Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eneko Andueza Salvador Illa bilera

Eneko Andueza: “Jendearengan pentsatzen duten gobernuak espero ditu jendeak gugandik, eta sozialistak hor egongo gara”

PSE-EEren idazkari nagusia langileen klase ertaina babestuko duten neurrien alde azaldu da Salvador Illa PSC alderdiko lehen idazkariarekin Euskadin eta Katalunian ikasturte politiko berriaren hasiera aztertzeko izandako bileraren ondoren

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, conversando con Salvador Illa | Fuente: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, ziurtatu du sozialistek erakunde guztietatik erantzungo dutela datorren udazken honetan herritarren beharrei erantzuteko, eta giltzarritzat jo du datorren ikasturte honetan politikak gizarte guztiei ziurtasunak ematen laguntzea. Anduezak bilera bat izan du Bilbon Salvador Illa PSCren lehen idazkariarekin, eta gogoeta horiek partekatu izan ditu harekin. Euskadiko, Kataluniako eta Espainia osoko koiuntura politikoa eta testuinguru horretan langileen klase ertainaren defentsan sozialistek betetzen duten zeregin erabakigarria eta zerbitzu publikoek desberdintasunaren kontra borrokatzeko zer nolako tresna diren aztertu izan dituzte biek ala biek.

Jendearengan pentsatzen duten gobernuak espero ditu jendeak gugandik, eta sozialistak hor egongo gara klase ertaina eta langile klasea babesteko. Espainian, Euskadin eta Katalunian.
Bizi dugun egoera konplexuaz hitz egin izan dut gaur arratsaldean @salvadorilla-rekin #ElGobiernoDeLaGente pic.twitter.com/YdcMZC6iip

— Eneko Andueza (@enekoandueza) August 31, 2022

 “Ikasturte hasiera hau zeharo baldintzatuko dute nazioarteko testuinguruak, Ukrainako inbasioak, lehengaien garestitzeak, inflazioak eta abarrek, hein handi batean, sortutako egoerei gobernuek emango dieten erantzunek. Sozialisten konpromisoa neurri progresistak hartzearekin egongo da beti, hasi udalik txikienetik eta Europako Batzorderaino, tartean erkidegoetako gobernuak direla, zailtasun horien kostua berriz ere ez dadin eror langile klase ertainaren bizkar. Garraiorako laguntzez, bekez, enpresa txikientzako laguntzez… ari naiz. Jendearengan pentsatuko duten gobernuak espero ditu jendeak gugandik, eta euskal sozialistak hor egongo gara, eta seguru nago katalanak ere hor egongo direla”, azaldu du Anduezak.

Buruzagi sozialistak guztien erantzukizunari egin dio dei zailtasunak gainditzeko, “badakigun arren ia ezinezkoa dela PPrekin kontatzea, nazionalistek zailtasun asko dituztela lankidetzan sinesteko eta enpresa handi batzuk eta bankuek bizkarra eman ohi diotela interes orokorrari laguntzeko eskatzen zaienean”. “Dena dela, ez dugu etsiko aurrerabiderako politikak egiten jarraitzeko indarrak batzeko ahaleginean, arazo premiazkoenei erantzuna ematen, pandemian egin izan genuen moduan, eta horretaz asko daki Salvador Illak, eta trantsizio ekologikoa edo krisi demografikoa bezalako erronka itzelei heltzeko, horiek ere ideia sozialisten beharrean baitira”, azaldu du Anduezak.