Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Gurea konpromesuzko feminismo bat da, gizartea, lana eta politika ikusteko eta ulertzeko gure era osoa zeharkatzen du”

PSE-EEko idazkari nagusiak eskuinari eta eskuin muturrari aurpegiratu die “nahita trabak jartzen aritzea berdintasunerako politikan eta emakumeen kontrako politika egitea”

Bidegileak 2026 sariek Feli del Rio Santurtziko zinegotzi sozialistaren eta Bizkaiko emakume meatzarien ibilbidea aitortu dute

Ana Lopez de Uralde: “Euskadiren historia emakume horiena ere bada, meatzean lan egin zutenena, mundura haurrak ekarri zituztenena, politikan ateak zabaldu zituztenena, gaur defendatzen dugun berdintasuna ez zelako bakarrik sortu, haiek eraiki zuten”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, saludando a las premiadas de los Bidegileak 2026 junto a la Secretaria de Igualdad, Ana López de Uralde, la presidenta del PSE-EE, Cristina González, y el vicelehendakari Mikel Torres | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du feminismo sozialista bat datorrela eta uztartu egiten dela herritar gehiengoaren sentipenarekin. Anduezak kritikak luzatu dizkio eskuinari berdintasun benetako eta eraginkor bateranzko edozein urratsei trabak jartzeko duten jarreragatik. “Gurea konpromesuzko feminismo bat da, gizartea, lana eta politika ikusteko eta ulertzeko gure era osoa zeharkatzen du”, adierazi du.

“Berdintasunaren aldeko borrokaren bide-orria arriskuan” dagoenaz ohartarazi du buruzagi sozialistak, “toki askotan atzerakada esanguratsuak eragiten ari den eskuin muturreko olatu handi batengatik”. “Hemen, Espainian, PP eta Vox familiari, erlijioari edo tradizioei buruzko  interpretazioez baliatzen ari da atzerako urrats horiei legitimazioa emateko”, ohartarazi du.

Bidegileak sariek Feli del Rio Santurtziko zinegotzi ohi sozialistaren eta eskualde batzuetan beren familiak sostengatzeari emanik egoteaz gain meatzetan lan eginez lan-baldintza hobeak, eskubideak aitortzea eta hobekuntza sozialak eskatzeko borroka sindikaletan parte hartu zuten emakumeen ibilbidea aitortu dute edizio honetan. Griselda Villak, meatzari baten alabak, jaso izan du aitortza hori.

“Demokraziek eta horren printzipioek atzera egiten dutenean, emakumeen eskubideak kaltetzen dira. Demokrazia mehatxupean denean, emakumeak dira mehatxu hori gehien pairatzen dutenak. Eta hori ezin dugu onartu. Emakumeen etorkizunari mehatxu egitea gizarte osoaren etorkizunaren aurka joatea da. Eskuinak eta eskuin muturrak ez dute sinesten genero-berdintasunean. Ez dute sinesten sexu-aniztasunean. Ez dute sinesten aborturako eskubidean”, adierazi du.

Gurea konpromesuzko feminismo bat da, gizartea, lana eta politika ikusteko eta ulertzeko gure era osoa zeharkatzen du.

Eskuinak sekula ez du izan sentiberatasunik, beti trabak jartzen aritu delako berdintasunari. Emakumeen kontrako politikak egitera zuzentzen dira eta... pic.twitter.com/t1HF7VUSOU

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 14, 2026

Feli del Rio Santurtziko zinegotzi sozialista historikoa bezalako emakumeen lana azpimarratu du Eneko Anduezak. “Eskerrak ematen ari gara historian zehar bizi garen gizarte libreago hau eraikitzen joan izan diren emakume guztien ausardia, sakrifizio eta konpromisoari”, adierazi du. Anduezak, era berean, esan du sistema ekitatiboago baterantz “bidea irekitzeko, emakumezko meatzari haien indarra eta inspirazioa” behar ditugula. 

 

Sariak Portugaleten egindako ekitaldi batean eman dira, eta tradizioz gizonezkoen eskuetan egon diren esparruetan bideak zabaldu dituzten edo genero-berdintasunaren aldeko borrokan aitzindariak izan diren emakumeen memoria eta ekarpena ikusarazteko eta horiei ohore egiteko aitortza bat dira. Ekitaldian parte hartu dute, halaber, Ana Lopez de Uraldek, PSE-EEko Berdintasun idazkari denak eta Maria Jose Blanco Portugaleteko alkateak. Sariak ematen izan dira Cristina Gonzalez PSE-EEko presidentea, Mikel Torres lehendakariordea, Patxi Lopez Kongresuko bozeramaile eta lehendakaria, Idoia Mendia eurodiputatua eta beste kargu publiko eta organiko sozialista batzuk eta militante eta jarraitzaile mordo bat.

Lopez de Uraldek azaldu du berdintasunaren aldeko borrokan erreferente eta aitzindari izandako horiei guztiei ohore egiteko burututako ekitaldiaren izaerak “beren izenak dagozkien tokian jartzeko” balio dutela. “Esaten ari gara Euskadiren historia emakume horien historia ere badela. Meatzetan lan egin zuten emakumeena. Mundura haurrak ekarri zituztenen emakumeena. Politikan ateak zabaldu zituzten emakumeena, hori ezinezkoa zirudienean.  Gaur defendatzen ari garen berdintasuna ez zelako bakarrik sortu. Eurek eraiki zuten”, azpimarratu du. 

“Fabriketako, kontserbetako, baserrietako, langile auzoko emakumeak, baita meatzetako emakumeak ere. Baldintza latzetan lan egin zuten eta, aldi berean, familiak, komunitateak eta borroka sindikalak sostengatu zituzten emakumeak. Benetako bidegileak izan ziren emakumeak, hainbat zentzutan, nahiz eta denbora luzez hitz hori inork ez erabili haiek aipatzeko”, adierazi du.  

Feli del Rio edo meatzetakoak bezalako emakumeen “memoria hori bizirik mantentzeko” deia egin du buruzagi sozialistak, eta esan du sozialistek “eraiki zutenak inoiz ahazten ez dituen Euskadi bat” nahi dutela. “Berdintasunak urratsak emanez jarraituko duen Euskadi bat, batez ere orain, hori ezbaian jartzen hasi direnean”, esan du.

Portugaleteko alkateak, bere aldetik, sariek “ikusezinak diren emakumeak erdigunean jartzeko espazioak sortzen” laguntzeagatik duten garrantzia azpimarratu du, eta aitortu du harro sentitzen dela sari horiek “konpromiso sozialak eta eskubideen aldeko borrokak, non berdintasun-politikek lehentasuneko toki bat bete duten, ezaugarritzen duten” udalerri batean ematen direlako. Mari Jose Blancok, berriz, esan du Portugaletek berdintasunaren aldeko borrokan duen ibilbidea oso lotuta dagoela Alderdi Sozialistari. “Gure gizarteak beti ulertu du berdintasuna ez dela politikaren osagarri bat”, adierazi du.