Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “PPk ez du herrialde proiekturik, trikimailu bila dabil, tamayotzar baterako dei eginez, esaterako, bere interesak aurrera ateratzearren”

PSE-EEko idazkari nagusiak “alderdi nazkagarria” dela iritzi dio popularrei, eskuin muturraren babesa besterik ez dutelako.

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en Onda Vasca | Foto: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiarentzat, tamalgarria da Alderdi Popularrak ez izatea proiektu politikorik Espainiarentzat, eta alderdi politiko horrek transfugismorako egin dituen deialdiak. Anduezak azpimarratu du Feijook ez duela babesik eskuin muturraz harago, eta Alderdi Sozialistak babesak biltzeko duen gaitasuna kontrajarri du horren aurrean. “PPk ez du herrialde proiekturik, trikimailu bila dabil, tamayotzar baterako dei eginez, esaterako, bere interesak aurrera ateratzearren. Alderdi nazkagarria da, ospa egiten diote alderdi guztiek, eskuin muturrak izan ezik, goxo-goxo igurtziak eginez baitabiltza horiekin”, adierazi du.

Onda Vasca irratirako egin dioten elkarrizketa batean, Anduezak esan du PP ez dela Estatu alderdi bat, “interes propioen eta partikularren alderdi bat”, baizik. Eta zerrenda bozkatuena gailendu behar dela esanez popularrek duten hipokresia eta demagogia kritikatu ditu. “Atzo, PPk eskuin muturrarekin hitzartuz Valladolideko Alkatetza kendu zion bozeramaile sozialista izan zuen aurrez aurre”, gogoratu du.

Kataluniako egoerari buruz galdetu diotenean, buruzagi sozialistak esan du erkidego horretako egungo egoera PPk arlo horretan erakutsi duen immobilismoaren ondorio dela, eta Alderdi Sozialistak normaltasun politikoa, soziala eta ekonomikoa berreskuratzeko egindako apustua kontrajarri du horrekin. “Gobernu sozialista bati ez diote egin legez kanpoko erreferendumik, eta ez du ere hautsi harreman instituzionalik beste gobernu batzuekin. PSOErekin inoiz ez da egon arriskuan herrialdearen batasuna”, azpimarratu du.  

“Proces-aren aurreko egoerara eramango gaituen, independentismoaren bidea bazterrera utziko duen eta guztiok gizarte gisa elkarrekin aurrera egitea ahalbidetuko duen tresna politikorik baldin bada, ongietorria izan dadila”, esan du bizikidetza hobetzen lagundu behar duten politika eta neurriei buruz. “PSOE Konstituzioaren barruan ibiliko da beti, ziur nago horretaz”, esan du.

Feijook porrot egingo du Gobernuko presidente izateko bere inbestiduran, baina arrakasta izango du oposizioko liderra izateko inbestiduran.

@PSOE-ren koherentziaren aurrean, Feijoo jaunaren kredentzialik eza.#FeijooMiente
@ondavasca pic.twitter.com/aCXAb0BFyd

— Eneko Andueza (@enekoandueza) September 27, 2023

PSE-EEko idazkari nagusiaren esanetan, lurralde auziek “hondar-balioa” dute euskal herritarren kezken artean. “Alderdi batzuk diskurtso jakin batzuei heldu beharrean dira euren izaera abertzale eta independentistagatik, ulertzen dut hori, baina uste dut euskal herritarrek klase politikoarengandik une honetan nahi dutena dela beren arazoei konponbideak jartzea eta bizi kalitatea hobetuko dituzten politikak”, adierazi du.  

Eneko Anduezak nabarmendu du euskal gizarteak nahiago duela enpleguarekin, etxebizitzarekin, hezkuntzarekin edo gizartearekin lotutako politikez hitz egin. “Eta sozialistak arduratzen gara kontu horiez, Euskadin U23-ko hauteskunde orokorrak irabaztera eraman gaituzte. Politika horiek herritarren bizi kalitatea hobetzen laguntzen dutenean, euskaldunek oso argi dute botoa nori eman behar dioten”, esan du.