partekatu
Eneko Andueza: “Alderdi Sozialistak badaki irmoa izaten legalitatea defendatzerakoan, baita malgua izaten ere elkarbizitza bermatzerakoan”
PSE-EEko idazkari nagusiak bilera bat egin du Pedro Sanchezekin Ferrazeko egoitzan, eta euskal hauteskundeak eta inbestidura nabarmendu dira aztertutako gaien artean
PSOEren Batzorde Federalak PSE-EEko idazkari nagusia berretsi du lehendakari izateko
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du Kataluniako egoera 2017an baino hobeagoa dela, Alderdi Sozialistaren “politikari eta argitasunari” esker, eta Pedro Sanchezi eta inbestidurarako negoziazioa daraman batzordeari babesa azaldu dio horretan ematen ari diren urratsetan.
@sanchezcastejon-ekin bildu naiz egun oso zoriontsu batean, zeren Batzorde Federalak Lehendakaritzarako hautagai izateko berretsi nau.
Gauzak aldatu beharra daude #Euskadi-n, eta sozialistak helburu horrekin ari gara dagoeneko lanean.
Alderdikideok, mila esker!!! ✊??#SiempreAdelante… pic.twitter.com/v2EXCAFMxv
— Eneko Andueza (@enekoandueza) October 28, 2023
“Orain hobeto bagaude, hein batean Alderdi Sozialistaren politikengatik eta argitasunagatik da, badakielako irmoa izaten legaltasunaren defentsan baina baita malgua izaten ere bizikidetza bermatzea egokitzen denean”, adierazi du Batzorde Federalean hitza hartu duenean. Batzorde horretan, Euskadiko eta Galiziako hauteskunde autonomikoetarako hautagaiak berretsi dira.
Batzorde Federalaren bilkura hasi aurretik, Eneko Anduezak eta Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi eta Gobernuaren jarduneko presidenteak bilera pribatu bat izan dute Ferrazeko egoitzan, eta, besteak beste, datozen euskal hauteskundeen prestaketa eta inbestidurarako negoziazioak aztertu dituzte.
Bileran, Anduezak eskerrak eman dizkio bere izenean Sanchezi Hauteskunde Batzordeak Lehendakari izateko hautagai izendatu zuenean jendaurrean azaldu zion babesagatik, eta gaur ere babes hori berretsi izan diote PSOEren kongresuen arteko organo gorena denaren aurrean aritu denean.
Anduezarentzat, gardentasun-ariketa bat izango da datorren astean egingo den kontsulta, eta Sanchezi adierazi dio konfiantza duela inbestidurarako batzorde negoziatzaileak akordio bat lortuko duenaz Gobernu aurrerakoi bat martxan jartzeko behar diren indar politikoekin. Eta beti Legearen barruan egingo duela, bizikidetza eta eskubide eta askatasunak zabaltzen defendatzen jarraitzeko ausardiarekin eta anbizioarekin.
Bizikidetza jokoan dagoenean Alderdi Sozialista “berme bat” dela esan du Eneko Anduezak Batzorde Federalaren aurrean, eta U23-an bai Katalunian, bai Euskadin lortutako garaipen sozialistak ekarri ditu gogora. Eta esan du aste honetan gauzatu den koalizio-akordioa herritarrei benetan axola zaien politiketan oinarritzen dela.
“Ez da kasualitatea Euskadik eta Kataluniak zarata horretatik urrundurik etorkizunari heltzeko era baten alde egin izana, erdigunean benetan axola dena jartzen duena, eskuinari eta eskuin muturrari oinak geratzeko prest dena. Zeren, bizikidetza jokoan dagoenean ere, Alderdi Sozialista berme bat da”, adierazi du Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi eta Gobernuaren jarduneko presidentearen ondoren egin duen hitzaldian. Anduezak ez du aukera galdu emandako babesagatik eskerrak emateko.