Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Euskal gizartearen gehiengo batek babesten dituen politika aurrerakoiak bermatuta daude Alderdi Sozialistak ordezkatzen duen ezker baliagarriari ezker”

PSE-EEko idazkari nagusiak Ongizate Estatua auzitan jartzeko edozein saiakeraz ohartarazi du: “Neuk ordezkatzen ditudan sozialdemokrazia eta sozialismoa izango ditu aurrez aurre”

Autogobernuan edozein aurrerapen Estatuarekin ados jarrita eta indarreko Konstituzio esparruaren barruan egin behar dela gogorarazi dio Lehendakariari.

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, saludando al vicelehendakari Mikel Torres antes de comenzar el Pleno de Política General| Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, euskal sozialismoak Euskadiko Gobernuan betetzen duen funtsezko eginkizuna eta euskal politika zerbitzu publikoak eta Ongizate Estatua defendatzera emanik egon dadin duen eragina azpimarratu du. Anduezaren arabera, gehiengo sozialak eskatzen dituen politika aurrerakoiak bermatuta daude, hain zuzen, Alderdi Sozialistak betetzen duen ezker baliagarriaren betekizun horregatik.

Politika Orokorreko Osoko Bilkuran egin duen hitzaldian, Alderdi Sozialistak azken hauteskunde autonomikoetan –igo egin zen botoetan eta eserlekuetan– lortutako emaitzari esker garela orain “Euskadin gehiengo sozialari benetan axola zaiona erdigunean jartzen duen politika bati buruz” hitz egiteko moduan. “Sektore jakin batzuetatik”, ziurgabetasun ekonomikoaren aitzakiapean errezeta neoliberalen zale direnek, Ongizate Estatua ezbaian jartzeko edozein saiakeraz ohartarazi du Eneko Anduezak.

Horren haritik, deitoratu egin du ultraliberalismoa “atzera beti bere ildora itzultzen delako”. Eta “2008ko krisiari jarraitu zioten murrizketen esperientzia antzua” ekarri du gogora. Horren ordez, pandemiatik “gure produkzio-ehunarentzat eraldaketa oso beharrezkoei heltzeko politika hedakor” baten bidez nola irten zen jarri du adibide modura. “Berriz ere politika aurrerakoiak, Europako funtsak, gizarte-ezkutua konponbide errentagarri gisara, gizarte eta kontabilitate mailan”, adierazi du.

Anduezaren hitzetan, sozialistak “Estatutua betetzearen alde, burutzeke dauden transferentziak osatzearen alde, baina kontu hau tirabira batean bihurtu gabe” ari dira. Eta, horren adibide modura, aste honetan langabeziaren prestazioei buruz adostutako transferentzia aipatu du. Horri esker, Mikel Torres lehendakariordeak EEZPren 30 bulegoak kudeatu ahalko ditu eta 822 milioi euro izango dira prestazio eta sorospenetarako.

“Helduko dira falta diren transferentziak, ziur nago horretaz. Eta, heltzen badira, Espainiako Gobernuak horiek gauzatzeko duen ezbairik gabeko borondate politikoari esker izango da. Soberan dakite Alderdi Sozialistak Espainia gobernatzen duenean Euskadiri bereziki ondo doakiola. Esan diezaietela, bestela, euskal herritarrei, azken hauteskunde orokorretan PSE-EEri garaipena eman ziotenei”, adierazi du. 

Etorkizuneko Estatutuari buruz, berriz, esan du erreformak “euskal herritarren eskubide sozialak, pluraltasuna eta bizikidetza babesten eta bermatzen urratsak ematen badira bakarrik” dutela zentzua. “Euskadiren Eskubide Historikoen erabateko garapenari buruzko edozer, Konstituzioan jasota dena, Estatuarekin ados jarrita egin beharko da, eta indarreko esparru konstituzional eta juridikoaren barruan”, zehaztu du.

Eneko Anduezak legegintzaldiko lehen urte honen azterketa bat egin du, “nazioarteko testuinguru nahasi batean” eman izan dena. Munduko kontrako koiuntura horren adibide gisara, Trumpen ultraliberalismoa –“ez du ezer ulertzen arauez eta errespetuaz”–, Ukrainako gerrak Europaren ezegonkortasunean dituen ondorioak edo Gazako genozidioa –“ez da eteten, gaur-gaurkoz 65.000 mila hildako, 2 milioi kanporatu eta gosearen ilaretan erailketak eragin ditu”– gogoratu ditu.

“Esparru hurbilagoan”, buruzagi sozialistak aitortu du Euskadik iskin egin diola espainiar politikaren “birao, lokatz eta gehiegikeriazko” giroari, baina “sozialistak eta eskuina eta eskuin muturra ez daitezela zaku berean sartu” eskatu du, “eskura dituzten baliabide guztiekin suntsitzea beste helbururik ez dutelako”. “Gauza bera garela zabaltzen duten horiek badakite hori ez dela egia”, adierazi du. 

Ekonomiaren egoerari buruz, espainiar ekonomiaren “giharra” azpimarratu du Anduezak, barne kontsumoak eta inbertsioaren dinamismoak akuilatuta, eta horrek Pedro Sanchez buru den Gobernua aurtengo hazkunde-aurreikuspena %2,7raino igotzera eraman du.

?️Palestinarrek bizi duten egoera aipatuz eman diot hasiera Politika Orokorreko Osoko Bilkurako nire hitzaldiari.?

Ezbairik gabe, nazioarteko testuinguruan erronkaz beterik den etapa politiko batean murgildurik ekiten diogu legegintzaldiko bigarren urte honi...  pic.twitter.com/WCk3ZsLYWI

— Eneko Andueza (@enekoandueza) September 18, 2025

Buruzagi sozialistak, halaber, poza adierazi du euskal ekonomia erakusten ari den garapen onagatik, eta, ildo horretan, Mikel Torres lehendakariordearen lan ona azpimarratu du, enpleguak erakutsitako bilakaera onagatik, “2024an errekorra lortzeraino afiliazioan, 1.024.000 kotizatzailerekin, eta orain ere milioi bat kotizatzaile baino gehiago ditugu”. 

Begi onez ikusi du, halaber, Denis Itxasok zuzentzen duen sailburuak etxebizitza arloan garatu duen “legeria aitzindaria”. Anduezak gazteen alokairurako Gaztelagun laguntza edo hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzeko Bizigune programa aipatu ditu konpromiso horren adibide modura. Eta Etxebizitza, Lurzoru eta Hirigintza arloan Premiazko Neurrien Legearen “diseinu sozialistak” euskal gizarteari esparru horretan “konponbide azkarrak, eraginkorrak eta errealistak eskaintzeko” duen eginkizuna goratu du. 

Mugikortasunari dagokionez, PSE-EEko idazkari nagusiak esan du Susana Garcia Chuecak zuzentzen duen sailburutzak “oso garbi” duela gauza bat: “herritarren eskubideak handitzeko egin behar dugu lan” esparru horretan, garraio erabilerraz eta jasangarria erraztuz. Eta egiteko horretan lagunduko duten mugarri batzuk azaldu ditu, hala nola Bilboko Metroaren 4. eta 5. lineak, Donostialdeako Metroaren lurrazpiko saihesbidea, edo Zabalgana auzoa tranbia bidez erdigunearekin lotzea Gasteizen. Eta 12 urtetik beherakoek garraioan izango duten doakotasuna edo AHTri emango zaion bultzada ere azpimarratu ditu pertsona ororen mesedetan izango den mugikortasun bat lortzeko gertaera garrantzitsutzat.

Eneko Anduezak oso ondo hartu ditu Javier Hurtado sailburuak eta haren sailak turismoa desestazionalizatzera zuzendutako politikak. Sektore horrek gero eta pisu handiagoa du euskal ekonomian eta enpleguaren sorreran. Eta poza adierazi du egonaldi turistikoentzako zerga desblokeatu delako, “udalerrien mesederako baliabideak lortzeko mekanismo bat” delako.

Anduezak, bestalde, “memoria partekatu bat, biktimekin zorrozki begirunetsua izango dena eta, finean, gizarte osasuntsu batek erakutsi behar duen duintasunarekin bateragarria izango dena, eraikitzeko ikuspegi zorrotz bat” izatearen garrantzia azpimarratu du. Eta zorionak eman dizkio Maria Jesus San Jose sailburuari norabide horretan egindako lanagatik. “Indarkeriaren erabilera sekula ez da egongo Alderdi Sozialistak aldarrikatzen dituen balioen artean. Eraikitzen ari ziren etorkizuna, gure oraina, indarkeriaren erabilerarekin guztiz bateraezina zela ulertu zuten haiek dira gure erreferenteak”, esan du.