partekatu
Eneko Andueza: “Palestinako bakearen alde lan egin beharra dago, eta Euskaditik behar den guztia egitearen alde gaude”
PSE-EEko idazkari nagusiak bilera txanda bat hasi du Bruselan Hana Jalloul Europako Parlamentuko Kanpo Batzordeko presidenteordearekin, Gazako egoerari buruz aritzeko
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Europar Batasuna Palestinan irmo engaiatu dadila eskatu du bake iraunkor bat lortzeko urratsak emateko eta eremuko bi estatuen konponbiderako, israeldarren eta palestinarren komunitateen etorkizuneko bizikidetza bermatze aldera. Anduezak Hana Jalloul Europako Parlamentuko Kanpo Batzordeko presidenteordearekin aztertu ditu bakearen plana sendotzeko martxan jarritako ekimenak eta Euskadin bezala babes handia jasotzen adi diren Gazarekiko elkartasun keinuek ekimen horiei daramakien bultzada.
“Palestinako bakearen alde lan egin beharra dago, eta Euskaditik behar den guztia egitearen alde gaude. Espainiako Gobernuak denbora honetan guztian bete izan duen lidergo jardunak harrotasunez betetzen gaitu. Orain ezin dugu utzi egoera kronifikatzen edo herritarren kontrako ekintzen uztea hari baten mende egoten. Ekimenak laguntza humanitarioa hobeto banatzera eta Nazio Batuen agindupean bakezko indar bat hedatzera zuzendu behar dira”, adierazi du Anduezak, hitzordu horrekin hasiera emanez Bruselarako bisitan aurreikusita duen bilera txandari.
Idoia Mendia euskal europarlamentariarekin batera koordinatutako agenda batekin, buruzagi sozialistak Rafael Fitto Europako Batzordearen Kohesio eta Erreformetarako presidenteorde exekutiboarekin egingo du hurrengo bilera erakunde horren egoitzan. Topaketan, Urte Anitzeko Finantza Esparru berria, kohesiorako funtsak eta Euskadirentzat berrikuntzaren, trantsizio berdearen eta lurralde kohesioaren arloekin lotutako jardueren finantzaketarako zabaltzen diren aukerak aztertuko dira.
Anduezak beste bilera pare bat ere baditu aurreikusita astearte honetan, erkidegoaren hiriburuan, Marta Marin Euskadiren Bruselako ordezkariarekin eta Marcos Alonso Europar Batasunerako espainiar enbaxadorearekin.