Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Alderdi Sozialista indartsu baten beharra dago Gipuzkoaren interesak defendatzeko”

PSE-EEko idazkari nagusia bat etorri da euskal erakundeen egonkortasunari balioa emateko, lehendakariak egin zuen moduan, Zumarragan udal-karguekin egindako bilera batean, baina esan du ez dela “aski”: “sinesgarritasunez eman behar diegu erantzuna agertzen zaizkigun erronka ekonomiko eta sozialei, interes orokorra jarriz beste edozein konturen aurretik”

“Elkarrizketara jotzen duen eta herritarren bizitza hobetzeko akordioak lortzen dituen ezkerra gara, euskal politikaren benetako ardatz zentrala gara. Gure aurkariek, alderdi guztiek, nahi dute bete rol hori, baina ez du balio esatearekin. Besteek esan egiten duten bitartean, guk gauzatu egiten dugu”, esan du

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, conversando con la diputada foral Azahara Domínguez, el alcalde de Zumarraga, Mikel Serrano, y el Secretario General del PSE-EE de Gipuzkoa, José Ignacio Asensio | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Gipuzkoan eragin handiko sozialismo bat eta politika aurrerakoiak izatearen garrantzia aldarrikatu du lurraldeak aurrerabidearen eta ongizatearen bidetik aurrera egitea bermatzeko. “Alderdi Sozialista indartsu baten beharra dago Gipuzkoaren interesak defendatzeko”, esan du. 

Zumarraga inguruko foru eta udal karguekin egin duen bilera batean, PSE-EEk euskal taula politikoan duen baliagarritasuna azpimarratu du buruzagi sozialistak, baita Gipuzkoan ere, gizarte- eta lurralde-kohesioa bermatzen duen aldetik gobernagarritasun-hitzarmenen bidez. “Ezker baliagarria gara, udaletan, aldundietan eta Eusko Jaurlaritzan egonkortasuna izaten laguntzen du”, gogoratu du. 

Eneko Anduezak PSE-EE euskal politikan “ardatz zentrala” dela esan du eta koherentziaz eta herritarrekiko atxikimenduaz jokatzera dei egin du “bultzada berri batez” 2027an udal eta foru hauteskundeekin abiarazten den hauteskunde ziklo berriari begira. “Auzotarrek badakite nork egiten duen lan hazkunde ekonomikoaren alde, nork bilatzen dituen konponbideak etxebizitza bezalako arazoentzat, nor kezkatzen den enpleguaz, gure enpresez eta ongizateaz”, adierazi du. 

“Elkarrizketara jotzen duen, eskua luzatzen duen eta herritarren bizitza hobetzeko erakundeetan gobernua izateko akordioak bilatzen dituen ezkerra gara. Euskal politikaren benetako ardatz zentrala gara. Gure aurkariek, alderdi guztiek, nahi dute bete rol hori, baina ez du balio esatearekin. Besteek esan egiten duten bitartean, guk gauzatu egiten dugu”, esan du. 

Lehendakariari egonkortasuna zaintzea balio nagusi bat dela oroitarazteko egin dion deia ekarri du gogora buruzagi sozialistak. “Guk beti egin izan dugu, aldez eta moldez, baina ez da aski egonkortasuna bilatzearekin. Agertzen zaizkigun erronka ekonomiko eta sozialei erantzuna eman beharra diegu, sinesgarritasunez eta eraginkortasunez eman ere, interes orokorra jarrita beste edozein konturen gainetik”, zehaztu du.

Alderdi Sozialista indartsu baten beharra dago #Gipuzkoa-ren interesak defendatzeko.

Auzotarrek badakite nork egiten duen lan hazkunde ekonomikoaren alde, nork bilatzen dituen konponbideak etxebizitza bezalako arazoentzat, nor kezkatzen den enpleguaz eta, finean, nor arduratzen den... pic.twitter.com/sopfCUOwFI

— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 14, 2026

Horren haritik, PSE-EEk Gipuzkoarentzat estrategikoak diren proiektuak defendatzen egindako lana goratu du Anduezak. Eta adibide gisara jarri ditu Zumarragako udalerrian bertan, Loiolako Erriberan edo Martutenen etxebizitza babestuak eta zuzkidura-bizitegiak eraikitzea, Kutxa Fundazioak Ayesa erosteko parte-hartzea bultzatzea edo Pasaiako portua interes orokorreko kalifikazioarekin segitzea. Azken azpiegitura horri buruz, “inbertsio gehiagoren, konexio hobeagoen eta kapazitate handiagoaren” aldeko apustu egin du, egun duen kategoria jaitsiz gero lortzen nahiko zaila dena. Eta Olaberriko Arcelor Mittal enpresak bere ekoizpena gipuzkoar portutik nola esportatzen duen gogoratu du, are, terminal bat izanez hango instalazioetan.

“Gure lana da gure bermea, udaletan, Foru Aldundian nahiz Eusko Jaurlaritzan egunero egiten duguna. Hor egiten dugu aldea, hor ikusten da gure marka, zigilu sozialista, alegia. Behar denari emanik gaude, hots, zenbaitzuk ‘Anduezaren gauzak’ deritzotenari”, adierazi du.

Mikel Serrano Zumarragako alkateak, bere aldetik, balorazio positiboa egin du sozialistek Zumarragako eta Gipuzkoako herritarren mesedetan erakunde mailako lankidetza bermatzeko orduan gauzatutako lidergoaren inguruan. Eta mugikortasun jasangarria jarri du adibide modura, gipuzkoar herriaren eta horko bailaren eta Donostiaren arteko konektibitatean lortu den hobekuntzarekin, edo etxebizitza sozialak eraikitzea. “Balioa eman behar zaio euskal gizarteak eskatzen dituen gai askori erantzuna emateko guk erakundeak lerrokatzeko dugun gaitasunari”, adierazi du.

Topaketan, Serranoz eta herri horretako eta Urretxu, Ordizia edo Beasain bezalako inguruko herrietako udal karguez eta herritarrez gain, parte hartu dute Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusiak eta Azahara Dominguez eta Goizane Alvarez foru diputatuek, beste arduradun sozialista batzuen artean.