Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Euskadi Irratian

Eneko Andueza: “Hizkuntza-ereduei buruzko ika-mika amaitzeko erarik onena horiek Hezkuntzaren Legearen testuan agertzea izango da”

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza Lege berria izapidetzen denean hizkuntza-eredu ezberdinak txertatzearen alde azaldu da. Sozialistek gai horretan erakutsitako erantzukizuna azpimarratu du Anduezak, Euskadiren etorkizunarentzat funtsezkoa den lege bat egon dadin.
“Hizkuntza-ereduei buruzko ika-mika amaitzeko erarik onena horiek Hezkuntza Legearen testuan agertzea da. Lasai geratuko naiz legearen testua irakurtzen dudanean. Ez badago zalantzarik hori zainduko denaz, absurdua iruditzen zait hori ez sartzea”, adierazi du.

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en Radio Euskadi | Foto: Socialistas Vascos

Euskadi Irratirako egin dioten elkarrizketa batean, Anduezak esan du sozialistak “oso argi” utzi izan dutela hasieratik, “Oinarrien Akordioa negoziatzen ari ginenean”. “Esan genuen orduan, bazeuden jorratu beharreko gai batzuk, eztabaidaren erdigunean jarri beharrekoak. Alderdi Sozialistak hasieratik ezan zuen hori, gauza asko zegoela oraindik lotzeko baina ez genuela traba jarriko hori Legebiltzarrean izapidetzeko, eta horixe izan da hiru sailburu sozialistek Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluan azaldu izan dugun jarrera”, adierazi du.

@garamendiol sailburuarena irrealismo saiakera bat izan da.

#Euskadi-ren interesak defendatzeko bermerik onena Espainian @sanchezcastejon-en @psoe-k gobernatutako gobernu bat egotea izango da, eta ez eskuinak eskuin muturrarekin eratutako bat.

📻 @Boulevardeitb #DefiendeLoQuePiensas pic.twitter.com/owBnIli12F

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 5, 2023

Kontsentsurik handiena lortzearen eta “onestasunez eta zintzotasunez” lan egitearen alde azaldu da buruzagi sozialista. “Gauzak ondo egin behar ditugu, gauza oso serioa da, hezkuntzaren lege bat da, eragin oso nabarmena izango du Euskadiren etorkizunean. Ez da komeni lasterka ibiltzea azkenean hutsuneak izango dituen eta gauza jakin batzuei erantzungo ez dien lege bat egiteko”, esan du.

PSE-EEko idazkari nagusiak, halaber, esan du eskuin muturrari eskutik helduta den eskuineko gobernu bat dela “Alderdi Sozialista buru duen gobernu aurrerakoiaren alternatiba bakarra”. Eta atsekabetua azaldu du Olatz Garamendi Gobernantza Publikoa eta Autogobernuko sailburuak egindako “irrealismo politikoaren ariketaren” aurrean, adierazpen batzuetan axolagabekeria azaldu baitzuen balizko gobernu aldaketa bati buruz eta horrek euskal autogobernuaren garapenean izango lituzkeen ondorioez galdetu ziotenean.