partekatu
Eneko Andueza: “PSE-EE den espazio guztietan, feminismoarekin konpromisoa egongo da”
“Genero Indarkeriaren kontrako Lege Integralak bizitzak salbatu zituen, emakumeen bizitzak, baina 20 urte geroago ere borroka horretan ari gara, berdintasun-espazio asko daudelako oraindik konkistatzeko”, esan du Patricia Campelok
PSE-EEko buruzagia eta Berdintasun idazkaria izan dira ordezkaritza sozialistaren buruan Bilboko A25eko manifestazioan
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du emakumeen eta gizonen arteko berdintasunak eta hori lortzeko borrokak egiten dutela “herria”, eta berak zuzentzen duen alderdiak feminismoarekin duen konpromisoa berretsi du A25en harira banatutako bideo batean. “Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin dugun konpromisoa berresten dugu. PSE-EE den erakunde eta espazio guztietan egongo da indarkeria matxistaren kontra borrokatzeko konpromisoa, feminismoarekin konpromisoa. Berdintasunak ere herria egiten duelako”, adierazi du bere azken ekitaldietako lema erabiliz.
Eneko Andueza eta Patricia Campelo Berdintasuneko idazkaria izan dira ordezkaritza sozialistaren buruan Bilboko Kale Nagusia zeharkatu duen manifestazioan. Manifestazioan hauek ere hartu dute parte: Mikel Torres PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordea; Susana Garcia Chueca, Maria Jesus San Jose, Denis Itxaso eta Javier Hurtado sailburuordeak; Begoña Gil Erakunde Politikako idazkaria; Nora Abete, Teresa Lespada, Ekain Rico eta Pau Blasi Batzorde Exekutiboko kide direnak; Marijose Blanco Portugaleteko alkatea; Gabriel Arrue Euskadiko Gazteria Sozialistaren idazkari nagusia, eta Carlos Garcia Gobernuaren Bizkaiko ordezkariordea.
Euskal Sozialistek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin dugun konpromisoa berresten dugu.
PSE-EE den erakunde eta espazio guztietan, hor egongo da #violenciamachista-ren kontrako konpromisoa, feminismoarekin konpromisoa. Berdintasuna ere…
— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 25, 2024
“Lege horrek bizitzak salbatu zituen, emakumeen bizitzak. Baina handik 20 urtera ere horren alde jarraitu beharra dugu. Jarraitu beharra dugu emakumeen eskubide eta askatasunekin dugun konpromisoarekin, berdintasuneko espazio asko daudelako oraindik konkistatzeko”, adierazi du. Datuek erakusten dute aurtengo urtean Euskadin 3.815 biktimizazio gertatu izan direla bikotekidearengandik edo bikotekide ohiarengandik (5.256ko guztizko zifratik), eta 31 urteko emakume bat erail dutela. “Zifra horiek bateraezinak dira demokraziarekin, euskal gizarte aske eta berdinzale batekin, emakumeen, beren seme-alaben, familien eta inguruaren bizitza urratuak ezkutatzen dituzte”.
Patricia Campelorentzat, batasunaren premia dago aurrerapenen kontrako erreakzioei aurre egiteko, maiztasun handiagoz erregistratzen baitira, zoritxarrez. “Garbi dago aurrera egin dugula. Eta garbi dago erreakzioak sortzen direla aurrerapen horien kontra. Askotan entzun izan dugu olatuen metafora feminismoa teoria politiko eta gizarte-mugimendu bezala azaltzeko, eta olatuen ondoren itsasoak atzera egiten duela. Irudi horrek balio digu erreakzio negazionista horiek, lortutako aurrerapenak pikutara bota nahi dituzten jokabide eta jarrera horiek azaltzeko”, ohartarazi du.