Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “PPk nahiago du eskuin muturraren eskutik joan ingurumenari buruz hitz egin behar denean”

PSE-EEko idazkari nagusiak azpimarratu du enpresei lagundu beharra dagoela haien lehiakortasuna hobetzeko eta erretardismoa borrokatzeko, Teresa Ribera Europako Batzordeko Trantsizio Garbi, Bidezko eta Lehiakorrerako presidenteordearekin Bruselan bildu ondoren

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la vicepresidenta de la Comisión Europea, Teresa Ribera | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, ingurumen arloan “eskuin muturrak berea duen negazionismoa” izatea leporatu dio PPri aste honetan bertan alderdi horretako europarlamentariek botoa ultra erradikalekin batera eman ondoren EBk klimaren aldaketari aurre egiteko aurreikusitako neurrien kontra.

“Gainerako guztian bezala, PPk nahiago du eskuin muturraren eskutik joatea, baita ingurumenari buruz, gure osasunari buruz, gure biziraupenari buruz hitz egin behar denean ere, arrazoiaren eta zientziaren irizpideen kontra eginez”, adierazi du Teresa Ribera Europako Batzordeko Trantsizio Garbi, Bidezko eta Lehiakorrerako presidenteordearekin bildu ondoren.

Bruselako bisitaren txandei amaiera eman dion bilera horretan, ostegun honetan Osoko Bilkuran bozkatuko diren erkidegoko planez eta horiek euskal ekonomiak aurre egin behar dion eraldaketa prozesuan izango dituen ondorioez galdetu du Anduezak. Euskal ekonomia, izan ere, urratsak ematen ari da baliabideen erabilpenerako eredu jasangarriago eta eraginkorrago baterantz.

“Helburu anbiziotsuak ezarri ditugu gure legerian, espainiarrean zein euskaldunean, eta lagundu beharra diegu beren lehiakortasuna hobetzeko eta enplegua sortzeko eragiten dieten sektore eta enpresei eta edozein erretardismo saio borrokatzeko”, adierazi du.

Beste esparru batera igaroz, Anduezak eta Riberak europar politikek etxebizitzarako sarbidea errazteko zer norabide hartu behar duten aztertu dute, hori baita erkidegoko agintarien kezka nagusietako bat. Presidenteordea arduratuko da, hain zuzen, Lehiaren Zuzendaritza Nagusiak antolatuta bihar etxebizitzaren merkatuarentzako laguntza publikoaren erak aztertzeko, besteak beste, gobernu, udal, sustatzaile eta funtsetako ordezkariak bilduko dituen jardunaldia zuzentzeaz.