaren buruan egotea posible egin duena, pentsiodunen alderdia gara, langileen alderdia, emakumeen alderdia, ikasleena, gazteena, nahi duzuna maite eta nahi duzunarekin ezkontzea bermatzen dizun alderdia”, adierazi du.

Anduezak mitin batean hartu du parte Barakaldon Patxi Lopez eta Maria Guijarro bizkaitar hautagaiekin batera, eta hizpide izan ditu, halaber, mendekotasuna duten pertsonen zainketa, klimaren aldaketaren kontrako borroka, enpresek izandako susperraldia, pluraltasunaren errespetua edo Eutanasiaren Legea PSOEren identitate-ikur bezala.

“Ez dugu utziko guzti hori, sortu izan dugun guztia ahanzturaren, gorrotoaren eta indargabetzearen estolda-zulotik joan dadin, eskuinak eta eskuin muturrak nahi duten bezala”, esan du, gaineratuz ez dela berririk PPren programari buruz, zehazgabekeria multzo bat besterik ez delako, inork ez dezan jakin Feijoorenak nahi dutena legeak indargabetzea eta herrialde honetako gehiengo sozialak konkistatutako eskubideak murriztea dela.

Buruzagi sozialistak esan du Alderdi Sozialistak irabaziko dituela hauteskundeak, eta beraz, ez dutela zentzurik eskuinak Voxen beharrik gabe eta PSOEri abstenitu dadila eskatuz PPren gehiengo askia aipatuta egiten dituen espekulazioak. Eta gogoratu du PPk eskuin muturrarengana jo izan duela Abascalen alderdiaren beharra izan dutenean, Extremaduran egin zuen bezala, sozialistek irabazi arren.

@sanchezcastejon-en Gobernua izan da Espainiaren historiako onena; herritar guztiak babestu izan ditugu egoerarik makurrenetan: pandemia bat eta gerra bat direla.
Horregatik, #U23-an Espainiak gobernu sozialista bat merezi du.#VotaPSOE #EspañaAvanza#Adelante pic.twitter.com/R0HEKNM1vF

— Eneko Andueza (@enekoandueza) July 8, 2023

“Herrialde honetako herritarrei sinestarazi nahi die beharturik egin dituztela gorrotoaren eskuin muturrarekin hitzartu izan dituzten ehunka udal eta erkidegoetako gobernu; baina ezin ziria sartu, aurtxoa besoetan baino erosoago daude”, adierazi du, eta EAJri eta EH Bilduri aurpegiratu die abstentzioaren hipotesi faltsua hauspotzea PSOEren sinesgarritasuna ahultzen saiatzeko.

“Printzipioak besaulkien truke”

Patxi Lopez Bizkaitik Kongresurako joango den zerrendaburuarentzat, penagarria da PP “gure eskubideak saltzen” aritzea boterea lortzearren. “Printzipioak besaulkien truke ari dira ematen Voxekin egindako itunekin”, esan du. Eta kritikak egin dizkie popularrei, “Voxen programa eta printzipio erreakzionarioak irensteagatik”. “Horixe dugu jokoan datorren U23an”, gaineratu du.

Lopez sinetsirik dago sozialistek irabaziko dituztela datozen hauteskundeak “indarkeria matxista eta klimaren larrialdia ukatzen edo LGTBI banderak kentzen” dituztenei aurre eginez. “Sozialistek irabaziko ditugu kontratu egonkorrak izan nahi dituzten langileengatik. Emantzipatzeko laguntzak nahi dituzten gazteengatik. Eskubide eta aukeretan berdinak izan nahi duten emakumeengatik. Pentsioak bizitzaren kostuaren erritmo berean igotzea nahi duten pentsiodunengatik”, azpimarratu du. 

Boto aurrerakoia mobilizatzera egin du dei Lopez lehendakariak, “etxean geratzen bagara eskuin muturrak BOE hartu eta konkistatzea kosta izan zaigun guztia pikutara botako duelako”, haren hitzetan. Eta esan du herritar gehiengo handi batek ez dituela postulatu horiek partekatzen. “Askoz gehiago gara aurrera, eta ez atzera, jarraitu nahi dugunak. Euskadirik onena behar dugu Espainiarik onenaren barruan, eta hori Pedro Sanchezen Gobernuaren bidez bakarrik gertatuko da”, esan du.

Titular probokatzaileak eta neurrigabeko egoak

Maria Guijarrok, bestalde, Pedro Sanchez buru duen Gobernuarekin egin den kudeaketa ekonomikoa eta enpleguak izan duen bilakaera azpimarratu ditu. “Ekonomi- eta enplegu-kudeaketa distiratsua, inbidia eragiten duten aurrerapen sozialen zerrenda bat eta beti Espainiaren eta herritarren zerbitzura den demokraziaren kultura bat ditugu”, esan du.

Eta deitoratu egin du legegintzaldi guztian PPk eta Voxek erakutsi duten jokabidea: “Eskuinak eta eskuin muturrak herritarrentzako politika egiteari buruz zer pentsatzen duten bizitzeko parada izan dugu. Ez dute errespeturik azaldu aurkari politikoekin, eta ez dira ere izan elkarrizketa zale. Kontra egiteko politika bat egin dute, egiazki. Parlamentua eta, oro har, politika, telebistako plato handi batean bihurtu dituzte, eta ezer gutxi gehiago. Ez legerik, ez kudeaketa eraginkorrik. Ezta ekarpen interesgarririk ere. Titular probokatzaileak eta neurrigabeko egoak”.