Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Etengabe kexan ibiltzea saihestu behar da, eta gure autogobernuak erabakitzeko eta kudeaketarako eskaintzen digun gaitasuna zukutu behar dugu”

PSE-EEko idazkari nagusiak indarrak eskumen eske ez galtzeko deia egin du Gernikako Estatutuaren 44. urteurrenaren ospakizunean

Lehendakarigai ere denak esan du eskualdaketak elkarrizketa bidez zehaztu behar direla, eta ordezkaritza instituzional zabalaren babesa izan du

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante el acto de celebración del 44 aniversario del Estatuto de Gernika | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du askoz eraginkorragoa dela euskal autogobernuak kudeaketarako eta erabakitzeko eskaintzen duen gaitasunaz baliatzea “etengabeko kexan aritzea” baino, eskualdaketen gaineko erreklamazioen harira. Euskal erakundeen eskuetan dagoeneko dauden tresnak euskal herritarren bizi-kalitatea hobetzen jarraitzeko eta Euskadi eraldatzeko erabiltzeak duen garrantzia azpimarratu du Anduezak. “Gure autogobernuak kudeaketarako eskaintzen digun gaitasuna zukutu behar dugu, eskumen eske indarrak xahutu beharrean”, adierazi du.

Lehendakari izateko hautagai sozialistak gogoeta horiek egin ditu Gernikako Estatutuaren 44. urteurrenaren ospakizun ekitaldian, kargu eta ordezkari sozialisten ordezkari zabal bat ondoan zuela. “Autogobernua eta ongizatea” lemarekin egin izan den topaketa horretan, Anduezak esan du euskal herritarrei kezkatzen diena zerbitzu publikoen kalitatea dela, eta “gauzak hobetzearen” eta gatazken konponbidean elkarrizketa soziala aplikatzearen alde azaldu da.

“Gure betebeharra da Euskadi eraldatzea herri hobeago bat izateko. Herritarren beharrei erantzungo dien herri bat izan dadin, bere osasungintza hobetuz, guztiontzako hezkuntza bermatuz, enplegua sortzen jarraituz, garraio jasangarriaren alde eginez, klimaren aldaketaren kontra borrokatuz, gure gazteei aukerak emanez eta gure adinekoak zainduz, gatazken konponketan elkarrizketa soziala aplikatuz”, azaldu du.

Eneko Anduezak esan du bere alderdia ez duela “baloiak kanpora” botatzen jardungo Estatutuaren erreforma baten gainean, eta akordio zabal bat lortzeko asmoz autogobernuaren txostenean Alderdi Sozialistak jarri izan dituen ahaleginak ipini ditu horren adibide gisa. Hala eta guzti, penaturik azaldu da “interes subiranistak” gailendu zirelako, Estatutu berri baten onarpena ezerezean utziz.

Hurrengo legegintzaldian berriz heltzen bazaie erreforma baterako negoziazioei, abertzaleek “egindako hanka-sartzeak aitortu” beharko dituztela ohartarazi du buruzagi sozialistak. “Elkar hitz egin dezagun topagune berriak lortzeko eta Estatutu plural honen aterkia zabalagoa izateko, euskaldun guztiei babesa emateko modukoa izan dadin”, adierazi du.

Gernikako Estatutuaren eskumenak erreklamatzen etengabe kexan aritzea saihestu behar da.

Eta gure autogobernuak erabakitzeko eta kudeaketarako eskaintzen digun gaitasuna zukutu behar dugu.#AutogobiernoyBienestar pic.twitter.com/At7l44bxU2

— Eneko Andueza (@enekoandueza) October 24, 2023

PSE-EEko idazkari nagusiaren esanetan, sozialistak arau autonomikoaren defendatzaile irmoak izan dira beti, eta sinetsirik dago eskumenak eskualdatuak izango direla sozialistek Euskadin gobernatzen badute. “Estatutuaren sorreran, onarpenean, garapenean eta defentsan beti funtsezko pieza bat izan garela esan dezaketen bakarrak gara. Inork, beste inork ezin du hori esan, guk ez bada. Eta harro diogu. Gure lurrean oinarri sendoko zutabeak dituen Ongizate Estatu bat eraikitzen lagundu izanaren harrotasunarekin diogu”, esan du.

Eta Txiki Benegas buruzagi sozialista historikoaren hitzak ekarri ditu gogora, “lorpen historiko handitzat” baitzen harentzat Estatutua, “aukeraz eta itxaropenez betetako zerumuga” bat zekarrelako, baina “independentisten arinkeriek anabasara eta hondamendira besterik ez garamatzatela” ohartarazi zuen.

Bere alderdiak euskal gizartearen “benetako interesei” erantzuna emateko erakutsi duen gaitasuna azpimarratu du buruzagi sozialistak. Eta U23-an Euskadin sozialistek lortutako garaipena aipatu du lan on horren adibide modura. “Euskal herritarrei benetan axola dienari egongo gara beti adi, ez beste batzuen obsesioei. Hortxe nahi gaituzte euskaldunek. Ozen eta argi eta garbi esan ziguten iragan uztailaren 23an, garaipena eman zigutelarik Euskadin izan diren azken hauteskundeetan. Izan ere, pertsonak euren eguneroko arazoentzako konponbide bila direnean, segurtasuna, konpromisoa, berdintasuna bilatzen dutenean, politikak gizartearen geruza guztietara heltzen dira. Eskubideak eta askatasunak jokoan daudenean, jendeak ondo baino hobeto daki Alderdi Sozialista dela bermerik onena”, adierazi du.

Eneko Anduezak, besteak beste, hauek izan ditu ondoan hitz horiek esaterakoan: Idoia Mendia lehendakariordea, Iñaki Arriola eta Javier Hurtado sailburuak, Maider Etxebarria Gasteizko alkatea, Miguel Angel Morales PSE-EEko Antolaketako idazkaria, Begoña Gil Erakunde Politikako idazkaria, Cristina Gonzalez Arabako PSE-EEko idazkari nagusi eta ahaldun nagusiorde dena, Mikel Torres Bizkaiko sozialisten idazkari nagusi eta Portugaleteko alkatea, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi eta ahaldun nagusiordea, Txarli Prieto Eusko Legebiltzeko presidenteordea, Julia Liberal eta Paula Somalo senatariak, Adolfo Lander senataria, Daniel Senderos, Rafaela Romero, Maria Luisa Garcia Gurrutxaga eta Maria Guijarro diputatuak, Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren ordezkaria, Ernesto Gasco Haur Pobreziarako goi-mandataria, Ekain Rico legebiltzar taldearen idazkari nagusia, Jon Nogales eta Azahara Dominguez foru diputatuak, eta Marisol Garmendia Donostiako alkateordea.