Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Aukeratzeko unea da, baita Gasteizen ere, konformismoaren eta anbizioaren artean. Garaipenetik oso hurbil gaude”

PSE-EEko idazkari nagusiak inkesten erabilpenaz ohartarazi du Maider Etxebarriarekin eta Cristina Gonzalezekin batera kanpainari hasiera emateko ekitaldian
Jose Luis Rodriguez Zapatero: “Erantzukizunaren eta elkarrizketaren alderdia gara, eskuinak uko egiten dio aurrerapen guzti horiei”
Patxi Lopezen arabera, proiektu sozialista “jende umilak errealitate bidegabea eraldatzeko duen tresnarik onena da”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto al expresidente del Gobierno de España, José Luis Rodríguez Zapatero, el portavoz del PSOE en el Congreso, Patxi López, la candidata a diputada general de Álava, Cristina González, y la candidata a la alcaldía de Vitoria-Gasteiz, Maider Etxebarria | Foto: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren esanetan, maiatzaren 28a da aukera egiteko unea, “jendea beren etxeetatik atera eta Euskadi gorriz tindatu eta herrialde aniztun eta kolore anitzekoa lortzeko”. Eta sinetsirik azaldu du foru eta udal hauteskundeen ondoren Euskal Sozialistak “herrialdearen etorkizunean inoiz baino erabakigarriagoak” izango direnaz.

Gasteizko Europa Jauregian PSE-EEren kanpainari hasiera emateko mitinean hartu du parte Anduezak Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente ohiarekin, Patxi Lopez Kongresuko bozeramaile eta lehendakariarekin eta Maider Etxebarria Arabako hiribururako alkategaiarekin eta Cristina Gonzalez ahaldun gaiarekin batera.

“Aukeratzeko unea da, baita Gasteizen ere, eraikitzen duten proiektuen eta eguna eragozpenak jarriz pasatzen duten proiektuen artean, Urtaran ibili izan den bezala. Aukeratu beharra dago konformismoaren eta anbizioaren artean, EH Bilduren kudeaketaren anabasaren eta Cristina Gonzalezen eskarmentuaren artean, ezberdinarekiko errespetuaren eta PPren estremismoaren artean. Euskal Sozialistak gara ilusioa duen etorkizun bat irekitzeko gauza diren bakarrak”, esan du.

Buruzagi sozialista baikor azaldu da Maider Etxebarriaren garaipenari buruz. “Oso hurbil gaude”, esan du. Eta inkesten gainean egiten den erabilpena salatu du: “Batzuek hauteskunde hauek biren kontua direla ikusarazi nahi dute, baina Euskadi ez da banatzen EAJren eta Bilduren artean, guztiona da”, adierazi du.

Aukeratzeko unea da, baita Gasteizen ere, eraikitzen duten proiektuen eta eguna eragozpenak jarriz pasatzen duten proiektuen artean, Urtaran ibili izan den bezala.

Aukeratu beharra dago konformismoaren eta anbizioaren artean, EH Bilduren kudeaketaren anabasaren eta Cristina Gonzalezen eskarmentuaren artean.

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 11, 2023

Eta deitoratu egin du alderdi nazionalistak “nor baino nor abertzaleago den erakusten saiatzen” aritzea, eta sozialistei gonbitea luzatu die “herrialdearen gehiengo sozialean pentsatzeko, eskubidedun enpleguan, garraio publikoan edo familiek etxebizitza duin baterako aukera izaten”. “Asko dugu jokoan. Jokoan dugu ez nork ematen duen gehiago, baizik eta nork egin gaitzakeen hobeago. Eta lehia horretan, sozialistek irabazten dugu. Egunero erakutsi izan dugu”, adierazi du.

Rodriguez Zapaterok bakea lortzeko izan zuen protagonismoa ere gogoratu du Anduezak, eta aurrerapen sozialek askatasunarekin duten lotura aipatu du. “Alderdi Sozialista askatasuna da, ezberdinarekiko errespetua, aniztasuna, berdintasuna, enplegu duina, aukera-berdintasuna, pentsio duinak eta gure gazteentzako etorkizun bat. Ez da kainak hartzera gonbidatzen gaituen askatasuna, eskubideak ematen dizkiguna da”, esan du.

Rodriguez Zapatero: “Eskuinaren hipokresia eta gezurrak”

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohiak sozialistak, berriz, gogoratu du “zerbitzu-orri bat” dutela askatasunaren, adiskidetasunaren, bakearen eta aurrerabidearen aldeko borrokan. “Erantzukizunaren eta elkarrizketaren alderdia gara”, adierazi du.

Zapaterok eskuinaren aurka egin du, horrek duen erantzukizun ezagatik. Eta Estatuko auzietan babesik eman ez izana kritikatu du. Horri buruz, esan du Alderdi Sozialistari ez diola eragiten “eskuinaren hipokresiak, ezta ere horren gezurrek”. 

Presidente ohiak maitasun eta esker oneko hitzak zuzendu dizkie Euskal Sozialistei. Eta ETAren terrorismoaren amaierarekin eta Euskadin eta Espainian bakea lortzeko egindako ekarpena azpimarratu du.

Patxi Lopez: “Mugiturik eta harro”

Kongresuko PSOEren bozeramaileak, Patxi Lopezek, esan du sozialistek “kanpainari motibatuta, mugiturik eta harro” ekin diotela. “Kalera gure balioak eta gure proposamenak defendatzera irteten garenean, jendeari aurpegira begira diezaiokegu”, adierazi du. Patxi Lopezen arabera, proiektu sozialista “jende umilak errealitate bidegabea eraldatzeko duen tresnarik onena da”. Eta azpimarratu du Alderdi Sozialistaren eskutik bakarrik etor daitekeela lasaitasuna eta egonkortasuna. “Politikaren taula lideratzen duen eta ekimen politikoa duen alderdia gara”, nabarmendu du.

EAJren jarrera ere kritikatu du lehendakariak, herritarrentzat horren garrantzitsuak diren lan-erreforma edo Etxebizitzaren Legea bezalako gaietan. “EAJ euskal eskuina da. Oina aldatuta harrapatu dugu”, adierazi du.