Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Euskal gizartearen gehiengoak eta terrorismoaren biktimek eskatzen zuten zuzenketa izan da odoleko delituak dituzten EH Bilduko hautagaiek uko egitea”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza | Foto: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren adierazpena EH Bilduren zerrendei buruz: 

Berri ona da odoleko delituak dituzten EH Bilduko hautagaiek uko egin izana. Zuzenketa hori zen euskal gizartearen gehiengoak eta, bereziki, terrorismoaren biktimek eskatzen zutena.

Errespetuan eta pluraltasunean oinarrituta egongo den bizikidetzaren bilaketak legaltasuna betetzea baino zerbait gehiago eskatzen du, legea betetzea ezinbesteko baldintza bat den arren.

Hemendik aurrera, espero dugu ezker abertzaleak burutuko duela bere ibilbide etikoa, bidegabeki eragindako kaltea aitortuz.

Aurkaria erasotzeko eta hauteskunde-irabaziak lortzeko terrorismoaren erabilpenak zein biktimen instrumentalizazioak hondatu egiten du eztabaida politikoa, ez-morala izateaz gain.

Orain, etorkizunera begiratzen jarraitu eta memorian eta indarkeriaren biktima guztiekiko errespetuan oinarritutako bizikidetza sendo baten indartzean laguntzea dagokigu, bakearen eta askatasunaren kultura sustatuko duen gizarte batean.