partekatu
Eneko Anduezak eta Salvador Illak konfiantza partekatu dute agenda sozialistan
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia eta Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidente eta PSCren lehen idazkari dena bat etorri dira elkarrizketaren, pluraltasunaren eta eskubideen defentsan den agenda sozialista bat Euskadik zein Kataluniak aurrerabidean, ongizatean eta justizia sozialean aurrera egin dezaten aukera bat direla iriztean.
Anduezak eta Illak bilera bat egin dute gaur goizean Gasteizen, Kataluniako presidenteak Euskadin beteko duen agenda ofizialaren atariko dena, alegia. Bilera horren barruan, informazio-gosari bat egin dute Maider Etxebarria arabar hiriburuko alkatearen aurkezpenarekin, bisita bat gero Mondragon Korporaziora Mikel Torres lehendakariordearekin batera, bazkari bat IImanol Pradales lehendakariarekin eta elkartze bat Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendaren sailburu sozialistarekin.