Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Bizkaia Irratian

Eneko Andueza: “Enpleguko Plan Estrategiko berriak lan-egonkortasuna bermatzen du”

PSE-EEko idazkari nagusiak Idoia Mendia lehendakariordeak zuzentzen duen Lan eta Enplegu Sailak egindako ahalegina goraipatu du

Eneko Anduezak nabarmendu du plan berriak 2.071 milioi euro jarriko dituela 8.000 enplegu sustatzeko eta 23.000 enpresari laguntzeko

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en los estuidos de Bizkaia Irratia | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, balorazio positiboa egin du Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak atzo aurkeztu zuen Enpleguaren Plan Estrategiko berriari buruz. “Oso onuragarria da datozen urteetan kalitatezko enplegua bermatzeko”, adierazi du.

🎙️@IdoiaMendia lehendakariordeak zuzentzen duen sailak atzo aurkeztutako Enplegu Plan Estrategikoa oso onuragarria izango da datozen urteetan enplegu egonkorra bermatzeko.

📻 @Bizkaiairratia pic.twitter.com/RYOLUS8LLp

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 13, 2022


Euskal Sozialisten buruzagia kezkatuta agertu da Bizkaia Irratian egindako elkarrizketa batean, eskuin muturra lehen aldiz gobernu batean sartu delako. “Frantzian, alderdi politikoek osasun kordoia egin diote Le Pen-i. Hemen, aldiz, Feijooren PPk ateak ireki dizkio VOXi Gaztela eta Leonen”, adierazi du.

Korrikaren azken edizioan ETAko presoen argazkiak agertu izana ere salatu du Anduezak. “Badaude pertsonak euskara arma politiko gisa erabiltzen dutenak”, esan du. “Egoera horrek ez dio batere onik egiten hizkuntzari”, azpimarratu du buruzagi sozialistak.

Eneko Anduezak, halaber, adierazi du Gernikako bonbardaketaren lehen biktima Errepublikaren gobernu legitimoa izan zela, biztanleria zibilaz gain. PSE-EEren idazkari nagusiak deitoratu egin ditu foru hiribilduan duela 85 urte jasotako gertaerak, eta gertaera hartako biktimak gogoan izan daitezela eskatu du.