Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Agenda aurrerakoiari gure udaletan lidergo sozialista indartzen bada bakarrik eutsi ahalko zaio”

PSE-EEko idazkari nagusiak ezker ez nazionalistaren babesa eskatu du EAJren eta EH Bilduren independentziari buruzko eztabaida eta Elkarrekin Podemosen estrategia “babalorea” saihesteko

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto al Secretario General del PSE-EE de Bizkaia y candidato a la reelección en la alcaldía de Portugalete, Mikel Torres, y la candidata a diputada general de Bizkaia, Teresa Laespada | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du datorren maiatzaren 28 hauteskundeen emaitzaren mende egongo dela Pedro Sanchezen Gobernua aurrera eramaten ari den agenda aurrerakoiarekin jarraitu ahal izatea, eta esan du gero eta udal gehiago gorriz busti beharra dagoela herrialdea tokiko erakundeetatik aldatu dadin. Mikel Torres Portugaleteko PSE-EEko idazkari nagusi, herriko alkate eta berrautatua izateko hautagai dena buru duen zerrendaren aurkezpenean hartu du parte Anduezak, Teresa Laespada Bizkaiko ahaldun nagusigaiarekin batera.

@sanchezcastejon-en Gobernuak aurrera daraman agenda aurrerakoiari lidergo sozialista gure udaletan indartzen bada bakarrik eutsi ahalko zaio.

Tokiko bultzada behar dugu herrialdea aldatzen joateko.  #DefiendeLoQuePiensas #Portugalete pic.twitter.com/hD1zuDyMUQ

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 2, 2023

“Presidenteak lehengo egunean esan zuen Espainiak beste hamar urte behar dituela gobernu progresistekin eskuinak suntsitu izan guztia konpontzeko. Bada, nik esaten dut agenda aurrerakoi horri lidergo sozialista Espainiako Gobernuan eta baita gure udaletan indartzen bada bakarrik eutsi ahalko zaiola. Tokiko bultzada behar dugula herrialdea aldatzen joateko. Askoz alkate sozialista gehiago lortu behar ditugu”, adierazi du. PSE-EEko buruzagiak azpimarratu du Alderdi Sozialistaren erronka dela bide hori sendotzea eta funtsezkoa dela Gobernuaren buruan jarraitzea, baina baita maiatzaren 28an herri eta hiri gehiago sozialistak gobernaturik egotea ere.

Eneko Anduezak, ere berean, dei egin dio “ezker ez nazionalistari” eta esan du Elkarrekin Podemosi ematen zaizkion babesak boto galduak direla, boto horiek EH Bilduren estrategia zurkaizten dutelako. “Botoa Elkarrekin Podemosi ematea da botoa Bilduri ematea” adierazi du, moreak “nazionalisten babaloreak” direla esan eta gero. Eta EAJk eta EH Bilduk bultzatzen duten erabakitzeko eskubideari buruzko eztabaida –Anduezarentzat, “independentziari buruzko eztabaida” da– bidezko pentsioen edo enplegu duinaren eskubiderako edo euskal gizartearen beharrei erantzungo dion Hezkuntzaren legearen edo “gure herritarrek behar duten pare” egongo den kalitateko osasun publikoari buruzko eztabaidarekin kontrajarri du.