partekatu
Eneko Andueza: “Saihestu egin nahi dugu nazionalisten neurrirako administrazio bat EAJk eta EH Bilduk nahi duten bezala, lan-eskubideak urratzen direla”
Bi alderdiek euskararen eskakizun-maila igotzeko duten helburuaz ohartarazi du PSE-EEko idazkari nagusiak Herri Irratian
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, kritikatu egin du alderdi abertzaleek Administrazioan euskararen eskakizun-maila igotzeko duten asmoa Enplegu Publikoaren Legean sustatutako aldaketekin, langileen lan-eskubideen kontra doan helburu bat delako. “Sozialistek saihestu egin nahi dugu abertzaleen neurrirako Administrazio Publiko bat, EAJk eta EH Bilduk nahi duten bezala”, adierazi du.
Herri Irratian egin dioten elkarrizketa batean, Eneko Andueza kezkaturik azaldu da hizkuntza-profilei buruzko eskakizunen gainean zen kontsentsua hautsiko delako, noiz eta urte eta erdi besterik ez denean Profilen Dekretua onartu zela. Estrategia hori, Anduezaren esanetan, EAJ “une oro EH Bilduri zeharka begira ari delako” gertatzen da. Euskal gizarteak ondo baino hobeto daki zein den EH Bilduren helburua, eta kasu honetan baita EAJrena ere. Euren neurrirako funtzionarioen gorputz eta Administrazio Publiko bat egitea da, abertzale eta independentistentzat soil-soilik dena”, azaldu du.
Eta, haren iritziz “Euskadin identitate kontuak bultzatzeko nazionalisten artean gertatzen ari den batasuna” denaz ohartarazi du, Gipuzkoako Batzar Nagusietan beste behin gertatu izan den bezala, bi alderdi horiek indarrak batu baitituzte kontu horren inguruan. “Deigarria egiten zait nola euren artekoei bakarrik, eta eurei bakarrik kezkatzen dieten kontuetarako, esaten duten akordio handiak direla”, gaineratu du.
Saihestu egin nahi dugu nazionalisten neurrirako administrazio bat EAJk eta EH Bilduk nahi duten bezala, lan-eskubideak urratzen direla.
Inor ez da auzitan jartzen ari euskara, milaka herritar oposizioetara aurkeztea eragotziko duten eskakizun batzuk baizik... pic.twitter.com/MDQ85rbYlo
— Eneko Andueza (@enekoandueza) October 7, 2025
Ildo horretan, Anduezak esan du herrialdearen akordio handiak, sozialistentzat, “osasungintzaz, hezkuntzaz, etxebizitzaz, mugikortasunaz, zainketa-ereduaz, industriaz edo gure gazteen etorkizunaz hitz egitea izan behar direla”. “Horregatik, gero eta garrantzitsuagoa da PSE-EEk indarra izatea gobernuetan, inoren mesederako izango ez litzatekeen noraez batean sar ez gaitezen”, ohartarazi du.
PSE-EEko idazkari nagusiak, era berean, Alderdi Sozialistak duen indarra azpimarratu du, “eskuinari eta eskuin muturrari galga jartzeko gai den bakarra delako, beste alderdiek indarrak batzeko egindako deialdiak gorabehera”, gogoratu EH Bilduk EAJri zerrendak elkarrekin partekatzeko luzatu dion proposamenaren harira. Eta esan du PPren estrategia “izugarrizko porrota” jasotzen ari dela. “Hurrengo hauteskundeetan berriro Moncloara emango gaituen espazio bat berreskuratzen ari gara”, gaineratu du.