Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Etxebizitza bezalako arazo konplexuei konponbide sinpleak proposatzen dizkieten indar politikoak daude Euskadin”

PSE-EEko idazkari nagusiak EH Bilduri aurpegiratu dio euskal eta espainiar etxebizitza-legeetatik “ezabatu izana” horiek onartu eta gero, eta Premiazko Neurrien Legeari ezetza ematea

Abenduan onartu izan zena legeria “ausart eta eraldatzailea” dela defendatu du kargu sozialistei zuzendutako jardunaldi informatibo batean, eta etxebizitza libreak edo babestuak sustatzeko dirua injektatzearekin ez dela nahiko gogoratu du

Nora Abete: “Etxebizitza politikaz dihardugunean, hiri-proiektu batez, gizarte kohesioaz eta hiri-justizia batez ari gara”

Denis Itxaso: “Eragile guztiok lerrokatuta egon behar gara bizitokiaren krisiari erantzuna emateko”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto al consejero Denis Itxaso, la teniente de Alcalde de Bilbao, Nora Abete, y el vicelehendakari Mikel Torres | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, kritikatu egin du alderdi politiko batzuek euskal gizarteari eragiten dioten sakoneko arazoen aurrean erakusten duten ikuspegi sinplista, etxebizitzarako aukera izateko zailtasunen aurrean gertatzen den lez. “Euskadin indar politiko batzuek konponbide sinpleak proposatzen dituzte etxebizitza bezalako arazo konplexuei”, adierazi du, esanez “demagogia” direla EH Bilduk Etxebizitza, Lurzoru eta Hirigintza arlorako Premiazko Neurrien Legeari egin dizkion kritikak.

Bilbon Premiazko Neurrien Legea aztertzeko alkate, zinegotzi eta beste kargu sozialista batzuk bilduz egin den jardunaldi informatibo batean, Anduezak kritikatu egin du EH Bilduk eta PPk ezetza eman izana iragan abenduan Eusko Legebiltzarrak onartu zuen legeria izapideak azkartzeko, lurzorua askatzeko eta etxebizitza turistikoen fenomenoa kontrolatzeko asmoz.

“Eskandaluzkoa iruditzen zait, euskal Legea onartu ondoren eta estatuko legea onartzetik zortzi urtera, EH Bilduk bi horietatik ezabatzea erabaki eta ez dakit zer konponbide magiko proposatzen aritzea. Eta oraindik okerrago iruditzen zait Premiazko Neurrien Legeari ezetz esatea hauteskunde arrazoi hutsengatik”, azaldu du. 

Horren haritik, arau berriak udaletan uzten duela etxebizitza babestuaren %60tik %75erako erreserba gogoratu du buruzagi sozialistak, eta horrek lagundu egin duela dagoeneko kalifikatuta dauden lurzoruetan 75.000 etxebizitza eraikitzeko. Eta esan du ikusi nahi duela “zer konpromiso erakusten duen EH Bilduk bere udaletan”. “Aho oso handia dute aldaketa erradikaletarako eta iraultzetarako; gero, ordea, asko kostatzen zaie errealitatera jaistea”, adierazi du. 

Etxebizitza “eskubide bat” dela, ez “merkantzia bat”, defendatu du PSE-EEko idazkari nagusiak. “Horrela ikusten dugu sozialistok, eta horrela ikusten du ere, Euskadin, gehiengo sozial batek”, azpimarratu du. Eta PSE-EEk egindako apustu horren adibiderako, EAJrekin Gobernu Akordiorako izandako negoziazioan sozialisten eskakizunetako bat “etxebizitzari soilik zuzendutako kontseilaritza bat, sail bat sortzea” nola izan zen gogoratu. 

?️ Etxebizitza bezalako arazo konplexuei konponbide sinpleak proposatzen dizkieten indar politikoak daude Euskadin.

Eskandaluzkoa iruditzen zait, euskal Legea onartu ondoren eta estatuko legea onartzetik zortzi urtera, EH Bilduk bi horietatik ezabatzea erabaki eta ez dakit zer … pic.twitter.com/IAraAxzrz8

— Eneko Andueza (@enekoandueza) January 24, 2026

Azkenik, Eneko Anduezak “herritar gehienen kezken konpontzaile” gisara aurkeztu du PSE-EE alderdia. Eta “herritarren alde proposatzen edozein ekimeni zangotrabak jartzera, deskalifikatzera” emanik diren beste indar politiko batzuen jarreraren kontra egin du. 

“Lan Erreformarekin gertatu zen, ez nazionalistek, ez abertzaleek ez zuten babestu nahi izan, eta lau urterako bi milioi lanpostu sortu izan ditu. Eta Etxebizitza alorreko Premiazko Neurrien Lege beharrezko honekin gertatu da orain, oposizio osoa errealitatetik urrundurik dela, kontra bozkatzea erabakiz”, adierazi du. 

Bilboko ibilbidea

Nora Abete Bilboko bozeramaile sozialista eta alkateorde denak, bere aldetik, esan du etxebizitza “pertsonen bizitza zeharkatzen duen erantzukizun publiko zentral bat” dela. “Etxebizitza politikaz dihardugunean, hiri-proiektu batez, gizarte kohesioaz eta hiri-justizia batez ari gara”, azaldu du. 

Abetek esan du Bilbon “gehien behar dutenengan” jarri izan dutela fokua, “emantzipatzea bilatzen duten gazteengan, behar bereziak dituzten adinekoengan edo kalteberatasun egoeran diren familiengan, kasurako”. Eta bizkaitar hiriburua bizitoki-merkatu tenkatuko eremutzat deklaratu izana jarri du adibidetzat, zeina ezinbesteko tresna baita alokairuko prezioek gora egin ez dezaten eta etxebizitzarako aukera hobetu dadin. 

Abetek, bestalde, sozialistek azken urteotan Bilbon hiriko bizitoki-krisiari heltzerakoan egin izan duten lana goratu du. “Aspalditik ari gara egiten Udal Etxebizitzen bidez. Erakunde horrek kudeaketa publikoan, alokairu sozialean eta etxebizitza beste salgai bat gehiago bezala tratatu ezin denaren uste sendoan oinarritu izan du bere jarduera”, azaldu du. 

Eta datu batzuk hemen ditu: “Ia 9.000 pertsona inguru udal-etxebizitza batean bizi da gaur egun Bilbon, 4.200 etxebizitza baino gehiago ditugu eta 82 biztanleko udal-etxebizitza baten ratioa dugu, estatu mailan erreferente dena. Udal Etxebizitzak erakundea 1918. urtean sortu zen eta ordutik Bilboko 25.000 familia baino gehiagok garatu ahal izan dute beren bizi-proiektua udal-etxebizitza publiko batean. Bilboko bost belaunaldi. Gaur egun, udal ibilbide hori zuzenean lotuta dago Premiazko Neurrien Legearen espirituarekin. 

Itxaso: “Arazoei aurrez aurre begiratzen diegu”

Ondorengo mahai-inguruan, Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak azaldu du udalek etxebizitzaren inguruan duten estrategia politikoan “eragile guztiok lerrokatuta” egon behar dugula bizitoki-krisiari aurre egiteko. Itxasoren aburuz, Europa osoari eragiten dion arazo endemiko bat da. 

Itxasok balioa eman dio sailburutza sozialistatik sustatu den Etxebizitza, Lurzoru eta Hirigintza alorrean Premiazko Neurrien Legea onartzeari, eta arau berriaren berrikuntza batzuk aipatu ditu, lurzoru estrategikoaren erreserba handiagoa bermatzeko bultzada edo hirigintza-izapideak erdira murriztea, esaterako. “Arazoei aurrez aurre begiratzen dien kultura politiko batekoak gara”, adierazi du.

Sailburu sozialistak, era berean, Gizarte Funts baten sorrera onetsi du, “diru kopuru handiak etxebizitza babestuaren alde eskalatzeko eta zataiaz mugitzeko”. “Egokiro kudeatu ahal ditugu errentagarri egiten ditugun bitartean, hor dago Alokabideren etsenplua”, adierazi du.