partekatu
Eneko Andueza: “Hauxe da Alderdi Sozialistaren errealitatea, bere historia, bere borroka, bere printzipioak eta bere etorkizuna, langile klasearen defentsa”
Bilboko Elkarte Sozialistaren 137. urteurrenean, PSE-EEko idazkari nagusiak esan du PSOEren proposamenak konponbideak eskaintzen dituela, jendearengan pentsatzen duelako, hauteskunde eztabaidan erakutsi zen bezala.
Patxi Lopez: “Eztabaidak erakutsi du Feijook ez duela proiekturik, horregatik esan zuen gezurra eta saiatu zen giroa lokazten”
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, adierazi du oso harro dagoela Alderdi Sozialistaren historiagatik, eta bere lehentasuna langile klase ertainaren beharrei erantzutea izan dela, azalduz hori dela Gobernuko presidentea mugiarazten duen kezka, bart telebistako eztabaidan agerian geratu zen moduan.
“Orain dela 137 urte eratu zen gure lehen elkartea. Eta horixe bera jarraitzen dugu izatzen gaur ere, mende bat geroago. Gainerako jendea bezalako jendea. Langileak, gizonezko zein emakumezkoak. Horrexegatik ulertzen ditugu beren arazoak, gureak ere badirelako. Eta kezka eragiten digute. Baina, batez ere, konpontzea bilatzen dugu”, adierazi du Harrobi plazan egin den ekitaldi politiko batean.
Toki honetan, 1886. urtean langileen, profesionalen eta artisauen talde batek Bilboko Elkarte Sozialista sortu zuten, Euskadin martxan jarritako aurrenekoa. “Hauxe da Alderdi Sozialistaren errealitatea, bere historia, bere borroka, bere printzipioak eta bere etorkizuna. Hauxe de bart gaueko eztabaidaren errealitatea. Proposamenak eta konponbideak zituen presidente bat, herrialde-proiektu plural eta ireki batekin, aurrera eginez Europari begiratzen diona”, azaldu du. Eta gezurra esatea eta politika “lokaztea” egotzi dio PPri.
Eneko Andueza izan da ekitaldiaren buruan Patxi Lopez Bizkaitik Kongresurako zerrendaburuarekin batera, eta hauteskundeetan sozialisten garaipena iragarri du. “Halaxe erakutsiko dugu uztailaren 23an. Egun horretan, Espainia guztiko hautetsontziak ukabilaren eta arrosaren boto-paperez, boto sozialistez, beteta egon behar dira. Horrek esan nahiko du herrialde honetako jendeak aurrera egin nahi duela, urratsez urrats. Ez duela onartuko atzerapauso bakar bat ere”, esan du.
Orain dela 137 urte eratu zuten langileek #Bilbo-ko lehen elkarte sozialista.
Herrialde honetako gehiengo sozialaren bizitza hobetzeko proposamenak egiten jarraitzen dugu gaur ere sozialistek, atzo @sanchezcastejon-ek Feijoorekin izan zuen aurrez aurrekoan egin zuen bezala.
Horren aurrean, ez dago besterik… pic.twitter.com/rIHoxJU9Yy
— Eneko Andueza (@enekoandueza) July 11, 2023
Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak, Patxi Lopezek, bere aldetik, adierazi du sozialistak direla “herrialde honetako lehen haserretuen oinordekoak”. “Gu gara jende umilaren tresnarik onena eskubideak lortzeko eta desberdintasunaren kontra borrokatzeko”, adierazi du.
Lopez pozik azaldu da Felipe Gonzalezen eta Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernu sozialistekin jendearentzat lortutako aurrerapenengatik. Eta lorpen horietako batzuk aipatu ditu, adibidez, hezkuntzaren eta osasun publikoaren garapena, pentsioen sistema publikoaren mantenimendua edo Mendekotasunaren Legearen onarpena. “Herri hau goitik behera aldatu dugu”, esan du.
Bizkaiko hautagaiak azaldu du Espainiakoa dela Europan gehien hazten ari den ekonomia, Pedro Sanchezen Gobernuaren politikei esker. “Hori guztia, hazkunde horren irabaziak birbanatuz, jendearengana irits daitezen. Justizia soziala eta justizia fiskala egitea deitzen zaio horri”, adierazi du.
Lopez lehendakariak gezurra esatea eta “lokaztea” leporatu dio Feijoori atzoko eztabaidaren harira. “Horrek erakusten du Feijook ez duela proiekturik, errealitatea ezkutatu nahian dela”, esan du. Eta gaineratu du datorren U23-ko hauteskundeetatik Pedro Sanchez buruan den gobernu aurrerakoi bat ala PPren eta Voxen arteko “eskuin muturreko aliantza bat” besterik ezin dela irten. “Atzerakadari eta iraganera itzultzeari galga jarri diezaiokeen boto-papera sozialistena da”, azpimarratu du.