Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Euskadik eta Espainiak ezin dute onartu eskuin muturraren politikak besarkatzen dituen eta horiek gobernuetan gauzatzen dituen PPren gobernu bat.

PSE-EEko idazkari nagusiarentzat, Alderdi Sozialista da eskuin muturra geraraz dezakeen bakarra, eta gezurra esatea egotzi dio PPri, Extremaduran egin duen bezala

Rafaela Romerok Memoria Demokratikoaren Legea defendatu du, Extremadura faxisten biloben esku uztea egotzi dio Ppri, eta PPren garaipenak pentsioen eta lortutako eskubideen gainean izango dituen ondorioez ohartarazi du.

1. argazkia
a, Rafaela Romero, la cabeza de lista al Senado, Izaskun Gómez, y el alcalde de Lasarte-Oria, Agustín Valdivia | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, PPren eta Voxen artean gobernua eratuko balitz aurrerapen sozial guztietan izango litzatekeen inboluzioaren arriskuaz ohartarazi du. Anduezak esan du bere alderdiak baduela plan argi bat herritarren aurrerabidea eta ongizatea bermatzen jarraitzeko, eta, bitartean, Feijooren alderdia eskuin muturraren politikak ari dela eramaten erakundeetara. 

“Ez ibili burua hausten, gu ala eskuin muturra. Ezin dugu onartu PPren gobernu bat.  Euskadik eta Espainiak ezin dute onartu eskuin muturraren politikak besarkatzen dituen eta horiek gobernuetan gauzatzen dituen PPren gobernu bat. Ezin gara egon buruan indargabetzeen, murrizketan eta eskubideen zerrenda bat baino ez duen jendearen eskuetan. Sozialisten eskuetan egon behar gara, guztiz kontrakoa garelako, herrialde honetan gehiengo sozialaren bizitza hobetzen jarraitu nahi dugulako”, adierazi du.

Lasarte-Oriako Herriko Etxean Rafaela Romero Gipuzkoatik Kongresurako sozialisten zerrendaburu izango denarekin eta Agustin Valdivia gipuzkoar udalerriko alkatearen parte-hartzearekin egin izan den ekitaldi batean, Eneko Anduezak gezurra esatea eta gobernu baten buruan jartzeko ezgaituta egotea leporatu dio PPri.

“Herrialde hau ezin da erori gezurren PPren eskuetan, PP iaioa da gezurra esaten, engainatzen. Halaxe erakutsi du Extremaduran. Maria Guardiolak Vox bere gobernuan ez sartzeko hitza eman zuen, eta begira. Ja ez dira ezkutatzen, ez dute disimulatzen, lotsarik gabe ari dira gezurretan. Ni ez nintzateke fidatuko zeureei ere egia esaten ez diezun norbaitez”, adierazi du.

Eneko Anduezaren aburuz, herritarrek zeharo ezberdinduriko bi herrialde-ereduren artean erabaki behar dute datorren U23an. Alde batetik, Espainia aurrerakoi bat, eskubide sozialen, laneko eskubideen eta benetako berdintasunaren defentsak urratsak eman eta eman doana, Pedro Sanchez buruan duen Alderdi Sozialistak gauzatzen duena. Eta, bestetik, Feijooren PPk proposatzen duen Espainia, lan-erreformaren gaian azaldu izan zuen jarrera aurpegiratuz. 

“Asko dugu jokoan Euskadin, batzuk ahanzturara eraman nahian ari dira, batzuk joko-zelaia prestatzen ari dira, baina argi eta garbi esan behar da, hemen edo Pedro Sanchezi ematen zaio babesa edo Feijoori ematen zaio. Batak ala besteak irabazten du, ez dago beste aukerarik. Eta Alderdi Sozialista da eskuina eta eskuin muturra geraraz dezakeen alderdi bakarra”, esan du.

#U23-an @psoe ala Eskuin muturra.

Ez ibili buruhausten.

Euskadik eta Espainiak ezin dute onartu eskuin muturraren politikak besarkatzen dituen eta horiek gobernuetan gauzatzen dituen PPren gobernu bat. #LaMejorEspaña #EuskadiHobea pic.twitter.com/APWGdqfIAQ

— Eneko Andueza (@enekoandueza) July 1, 2023

Rafaela Romero Kongresurako gipuzkoar zerrendaburuak, bere aldetik, gogoratu du estremadurar askok Lasarte-Oria aukeratu zutela bizitzeko, eta Extremadura faxisten biloben eta birbiloben esku uztea egotzi dio PPri.

“Lotsarik gabe eta gezurretan arituz egin dute dute, gainera. PPk erakutsi du guztiarekin doala Espainiaren aurrerabidea suntsitzeko, guztiak balio dio inposatu nahi izan ziguten eta guk berreskuratzea lortu genuen Espainia hori suntsitzeko”, esan du. Eta onartu berria den Memoria Demokratikoaren Legea goratu du, “duintasuna eta egia ekarri izan dielako Gerra Zibilaren eta frankismoaren biktimei”, haren hitzetan. “Frankismoaren biktimen memoria gure borroka da, ETAren terrorismoaren eta indarkeriaren biktimena den bezala; bataila hura irabazi egin genuen, eta hau ere irabazi egingo dugu”, adierazi du.

PPk uztailaren 23an garaipena lortuz gero ekarriko dituen ondorioez ohartarazi du Rafaela Romerok. “Guztiarekin akabatuko dute, eta guzti hori gure jendearen bizitza hobetzeko irabazi diren eskubide ugari dira, tartean pentsioen errebalorizazioa”, esan du.

Eta poza adierazi du Azahara Domiguezek erreleboa hartu izan duelako Mugikortasun arloan Gipuzkoako Diputazioaren gobernuan eta Goizane Alvarez delako Kultura diputatu berria: “Harro begiratzen dut atzera, sozialistek konfiantza izan dezakegulako geugan, emakumeongan, orain arte gizonen kontua izan diren gaiak lideratzeko”.

Agustin Valdivia alkateak ere bi Espainiaren artean erabakitzeko beharra aipatu du ekitaldiaren aurkezpenean. “Aukeratu beharrean gara aniztasunaren, koloreen Espainiaren, bizitza eta Askatasuna maiuskulaz defendatzen duenaren eta frankismoaren nostalgikoen Espainia grisaren, hots, boteretsuen eta elite ekonomikoen askatasuna defendatzen dutenen artean. Aukera beharrean gara ekonomikoki hazten doan eta aberastasuna guztion bizitza hobetzeko banatzen duen Espainia aurrerakoiaren edo aberastasuna euren artean banatzen duten PPren eta Voxen Espainiaren artean, bidean milioika pertsona kalteturik utzita”, adierazi du.