Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Feijooren PPk ez dauka proiektu eraikitzailerik; plan indargabetzaile bat dauka, suntsitzailea, herritarrei eskubideak kentzen dizkiena”

PSE-EEko idazkari nagusiak esan du U23-ko hauteskundeak “une erabakigarri” batean egingo direla, eta eskuina eta eskuin muturra gerarazteko boto baliagarria Alderdi Sozialistari emandakoa dela

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en Radio Popular-Herri Irratia | Foto: Socialistas Vascos

Datozen U23-ko hauteskundeei begira PPk proiektu eraikitzailerik ez izatea kritikatu du Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak. Anduezaren iritziz, popularren planteamenduekin eskubideak kentzen zaizkio jendeari, azken urteotan politika aurrerakoiekin lortu izan diren aurrerapenei kontrajarrita.

“PPk ez dauka proiektu eraikitzailerik herrialdearentzat. Plan indargabetzaile bat dauka, herritarrei eskubideak kentzen dizkiona. Proiektu suntsitzaile bat dauka, Espainia gehiengoaren kaltetan gutxi batzuk mesedetuko diren herrialde bat izan dadin. Horixe da dagoena Nuñez Feijook sanchismoa indargabetu behar dela dioen horren atzean”, adierazi du.

Herri Irratiari emandako elkarrizketa batean, PPk eskuin muturra “besarkatuko” duela eta horren postulatuak eta politikak onartuko dituela iragarri du Anduezak. Eta Pedro Sanchezen Gobernuak gaurdaino garatutako politika aurrerakoiak indargabetzeak pentsioen errebalorizazioari edo Lan Erreformari amaiera ematea edo LGS berriz ere jaistea dakarrela esan du. “Sanchismoarekin akabatzea, finean, aukera eta eskubide gehiagoko herrialdea bihurtu duten eskubide sozialei amaiera ematea da”, adierazi du. 

@psoe-k bermatzen du #U23-an eskuina eta eskuin muturra ez direnik boterera helduko #Euskadi-n eta Espainia osoan.
@RadioPopular#LaMejorEspaña #EuskadiHobea pic.twitter.com/SoJfP1pIzL

— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 20, 2023

Buruzagi sozialistak esan du datorren U23-ko hauteskundeak une garrantzitsua direla herrialdearentzat, “hamarkada batzuk aurrera ala atzera egin dezakegulako” genero-indarkeriaren edo klimaren aldaketaren kontrako borrokan edo lan-eskubideak bezalako funtsezko gaietan.  

Espainian PPren eta VOXen arteko gobernu baten eraketak ekar ditzakeen ondorioez ere ohartarazi du PSE-EEko idazkari nagusiak. “Madrilen eskuinaren eta eskuin muturraren gobernu bat bada, muturrak elkar elikatzen dira, eta Euskadin subiranismoa noraezean jartzeko arriskua izango dugu”, azpimarratu du.

Azkenik, datorren U23-ko hauteskundeetan Alderdi Sozialista dela “boto baliagarria” esan du Anduezak, hura delako boto aurrerakoia biltzeko gaitasun handiena eta Kongresuan ezberdinen artean akordioak bilatzeko indar gehieneko proiektua duen alderdia. “Eskuina Moncloara ez heltzea benetan bermatzen duena ez da EAJ, EH Bildu edo Sumar, baizik eta Alderdi Sozialista. Euskadin eta Espainia osoan eskuinari eta eskuin muturrari galga jartzeko bermea gara”, berretsi du.