Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Euskadi asko aldatu da oso tarte laburrean eta horrek kezka eragiten du euren eredua ezarri nahi digutenengan”

PSE-EEko idazkari nagusiak “ate-joka den errealitate bati bizkarra emango ez dion herrialde proiektu bat” prestatzeko gonbita egin du, Hezkuntzaren Legeari edo erronka demografikoari aipu eginez.

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la presentación del libro de Kepa Aulestia “Una comunidad decente. Carencias y retos de la convivencia en Euskadi” | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Euskadi bizitzen ari den aldaketez eta aldaketa horiek errealitatearen ikuspegi aldebakarreko bat ezarri nahi duten sektore politiko batzuengan itzartzen dituzten erresistentziez ohartarazi du, onartzekoa den Hezkuntzaren Legea bezalakoa aipatuz, eta “ate-joka den errealitate bati bizkarra –hori gertatzen da, adibidez, erronka demografikoarekin– emango ez dion herrialde-proiektu baten” alde lan egitera gonbidatu du.

Euskadik erronka konplikatu bezain zirraragarriak ditu aurrean.

#Euskadi tarte labur batean asko aldatu dela aitortzetik hasi behar dugu, oso azkar ari dela aldatzen onartzetik, eraldaketa aberasgarriak gertatu direlarik, baina kezka eragiten diena… pic.twitter.com/NCeQ6RVfxP

— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 20, 2023

“Euskadik erronka konplikatu bezain zirraragarriak ditu aurrean. Euskadi tarte labur batean asko aldatu dela aitortzetik hasi behar dugu, oso azkar ari dela aldatzen onartzetik, eraldaketa aberasgarriak gertatu direlarik, baina kezka eragiten diena euren eredua ezarri nahi digutenei. Batzuk, alderdi nazionalistak, urardotu nahian dabiltza eztabaida batzuk, Hezkuntzaren Legearekin gertatzen den bezala. Herri honetan sustrai sakonak dituzten askori gehiegi gustatuko ez zaien tonu batzuetara aldatuko da Euskadi”, adierazi du.

Una comunidad decente. Carencias y retos de la convivencia en Euskadi [Komunitate duin bat. Elkarbizitzaren gabeziak eta erronkak Euskadin]” liburuaren egileak, Kepa Aulestiak, obra “umiliazioari” buruzko hausnarketa bat dela esan du liburuaren aurkezpenean, eta gaineratu du oraindik badela talde terroristak egin zuena “kondenatzeari uko egiten dion ETAren oinordekoen talde sozial bat”. Imanol Zubero soziologoak, bere aldetik, esan du ezkerren moderazio saialdi bat ari dela gertatzen, “Podemosetik tira egiten duen PSOE bat” alegia, kontrako norabidean doana, “Voxek tiratzen duelako PPtik”, eta beraz, ezin dela zati berdinetan banatu politika “zakartzearen”, uste okerrez “polarizazio” esaten denaren, gaineko erantzukizuna.