Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Memoriaren Egun honetan, berretsi nahi dugu gizarte duin batek terrorismoari buruzko kontakizun partekatu baten eraikuntzari heldu behar diola, oso mingarria izanagatik ere”

PSE-EEko idazkari nagusiak Eusko Legebiltzarrak eta Gogora Institutuak antolatutako ekitaldietan hartu du parte ordezkaritza sozialista zabal batekin batera
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du “gizarte duin” batek terrorismoari buruzko kontakizun partekatu bat eraikitzeari heldu behar diola eta belaunaldi gazteenek zer gertatu zen jakin eta ulertu egin behar dutela, benetako bizikidetza batean parte har dezaten.

1. argazkia
Eneko Andueza participa en el acto del Día de la Memoria en el Parlamento Vasco. Foto: Socialistas Vascos

“Belaunaldi berriek ulertu behar dute bizikidetza ezin dela euskarritu soilik Giza Eskubideetan eta balio demokratikoetan. Eta indarkeria terroristari buruzko kontakizun oso horretan, halaber, ez dago biktimen manipulaziorako tokirik. Demokraziaren arauak auzitan jartzen diren, manipulazioaren, berri faltsuen eta abarren mundu batean bizi gara. Gizarte duin batek kontakizun partekatu hori eraikitzeari ekin behar dio, oso mingarria izanagatik ere”, adierazi du Anduezak bere sare sozialetan, Eusko Legebiltzarrean egin den Memoriaren Egunaren ekitaldian parte hartu ondoren.

“Gizartearen zati batek” ETAren terrorismoa gaitzetsi gabe nola jarraitzen duen gogoratu du Anduezak. “Memoriaren Egun berri honetan, biktimenganako aitortzan eta horiei babesa ematen eta indarkeriaren erabilera deslegitimatzeko urratsak ematen jarraitu behar dugu. Gaurkotasuneko gai bat da. Ezin dugu ahaztu gizartearen zati batek justifikatu eta hauspotu egin zuela ETAren terrorismoa helburu politikoak lortzeko metodo gisa, eta hori, sektore horien erabateko gaitzespenaren zain gaudela, onartezina da”.

PSE-EEk memoriaren politiken inguruan egin izan duen lana azpimarratu du buruzagi sozialistak, biktimekin etengabeko konpromisoa erakutsi baitu. Izan ere, Patxi Lopezen Gobernua izan zen azaroaren 10eko eguna instituzionalizatu zuena, eta orain ere halaxe ari da Justizia eta Giza Eskubideak Sailaren eta Gogora-Memoriaren Institutuaren buruan. “Memoriari buruzko politikak landu izan ditugu beti, eta isiltasunak eta bestalderako begiradak salatu izan ditugu. Oroimenaren aldeko jardunaldi hau Euskal Sozialismoak 2010ean bultzatu zuen ekimen bat da, hain zuzen. Esparru horretan berriz ere hartu dugun erantzukizunak kontakizun partekatu bat eraikitzeko betebeharra berretsi besterik ez digu egiten”.