Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Omenaldia Rodolfo Aresi

Eneko Andueza: “Bere printzipioak ukitu gabe eraldatzen eta modernizatzen duen sozialismo hori, ezinbesteko sozialismo hori, Rodolfo Ares bezalako adiskideei esker da posible”

PSE-EEko idazkari nagusiak “etorkizun handia gure eskutik” iragarri dio Euskadiri Rodolfo Aresi egindako omenaldian, Campos Eliseos Antzokia jendez gainezka zela

“Sozialismoa, Rodolfo, zurea bezalako bizitzak dira, borrokaz eta sufrimenduaz metatzen joan izan diren esperientziak, alegia”, adierazi du Patxi Lopezek

Nora Abetek gidari sozialista historikoak hiririk “bidezkoena eta askeena” lortzearren lan egin zuen Bilbo eraikitzen jarraitzeko deia egin du

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto al presidente del Gobierno y Secretario General del PSOE, Pedro Sánchez, el lehendakari y portavoz en el Congreso de los Diputados, Patxi López, la Secretaria de Cultura del PSE-EE y concejala de Bilbao, Nora Abete | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, sozialistek herritarren bizi-kalitatea hobetzeko egindako lan eraldatzaile eta modernizatzailean Rodolfo Aresek bete zuen eginkizuna nabarmendu du. Lan hori printzipioei uko egin gabe burutzeak duen garrantzia azpimarratu du Anduezak Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntzako idazkari ohia eta Eusko Jaurlaritzako Barne sailburu ohia omentzeko egindako ekitaldian.

“Bere printzipioak ukitu gabe eraldatzen eta modernizatzen duen sozialismo hori, ezinbesteko sozialismo hori, Rodolfo Ares bezalako adiskideei esker da posible. Ezkerreko espazio komun hori, amets egitea zilegi zela irakatsi ziguten hori, betiere ametsak egia bihurtzeko lan eginez gero”, adierazi du “Un socialista imprescindible. Ezinbesteko sozialista” izenburuarekin egindako ekitaldi horretan eman duen hitzaldian. Anduezaz gain, omenaldian parte hartu dute, halaber, Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi eta Gobernuko presidenteak, Patxi Lopez Diputatuen Kongresuko bozeramaile sozialista eta lehendakariak eta Nora Abete PSE-EEko Kultura idazkariak. 

Buruzagi sozialistak eskerrak eman ditu Rodolfo Aresek Alderdi Sozialistari eskaini zion emanagatik eta dedikazioagatik, eta esan du “politiko totala” izan zela, “zer etorriko zen irakurtzeko sena izanik gu abangoardia izateko aukera ematen zigun, gure eskutik bakarrik etor zitezkeen politika horiek proposatuta”. “Ezinbestekoa, espazioak sortzeko eta erdigunean benetan axola zuten eztabaidak jartzeko zuen berezko trebetasunagatik”, azpimarratu du.

Eta terrorismoaren amaierarako eta ETA talde terrorista garaitzeko egin zuen ekarpena nabarmendu du. “Ezinbestekoa izan zen, herrialde oso honentzat bakea konkistatu zuen garaipen baten protagonista izan zelako. Bere izena, eta Jose Luisena, eta Jesusena daraman bake horregatik. Eta Alfredo Perez Rubalcaba izeneko beste sozialista ezinbesteko horregatik. Horiekin, Rodolforekin, zabaldu ziren gizon eta emakume libreen iraganbiderako zumardi handiak, Euskadi hobeago bat posible izan zedin, Lehendakari sozialista bat zuen Euskadi bat, gizarte osoari duintasuna itzularazi ziona, batik bat, terrorismoaren biktimei. Izan ere, ordutik sekula ez zen, Euskadiko bazterrik ez zen bihurtu terroristen argazkiak erakusteko lotsaren harresi. Ezinbestekoa izan zinen, ausarta izan zinelako, honaino heldu gara esan zenuelako, gure kale eta plazak duintasunez bete zenituelako. Eta, zuregan, biktimek hurbileko norbait sentitu zutelako, euretako bat, lotsagabekeria gehiagorik onartuko ez zuena”, esan du.

Bere printzipioak ukitu gabe eraldatzen eta modernizatzen duen sozialismo hori, ezinbesteko sozialismo hori, Rodolfo Ares bezalako adiskideei esker da posible.

Euskadik etorkizun handia duela zain, txerriek hegan egingo dutena, esaten diguna.  pic.twitter.com/zyVtqgegUU

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 15, 2023

Sozialismoaren zerizana hainbat hitzen bidez urardotu nahi duten guztien kontrako hitzak ere izan ditu Eneko Anduezak. “Sozialismoari hitz askorekin deitu izan zaio, prietismoa, largocaballerismoa, felipismoa, zapaterismoa, sanchismoa… baina sekula ez dio hori izateari utzi. Ez dio izateari utzi, bere printzipioak eta bere balioak ukigabe jarraitzen duelako, eta inoiz baino beharrezkoagoak delako”, adierazi du.  

“Sozialismo horrek, desberdintasun bat pairatzen duen herritarrik dagoen bitartean, euren jatorri, egoera sozial, sexu-orientazio edo beste edozein arrazoirengatik euren irteera-lekua gainerakoen atzetik duten pertsonarik den bitartean, izateko arrazoi bat izango du eta borroka egiteko arrazoia izango da”, adierazi du. 

 “Bihotzeko adiskide eta laguna”

Lehendakari eta Diputatuen Kongresuko bozeramaileak, Patxi Lopezek, bere aldetik, “bihotzeko adiskide eta lagun” deitu dio Rodolfo Aresi. Eta harengandik, bai maila pertsonalean zein alderdiko lanetan, sentitu izan zuen hurbiltasuna nabarmendu du, “beti hor zegoelako”. “Niretzat, etengabeko presentzia izan zara, beti erantzuten zuena. Apalen apaltasunarekin, eta ausarten ausardiarekin”, adierazi du. 

Lopezek azaldu du Rodolfo Aresentzat sozialismoa ez zela “liburu askotan politologo burutsuentzat idatziriko teoria politiko bat”. “Bizitzako esperientzia bat zen, izateko eta bizitzeko era bat, Ramon Rubialek erakutsi zigun bezala”, adierazi du. “Bizitza osoan zehar hazten joan zen haren hazia gutako guztiongan ernamuindu izan da, eta horregatik dago gure bihotz-buruetan”, esan du. 

Rodolfo beti dago hor. Denok uste genuen antzerkian aurkituko genuela, jendea agurtzen, dena antolatzen, nerbioak jota.

Beti deitzen zidan mitin baten aurretik, eta hau esaten zidan: “Hori zure bizitzako hitzaldirik garrantzitsuena da. Presiorik gabe”.  pic.twitter.com/dE7CqKGJ0p

— patxilopez (@patxilopez) April 15, 2023

Eta lan sozialista, batik bat, “bizitza, askatasunaren eta berdintasunaren konbikzio hauek bere egin dituzten pertsona guztien bizitzaren eta borrokaren emaitza” dela nabarmendu du. “Rodolfo, zurea bezalako bizitzak dira, borrokaz eta sufrimenduaz metatzen joan izan diren esperientziak”, gaineratu du.

Hiri gizatiarragoa

Nora Abete PSE-EEko Kultura idazkari eta Bilboko zinegotzi denak, bere aldetik, esan du Rodolfo Aresek sekula ez zuela ahaztu “politika sozialistak behar zituzten pertsonak non zeuden”. “Han zaildu zuen bere konpromisoa. Eta hortik irudikatu zuen hiri bidezkoago bat”, adierazi du. Eta Bilboren modernizaziorako egin zuen ekarpena goretsi du, garraio publikoaren garapenarekin, Bilbao Ria 2000 sozietateari emandako bultzadarekin edo auzoak birgaituta.  

Bizkaiko hiriburuko Alkatetzarako hautagai sozialista ere denak “begirada gizatarragoa duen hiri hobea, jendearen bizitza eraldatu eta hobetuko duena eta inor atzean utziko ez duena” eraikitzen segitzearen alde egin du. Bilbo “jasangarriagoa, seguruagoa eta integratzaileagoa eta, beraz, askeagoa” bultzatu behar dela esan du. Auzo guztietan “atez ateko politika egiten” segitzeko hitza eman du Abetek, auzotarrei entzunez. “Eskuzabaltasunez eta gure balioei leial izanez egingo dugu. Hiri gizatiarrago baterako bizipoza duen proiektu bat sustatuz”, esan du.