Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Klimaren aldaketaren kontrako borroka herrialde mailako estrategia bat izan behar du; bankuak trantsizio berdean engaiatzea nahi dugu”

Hauteskunde programa prestatzeko parte-hartze kanalaren aurkezpenean, PSE-EEko idazkari nagusiak esan du bankuak nahitaez inplikatu behar direla trantsizio berde horretan

Begoña Gilek sozialisten proposamenaren ardatz nagusiak aipatu ditu: Osasungintza, zainketen politika, etxebizitzarako aukera, hazkunde eredua edo herri-administrazioaren eredua, beste batzuen artean

Pau Blasik PSE-EEk trantsizio ekologikoari, zainketei eta mugikortasunari buruz programaturik dituen ekarpenak –cambiaelguion.eus– eta foroak biltzeko espazio bat iragarri du

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en la presentación del canal de participación para la elaboración del programa electoral, junto a la Secretaría de Política Institucional del PSE-EE, Begoña Gil, y el Secretario de Estudios y Programas del PSE-EE, Pau Blasi | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Euskadin aritzen diren erakundeekin lankidetzan aritzeak duen garrantzia azpimarratu du, batik bat, euskal kapitala dutenekin, klimaren aldaketan kontra lagunduko duen trantsizio berdeko agenda baten garapenerako. Anduezak gizarte osoari egin dio dei eraldaketa horrek oinarri bat, ibilbide bat eta bideragarritasuna izatea bermatzeko. “Sozialistontzat, klimaren aldaketaren kontrako borroka herrialde-estrategia bat izan behar du”, adierazi du.

“Sozialistek gure bankuak, gure aurrezki-kutxa zaharrak engaiatu nahi ditugu trantsizio berdean. Horrenbestez, Euskadin aritzen diren erakundeei euren jarduketak ekonomiaren deskarbonizazioa bultzatzeko egokitu ditzatela eskatu behar diegu, batik bat, euskal kapitala dutenei. Kutxabank eta Laboral Kutxa, bereziki, aitzindariak izan daitezen nahi dugu finantza-sistemaren eraldaketa berdean, deskarbonizazioaren eta ekonomia berdearen alde egiten duten enpresen proiektuentzat krediturako aukera erraztuz”, azaldu du.

Erkidegoko hauteskundeetarako programaren ildo nagusien aurkezpenean, Begoña Gil PSE-EEko Erakunde Politikako idazkariak eta Pau Blasi Azterlan eta Programen idazkariak lagundurik zela, bere alderdiak Euskadi gobernatzeko duen “nahi garbia” azpimarratu du Anduezak, euskal gizartearentzat “alternatiba erreala” direla argudiatuta. “Badakite ez ditugula arazoak eta zailtasunak ezkutatzen, horiei aurre egiten diegula eta benetan axola den guztiaz arduratzen garela”, adierazi du.

Lehendakarigaiak azpimarratu du PSE-EE prest dagoela datozen hauteskunde autonomikoei “lurrari lotutako eta oinak lurrean dituen” programa batekin heltzeko, herritarrek egun aurrean dituzten erronkei baina baita etorkizuneko desafioei ere heltzeko gai dena. “Euskadiri premiazkoa zaio gidoi aldaketa bat, eta aldaketa hori euskal sozialisten eskutik bakarrik etor daiteke”, adierazi du.

Buruzagi sozialistaren arabera, euskal herritarrek aurre egin beharko dioten erronkek “ezin gaituzte harrapatu eskuhutsik”. Eta “dena ondo doanaren” autokonplazentzian ez erortzeko dei egin du, baita “Euskadin bizi direnei bost axola zaien abentura subiranistekin lakrikunkeriatan ez ibiltzeko” ere.

“Euskadiren egungo arazoak beste batzuk dira. Esana dugu dagoeneko hezkuntzarekin, osasungintzarekin, segurtasunarekin, enpleguarekin, berdintasunarekin edo ahitze-seinaleak ematen ari den asistentzia-sistema baten gaitasunarekin. Eta gure seme-alabei uzten ari garen planetarekin”, zehaztu du.

Gure bankuak engaiatu nahi ditugu trantsizio berdean. Horrenbestez, Euskadin aritzen diren erakundeei euren jarduketak ekonomiaren deskarbonizazioa bultzatzeko egokitu ditzatela eskatuko behar diegu, batik bat, euskal kapitala dutenei.  #CambiaelGuion pic.twitter.com/eYJ7U3SE5m

— Eneko Andueza (@enekoandueza) January 17, 2024

Sozialistek klimaren larrialdia arintzeko trantsizio energetikoarekin duten konpromisoari ere nabarmendu du PSE-EEko idazkari nagusiak. Eta nahigabea adierazi du kontu horretan EAJk azaldu duen konbikzio faltagatik eta EH Bilduren “itxurakeriagatik”. “Ekologiaren banderari atxikitzen dira, baina benetako unean uko egiten diote gobernatzen dituzten udalerrietan energia berriztagarrien instalazioak jartzeari”, esan du azken alderdi horri buruz.

Anduezak Teresa Ribera Gobernuko presidenteordeak bultzatutako politika klimatikoen lidergoa hartu du adibidetzat, eta Europa osoarentzat etsenplua direla esan du. Jose Ignacio Asensio buru den Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun sailetik alor horretan egin izan den lana ere nabarmendu nahi izan du. “Hemen bertan, geure etxean aitzindariak gara autokontsumorako ekimenak lideratzen, lurralde honetako herri ugaritan komunitate energetikoak bultzatuz egin dugun bezala. Fakturan %30eko aurrezpena dakarte”, adierazi du.

Klimaren Aldaketaren euskal Legea lehenbailehen onartzearen premia azpimarratu du Eneko Anduezak, ekonomiaren deskarbonizazioan pixkanaka laguntzen balio behar duelako. “Helburua garbi dago. Trantsizio ekologikoa Euskadiren autonomia estrategikoa indartzeko, enplegu berriak sortzeko eta industria lehiakor berriak garatzeko bide bat izatea”, adierazi du.

Bestalde, Begoña Gil PSE-EEko Erakunde Politikako idazkariak, euskal gizarteari bereziki eragiten dioten bost ardatz nagusietan “gidoi aldaketak” duen garrantzia nabarmendu du aurrekanpainako lema aipatuz, tartean politika sozialak, Osasun Sistema Publikoaren indartzearekin edo zainketen eredu berri bat abian jarrita, sozialistek Gizakidetza hitzarekin sortu dutena.

Gaur, @enekoandueza eta @PauBlasi-rekin batera hauteskunde-programa aurkeztean, proiektu eraldatzaile batekin aurkezten gara hurrengo hauteskundeetara, egungo Euskadiri baina, bereziki, datozen urteetan izan nahi dugunari begiratzen dioenarekin. ?#CambiaElGuion pic.twitter.com/TobUM8kb1A

— Begoña Gil (@Bego_Gil_) January 17, 2024

Etxebizitza politikak ere aipatu ditu, Iñaki Arriolak zuzentzen duen sailak arlo horretan abian jarritako neurriak goraipatuz, eta hazkunde eredua ere gogoan izan du, produktibitatea hobetuko duten politika energetiko eta industrial berriak bultzatuta. 

Urte hauetan Funtzio Publikoan sortu izan diren gatazkak konpontzeko eta gardentasunean urratsak ematen jarraitzeko Administrazioak norabide-aldaketa bat egiteko deia ere luzatu du Gilek. “Gardentasun legerik ez duen erkidego bakarra gara Ceuta eta Melillarekin batera”, esan du atsekabeturik. Eta bizikidetzan sakontzeko dagoen beharra ere azpimarratu du, herrialdearen aniztasuna kudeatzen jakingo duten eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatuko duten edo LGTBI eskubideak babesten asmatuko duten politiken bidez.

Pau Blasi Azterlan eta Programen idazkariak esan du programa oraindik zirriborro fasean dagoela, eta beraz, zabalik dagoela herritarren ekarpenei. Blasik bi bide azaldu ditu proposamen horiek bideratzeko, Internet eta sare sozialak, cambiaelguion.eus gunearen bitartez, eta eragileekin egindako kontaktuen txanda, herritarrekin egindako elkarrizketa irekiak barne dituena. Gai horri buruz, hain zuzen, PSE-EEko Azterlan eta Programen arduradunak hurrengo asteburuetan egingo diren jardunaldien ziklo bat azaldu du.

Gaur @socialistavasco-ren aurtengo hauteskunde orokorretarako programaren ildo nagusiak aurkeztu ditut @enekoandueza eta @Bego_Gil-ekin batera.

Kontsultatu eta ekarpen egin daitezke?? https://t.co/IoiG227mTB#CambiaElGuion

— Pau Blasi (@PauBlasi) January 17, 2024

Horien lehen jardunaldia Donostian egingo da datorren urtarrilaren 27an eta klimaren aldaketaren kontrako eta trantsizio energetikoari buruz eztabaidatuko da Eneko Anduezaren, Teresa Ribera Gobernuaren hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako ministroaren eta Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Jasangarritasunerako diputatuaren parte-hartzearekin.

Otsailaren 3rako jardunaldi bat aurreikusi da Bilbon zainketen ereduari buruz, eta sozialistek Gizakidetza izenez prestatutako ereduan sakonduko da proposamen horren ideologoetako batzuekin eta hirugarren sektoreko eragileekin. Azkenik, mugikortasuna ardatz duen ziklo bat egingo da otsailaren 10ean.

“Programak ikuspegi soziala jorratzen du eta bokazio eraldatzaile argia du. Dokumentu osoa horren inguruan ardazten da eta horren inguruan ardaztu nahi dugu ere kanpaina. Beste erakunde batzuetan lortutako esperientzia orain Eusko Jaurlaritzatik bultzatu nahi ditugun jardunbide egokietarako eredu da”, adierazi du.