Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Euskadi ezin da ulertu Rodolfo Ares bezalakorik gabe. Euskadi orain bakean bizi bada, haren entrega eta konpromiso politikoari esker da, neurri handi batean”

Euskadiko lehen Gobernu sozialistaren Barne sailburua izan zenaren eta alderdi honi eta bere herriari “bizitza osoa eskaini” zion politikoaren heriotzak euskal sozialisten artean sortutako mina adierazi du PSE-EEko idazkari nagusiak

1. argazkia
Rodolfo Ares en el día de su despedida como Secretario de Organización del PSE-EE | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, bere eta familia sozialista guztiaren mina eta hunkipena helarazi du gaur Rodolfo Aresen heriotzagatik, “pertsona oso garrantzitsua alderdi honetako militante guztientzat”. Eta ez bakarrik Alderdi Sozialistarentzat –gaineratu du Anduezak–, Euskadi gaur egun ezin delako ulertu hura bezalakorik gabe. Euskadi gaur bakean bizi bada, Rodolfo Aresen dedikazio, entrega eta konpromiso politikoagatik da, neurri handi batean”, adierazi du.

Politikoak Bilboko alkateorde izanez bere lehen garaietatik burututako ibilbidea nabarmendu du buruzagi sozialistak. Bera izan zen Bizkaiko hiriburuaren eraldaketaren sustatzaileetako bat, Euskadiko lehen Gobernu sozialistan sartu zen arte; Gobernu horren “hazama” izan zen. Eta, jakina, hor dago guztiek Barne sailburu gisa oroituko duten bere legatu handia: ETAren kontrako borroka.

Eneko Anduezak besarkada handi bat bidali dio hildako politikoaren sendiari eta “harekin hainbeste lanordu eta hainbeste ilusio partekatu zuten PSEko eta PSOEko adiskide guztiei”. Ildo horretan, “PSE-EE ezin da ulertu Rodolfo Ares bezalakorik gabe, bizitza alderdi honen alde eman baitzuen”, esan du.

“Gauza asko zor dizkiogu. Aita biologikoak ditugu bizitza honetan, baina gure bizitzaren beste alderdi batzuetan aita bat izateko zoria izan dugu zenbaitzuk. Rodolforengan lagun bat izan genuen, adiskide bat, aita politiko bat, eta asko ikasi genuen harengandik. Euskal sozialisten idazkari nagusi naizen aldetik, ohore handia da Rodolfo Aresen kategoria, neurri, dimentsio eta onestasuneko lagun bat ezagutu izana”, esan du.

Gaur oso egun gogorra da Euskal Sozialismoarentzat.

Pertsona oso berezi batek utzi gaitu, niretzat eta alderdi honetako militante garenontzat oso garrantzitsua zena.

Euskadiko eta Espainiako historia ulertzeko funtsezko pieza, alegia.

Nire maitasun osoa familiarentzat.  pic.twitter.com/fJ98NW7ZMR

— Eneko Andueza (@enekoandueza) January 26, 2023

Ourenseko probintzian jaio zen 1954. urtean eta haurra zela Bilbora lekualdatu zen familiarekin. Otxarkoagako auzoan bizi izan zen. 1977an PSOEra eta UGTra afiliatu zen, 23 urte besterik ez zituela. Industria Maisutza ikasi ondoren, ibilbide politikoari heldu zion 1983an, Bilboko Udaleko zinegotzi aukeratu zutenean. Bertan, talde sozialistaren bozeramaile izateaz gain, alkateorde edo Hirigintzako ordezkari izatera heldu zen, beste kargu batzuen artean.

1990ean Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernuko kide izatera pasatu zen, eta lehen diputatu nagusiorde eta Hirigintza eta Ingurumen arduradun izan zen. Bilboko Udalean aritu zen berriro beste aldi batez, sozialisten bozeramaile gisa, eta egiteko garrantzitsua bete zuen Bilbao Ría 2000 sozietatearen sorreran. Legebiltzarrean jardun zuen gero, bost legegintzalditan jardun zuelarik bertan, 2016. urtera arte. Euskal Kameran, berriz, Talde Sozialistaren bozeramaile lanetan aritu zen eta Barne Saila, Giza Eskubideak eta Lurralde Plangintza bezalako arloen arduraduna izan zen.

2009tik 2012ra bitartean, berriz, Patxi Lopez lehendakariaren Gobernuan egon zen, Barne sailburu gisa. Etapa horretan, ETAren indarkeria babesten zutenentzako zero tolerantziaren politika irmoa sustatu zuen, fronte guztietan borrokatzeko, eta Ertzaintzaren Terrorismoaren Aurkako Atalaren sustatzailea izan zen. Espainiako Gobernuarekin batera egindako lan koordinatuari esker, talde terroristaren amaiera gertatu zen bere agintaldian. Hari zor zaio ETAren biktimentzako memoriaren eta erreparazioaren politiken sustapena.

Erakundeetan egindako lanarekin batera, kargu organiko garrantzitsuetan egon zen. PSE-EEko Batzorde Betearazlean kide izan zen 1995etik 2014ra bitartean, eta bere gain izan zituen hainbat idazkaritza eta ardura aldi horretan, tartean hamarkada batez Antolaketako idazkari gisa izandako bigarren kargua. 2004tik 2012ra PSOEren Batzorde Betearazle Federala osatzen egon zen, 2021era arte Batzorde Federaleko kide izan zen. Bizitzako bere azken urteak Ramon Rubial Fundazioari eskaini zizkion, eta bertako presidenteordea izan zen.

Rodolfo Ares alargun zen duela urte batzuetatik, eta Marta eta Javier seme-alaben aita zen.

👉🏻@EnekoAndueza: “Euskadi ezin da ulertu Rodolfo Ares bezalakorik gabe. Euskadi orain bakean bizi bada, haren entrega eta konpromiso politikoari esker da, neurri handi batean”.

PSE-EEko idazkari nagusiak Euskal Sozialisten dolumina helarazi du haren heriotzagatik.  pic.twitter.com/S30lRNdiq8

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) January 26, 2023