Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “ETAren porrota ezinezkoa zatekeen emakume sozialisten eginahalik eta erabakimenik gabe”

Idazkari nagusiak PSE-EEk bakean “irekia eta berdinzalea izatearren borrokatzen duen” Euskadi baten eraikuntzan bete duen zeregina azpimarratu du Lehen lerroan. Emakume sozialistak ETAren aurrean ekitaldian

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en el acto homenaje de la Fundación Ramón Rubial titulado "En primera línea. Mujeres socialistas frente a ETA" | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, balioa eman dio hainbat emakume sozialistek ETAren terrorismoari amaiera emateko egindako ekarpenari. “ETAren porrota ezinezkoa zatekeen emakume sozialisten eginahalik eta erabakimenik gabe”, adierazi du. Ramon Rubial Fundazioak Lehen lerroan. Emakume sozialistak ETAren aurrean izenburuarekin antolatu duen omenaldi-ekitaldian, Anduezak eskertu egin du Alderdi Sozialistako hainbat eta hainbat emakumeren kemena eta adorea: “jakin zenuten ulertzen aurrera egin beharra zegoela, helburua oso handia zelako, zuek eta maite genituenok amesten zuten Euskadi hori lortzea”, esan du. 

Buruzagi sozialistaren esanetan, “ez da ahaztu behar zer izan zen bonba, bahiketa, jazarpen eta isiltasunen Euskadi hura”. “Ez dugu Euskadi hartara itzuli nahi”, azpimarratu du. Eta “ETAk bere ideiak indarkeriaz inposatuz ezarri nahi zuen diktaduraren kontra altxatu ziren pertsona haiek guztiak” oroitzeko deia egin du.  

ETAren porrota ezinezkoa zatekeen emakume sozialisten eginahalik eta erabakimenik gabe.

Alderdi Sozialistako hainbat eta hainbat emakumeren kemena eta adorea eskertu nahi dut, jakin zenutelako ulertzen aurrera egin beharra zegoela, helburua oso handia zelako... pic.twitter.com/yv9l3Uux9h

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 9, 2026

Horren haritik, euskal gizartearen zati horrek koiuntura oso zailean egin zuen lanari aitortza egin dio Eneko Anduezak. Eta terrorismoaren kontrako borroka oso horrek eskatu zuen sakrifizioa nabarmendu du. “Minari, bakardadeari, mespretxuari eta beldurrari egin zenioten aurre”, adierazi du. “Datuek diote taldeak eraildako 850 pertsonetatik ia 60 emakumezkoak zirela, horietatik 14 neskak, gainera. Horiei arin nola larri zauritutako guztiak gehitu behar zaizkie. Zifra latzak gero, baina ETAk emakumeengan izan zuen inpaktuaren izozmendiaren erpina baino ez dira”, esan du. 

“Militantzian jarraitzeko erabakimena eta adorea izan zenuten, kargu publikoetan jarraitzeko eta zeuon familiak aurrera ateratzeko mehatxu etengabea eta bizkartzainen derrigorrezko presentzia izan arren zuen gain”, esan du PSE-EEko idazkari nagusiak.

Ekitaldia Eider Gardiazabalek aurkeztu du, hots, Ramon Rubial Fundazioko presidenteak, eta Esther Cabezudo, Susana Corcuera, Soledad del Bosque, Rosa Fresno, Cristina Laborda, Marian Muñoz, Ana Belen Quijada eta Natividad Rodriguezek hartu dute parte. Emakumeek beren ideiak defendatzeko izan zuten ausardia azpimarratu du Gardiazabalek, “indarkeria zaleen gorrotoari eta, halaber, emakumeek jasan izan duten ikusezintasun historikoari aurre eginez”. “Duintasunaren adierazle izan zineten terrorismoaren aurrean. Erresistentziak emakume aurpegia izan zuen”, esanez amaitu du.