Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Sozialismoak ez du utziko 50 urteko lana alferrik galtzen, bazter guztietan borrokatuko dugu konkistatutako eskubideak defendatzen”

PSE-EEko idazkari nagusiak zerbitzu publiko indartsu batzuk dituen gizarte ireki eta berdinzale bat zaintzeak duen garrantzia azpimarratu du PSOEk Trantsizioaren lehen urratsetan Eibarko Astelenan egin zuen mitin historikoa gogoratzeko ekitaldian

“PPren eta Voxen ideologian eta horien interes partekatuetan ez dago tokirik elkartasunarentzat, berdintasunarentzat, zerbitzu publikoentzat, justizia sozialarentzat... Ez dago tokirik askatasunarentzat. Espainia matxista, antifeminista, arrazista, xenofobo eta bidegabe bat egin nahi dute”, adierazi du

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a Ramón Jáuregui y el alcalde de Eibar, Jon Iraola, en el acto de recuerdo del 50 aniversario del mitin del PSOE del 15 de febrero de 1976 en la localidad armera | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, azken 50 urteotan konkistatutako aurrerapen sozial guztiak gogor defendatzeko dei egin du. Lortutako askatasun guztien bermatzaile gisa sozialistek iraganean zein gaur egun gauzatzen duten eginkizuna azpimarratu du Anduezak. “Sozialismoak ez du utziko 50 urteko lana alferrik galtzen, bazter guztietan borrokatuko dugu konkistatutako eskubideak defendatzen”, adierazi du. 

“Espainiako eta Euskadiko bazter guztietan borrokatuko dugu hau herrialde ireki, abegitsu eta askotarikoa izan dadin”, esan du Eneko Anduezak Eibarren PSOEk 1976ko otsailaren 15ean egin zuen mitinaren 50. urteurrenean, kargu sozialisten ordezkaritza zabal bat eta zale ugari ondoan zituela. 

“Egunero emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunaren alde borrokatuko duen herri bat nahi dut; zerbitzu publiko unibertsalak eta kalitatekoak dituen herri bat; bere hezkuntzaz eta osasungintzaz harro egongo den herri bat; enpleguak sortzen eta soldatak hobetzen jarraituko duen herri bat; gazteek etxebizitza bat izan dezaten geratu gabe lan egiten duen herri bat; beren adinekoei duintasuna emango dien herri bat, pentsio egokiekin eta kalitateko arretarekin behar dutenean; bere hizkuntza eta kultura errespetatuko dituen herri bat”, esan du. 

Buruzagi sozialistaren arabera, garaia da “gaur bizi garen bezala bizi gaitezen beren ahaleginean bizia eman zuten hainbat emakumeren lan guztiari ohore egitearen eta zaintzearen alde borrokatzeko”. “Sozialistak gara, uste dugulako posible dela eskubide eta askatasunen espazio bat, eta horren alde borrokatuko dugu beti”, azpimarratu du. 

Ez dugu utziko gizarte gisara aurrera egiteko balio izan diguten funtsezko eskubide sozial batzuen aldeko 50 urteko lana eta borroka alferrik galtzen.

Sozialistak garenez, ezin dugu hori utzi, ez gara honaino heldu orain amore emateko.

Borrokatu egingo dugu... pic.twitter.com/hoSO1nkgVp

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 1, 2026

Horren haritik, Eneko Anduezak esan du Alderdi Sozialista izan dela “gure herrialdeak bizi izan dituen gertakizun historiko batzuetako protagonista”. Eta 1976ko otsailaren 15ean Eibarren gertatutako hura ekarri du gogora, “Francoren heriotzaren ondorengo lehen mitin handia” izan zena, alegia. “Alderdiak artean legez kanpo zirela, Espainiara demokrazia heltzeko abiapuntua izan zen”, adierazi du. 

“Oso harro egon gaitezke egin izan dugun lanaz, gure familiek egin izan dutenaz, herri hau beren izerdiarekin altxatu izan duten guztiez. Inork ez digu kenduko gaur dugun Euskadi hau eraiki izanaren harrotasuna. XXI. mendeko Euskadi hau eta Espainia hau oso urrun daudelako 1976ko askatasun gabezia hartatik. Herri demokratiko bat dugu, terrorismotik aske dena, Europan inbidia eragiten duena arlo sozialean eta ekonomikoan duen lidergoagatik”, esan du.

Dena dela, “gure demokrazia habetzen jarraitu” beharra dagoela azpimarratu du PSE-EEko idazkari nagusiak, “zeharo finkaturik dagoela uste dugun arren”. “Hor daude Vox bezalako alderdiak, demokraziarekin akabatu nahi dutena, edo PP bezalako beste batzuk, boterea lortzearren edozer egiteko prest daudenak”, ohartarazi du. 

Horren haritik, “munduan badaude adibideak giza eskubideak eta askatasunak suntsitzen ari diren pertsonaia batzuenak, Trump, Putin, Netanyahu, Milei edo Orban, kasurako”, esan du buruzagi sozialistak. Eta espainiar eskuindarren eta eskuin muturrekoen artean “horien miresle asko” daudela ohartarazi du. “Haien lotsagabekeria miresten eta imitatzen dute ezjakintasunagatik, hizketarako duten atrebentzia, ezberdinarekiko gorrotoa, politika antisozialak eta xenofobia”, adierazi du.  

Eta oso kritiko azaldu da Feijooren alderdiaren inguruan: “Adituak dira gaizki kudeatzen, suteak direnean aurpegia ezkutatzen, beren erantzukizunak besteei leporatzen, adituak dira bazkari oparoetan eta gezurren zerrenda luze batean. PPren eta Voxen ideologian eta horien interes partekatuetan ez dago tokirik elkartasunarentzat, berdintasunarentzat, zerbitzu publikoentzat, justizia sozialarentzat... Ez dago tokirik askatasunarentzat. Espainia matxista, antifeminista, arrazista, xenofobo eta bidegabe bat egin nahi dute”.

Eibarko alkateak, Jon Iraolak, bere aldetik, herri armaginean egin zen mitin hark euskal eta espainiar sozialismoan sortu zuen oihartzuna nabarmendu du. “Sozialismoak gure herriaren nortasunari eman zion besarkada bat izan zen, ezeri uko egin gabe euskal eta espainiar sozialista izan daitekeenaren froga izan zen”, azaldu du. 

Eibarko sozialistak “jendearen eskubideen aldeko borroka bakoitzean, konkista bakoitzean eta bataila bakoitzean” egon izan direla azpimarratu du agintari sozialistak. Horren haritik, “askatasuna eta demokrazia betirako ez” direla gogoratu du. “Ez dira besterik gabe jasotzen duzun opari bat. Egunero zaintzen den lorategi bat da. Egunero zaintzen duzun sugar bat. Egunero zaintzen den konkista bat”, adierazi du. 

Ramon Jauregui buruzagi sozialista historikoak, bestalde, Astelenako mitin historikoa egin zeneko testuinguru politiko nahasia azaldu du. Eta Eibarren egin izanaren garrantzia nabarmendu du, armagin herria “berme osokoa eta toki historiko bat” zelako sozialismoarentzat. 

“Haustura ekitaldi bat izan zen. Herritarrei zapalkuntzarik gabe ekitaldi jendetsu batera joateko aukera eskaini nahi genien. Eta askatasuna berreskuratzeko ekitaldiei atea zabaldu nahi genien”. 

Jaureguik aitortu du “oraindik sozialistago” egin zela Eibarren. Haren iritziz, eibartar sozialismoa da “beti miretsi izan dudan eta beti ezarri nahi izan dudan euskal sozialismoaren prototipoa”.