Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Herri Irratian

Eneko Andueza: “Osakidetzan, Lehen Mailako Arreta indartu, itxaron-zerrendak murriztu eta osasun profesionalei eutsi beharra dago”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en Radio Popular-Herri Irratia | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du Osakidetzak bi helburu garbi, “bi erronka oso garrantzitsu”, jarri behar dituela, hots, Lehen Mailako Arreta indartu eta itxaron-zerrendak murriztu eta profesionalei lan-giro “bikain” bat eskaini, euren etorkizun profesionala ez daitezen hasi beste toki batean bilatzen.

“Egoera oso delikatua da. Tresna guztiak erabili beharra dago ahalik osasungintza onena izateko. Oso kezkaturik gaude, Lehen Mailako Arreta indartu beharra dago, horregatik onartu da Gobernu Kontseiluan profesional gehiago kontratatzea. Baina, horrez gain, ulertzen dugu gurea bezalako gizarte zaharkitu batean eredu soziosanitario berri bat planteatu beharra dagoela, eta Alderdi Sozialista ari da dagoeneko lanean horretan”, azaldu du.

Pandemiaren ondoren sistemak erakusten duen “abaildura-sintomak” aipatu ditu Eneko Anduezak, eta Osakidetza behinola osasun-sistema guztientzat eredu bihurtu zuen kalitate hura berreskuratzearen alde egin du, are gehiago Euskadik Osasungintzan inbertsioa oso handia egiten jarraitzen duelako.

Kalitateko euskal zerbitzu baten zehaztapenari buruz aritu da, hain zuzen, datorren erreforma fiskalari buruz galdetu diotenean. Bai PSE-EE zein EAJ ari dira jada horren prestaketan. “Etorkizunerako zer gizarte-zerbitzu nahi ditugun zehaztu beharra dugu, eta gure fiskalitatea zehaztu behar dugu horren ondoren. Horrekin batera, aztertu beharko ditugu fiskalitate berdea, enplegu egonkorra eta kalitatekoa sortzeko pizgarriak, ekintzailetzarako laguntzak edo etxebizitzaren alokairuen gaineko politiken gisako kontuak ere. Ekintza-eremu oso zabala dugu aurrean”, adierazi du.

@osakidetzaEJGV-ren egoera delikatua da. Tresna guztiak erabili beharrean gara ahalik osasungintza onena izateko, eta:

✅Lehen Mailako Arreta indartzeko
✅itxaron-zerrendak murrizteko
✅osasun profesionalei eusteko

📻 @RadioPopular #HacemosEuskadi pic.twitter.com/gP7Ha4iQDb

— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 10, 2023

EAJrekin Gasteizen errefuxiatuentzako harrera-zentro bat jartzea bezalako kontuetan diren desadostasunak nazionalisten urduritasunagatik eta kontu hori hauteskundeei begira erabili izanagatik izan dela ere esan du euskal buruzagi sozialistak. Anduezak du gogoratu Zentroa beharrezkoa dela gatazka egoeretatik ihesi diren pertsonak hartzeko, Ukrainatik irtetera beharturik ikusi diren familiak, kasu.

“Ezin dena egin da nahasten saiatzea, errealitatearekin zerikusirik ez duen bertsio bat ematea, etorkinak eta errefuxiatuak nahastuz eta esanez ez dela egon komunikaziorik edo gardentasunik, noiz eta ministroa bera sailburuarekin eta Lehendakariarekin egon izan denean. Une batzuetan, behintzat, bereizi beharra dago bat noiz den sailburu eta noiz Alkatetzarako hautagai”, adierazi du sailburu nazionalista izaten jarraitzen duenari aipu eginez. Eta gogoratu du Eusko Jaurlaritzak etorkinak hartzeko zentro bat aztertu izan zuela, orduan bai, toki horretan bertan.

Eneko Anduezak, halaber, adierazi du egoera ekonomikoa, ziurgabetasunak ziurgabetasun, oso positiboki baloratu behar dela. “Oso ondo ari gara egiten. Europako erakundeak Espainiaren mirariaz ari dira hitz egiten. Kontua da Espainia adibide bat izaten ari dela neurriak eta politikak martxan jartzen gizarte-ezkutua laguntzeko, gure pentsionistek euren pentsioen balioa handiturik ikusteko, gazteek alokairurako laguntzak izateko eta enplegua hobea eta kalitatekoa izateko. Etsenplutzat gaituzte”, adierazi du.