Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Alderdi Sozialistari babesa ematea da eskuinari eta eskuin muturrari aurre egiteko modu bakarra”

PSE-EEko idazkari nagusiak esan du PPk aurrerapen sozial guztien aurka egin duela pentsioetan historiako ordainketarik handiena zehaztuko denean, eta eskuina sistema pribatuen alde dagoela

Daniel Senderos: “Sozialistek Madrilen gobernatzen dutenean, Arabak aurrera egiten du; PPk, aldiz, ezezko botoa eman dio neurri positibo bakoitzari, bere helburua ez direlako pertsonak, boterea kosta ahala kosta lortzea baizik”

Cristina Gonzalez: “Uztailaren 23ko hauteskundeak eskubideenak edo eskuinarenak dira. Gehiengo sozialarentzako politiken edo ahaltsuentzako politiken kontu bat da”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, acompañado por la Secretaria General del PSE-EE de Álava, Cristina González, el cabeza de lista socialista al Congreso por Álava, Dani Senderos, y la alcaldesa de Vitoria-Gasteiz, Maider Etxebarria | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, azpimarratu du pentsiodunek aste honetan historiako diru-sarrerarik handiena jasoko dutela euren kartilletan, hileko ordainketa udako aparteko ordainketarekin batzen denean, eta urte hasieran izandako %8,5eko igoera kalteberenak babesteko duen borondateari zor zaiola, Gobernu sozialistaren beste hainbat neurri bezala. Eta datozen hauteskundeetan PPren eta Voxen garaipenak ekarriko lituzkeen ondorioez ohartarazi du, botoa PSE-EEri ematera premiatuz pertsona askorentzat lortutako aurrerapenetan eta duintasunean atzerakada ez izateko. “Alderdi Sozialistari babesa ematea da eskuinari eta eskuin muturrari aurre egiteko modu bakarra”, esan du.

Anduezak pertsona guztiak duintasunez bizi daitezen aberastasuna hobeto banatzeko helburuarekin lotu izan ditu pentsioen igoera eta horien balioa handitzeko konpromisoa. Eta ildo berean kokatu izan ditu beste hainbat ekimen ere, esaterako Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera abian jartzea, mendekotasunera zuzendutako aurrekontua handitzea, etxeko langileentzako lan-erregulazio berria, beken zuzkidura, gutxieneko soldataren igoera eta pandemian enpleguak bermatu zituzten ABEEak.

Euskal Sozialisten liderrak ekitaldi politiko batean hartu du parte Gasteizen Cristina Gonzalez Arabako PSE-EEko idazkari nagusiarekin eta Daniel Senderos lurralde horretatik Kongresurako zerrendaburu denarekin batera. Arabar hiriburuko Aihotz kalean, PPk dekretu bidez erabakitako %0,25eko igoerak ekarri ditu gogora Anduezak, eta bidezko pentsio batzuk bermatzen dituen duintasuna eskuinak zein eskuin muturrak pentsio-plan pribatuen alde duten helburuarekin kontrajarri du. Eta Feijooren alderdikoak eskubideak handitzeko politika guztiak trabatzen ahalegindu izan direla ere azpimarratu du.

Pertsona askorentzat lortutako aurrerapen sozialetan eta duintasunean atzera egitea saihestu behar dugu #U23-an J.

Eta Alderdi Sozialistari babesa ematea da eskuinari eta eskuin muturrari aurre egiteko modu bakarra. #EuskadiHobea #LaMejorEspaña pic.twitter.com/qCzbqgdeVj

— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 27, 2023

“PPk sistematikoki aurka egin du eskubide sozialetan, laneko eskubideetan edo Alderdi Sozialistaren Gobernuak aurkeztu izan duen beste edozein eratako aurrerapenen aurrean. Hala eta guzti, beti gure gizarteko bazter guztietara duintasuna eramateko, inor atzean ez uzteko planteamendu horretatik abiatuta, Europa mailan inbidia eragiten duten parametro ekonomiko batzuetara eraman izan du Espainia”, adierazi du ondoren enpleguan eta Gizarte Segurantzako afiliazioan lortu izan diren maximo historikoak edo BPGren hazkunde zifrak (%4tik gorakoak, Europako batez bestekoak baino lau bider handiagoa) gogora ekarriz.

Ate-kolpea hidrokarburoak ikertu eta ustiatzeari

Daniel Senderosek, Diputatuen Kongresurako zerrendaburuak, adibideekin erakutsi du sozialistek Madrilen gobernatzen dutenean “Arabak aurrera” egiten duela, PPren ereduarekin kontrajarrita, zeina “ez dago eta ez da espero”, haren esanetan. “Ezetza eman izan diote neurri positibo bakoitzari, haien helburua ez direlako pertsonak, boterea kosta ahala kosta lortzea baizik, eta min egiten die krisi erdian pertsonak egotea politika aurrerakoen erdigunean”, adierazi du.

Eta adibide batzuk emanez azaldu du esandakoa: pentsioen errebalorizazioa, ABEEak, gasezko galdategi komunitarioetarako tarifetan jarri den konponbidea… eta azpimarratu du Araban ate-kolpea eman izan zaiela, “behin betiko eman ere, hidrokarburoen ikerketa eta ustiapenari”. Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren itxiera eta eraispena nabarmendu du, eta bidezko trantsiziorako hitzarmena, Erriberabeheiti, Gaubea eta Lantaron udalerriak barne direla, horien ekonomia suspertzeko. “Eta, hori guztia, Alderdi Popularrik gabe. Esaten du Araba defendatzen duela; benetako unea iristean, ordea, ez dago eta ez zaio itxaroten”, adierazi du.

Cristina Gonzalez Arabako PSE-EEko idazkari nagusiak, bere aldetik, esan du uztailaren 23ko hauteskunde hauek “eskubideen ala eskuindarren kontu bat” dela. “Gehiengo sozialaren aldeko politiken edo ahaltsuentzako politiken, berdintasuna sustatzeko politiken edo ondareren gaineko zergaren, bankaren, enpresa energetikoen, fortuna handien zerga ezabatzeko politiken arteko kontua da, horixe baita PPk egin nahi duena”.

Eta zehaztu du Alderdi Popularraren eredu politikoa hiru ardatzetan oinarritzen dela. Lehenengoa, “politika zikintzea, amen-omenak sortzea, difamatzea, nahasmena sortzea boto-emaile aurrerakoiei motibazioa zapuzteko eta desmobilizatzeko”. Bigarrengoa, ekonomiaren abiadura ona eta inflazioa pixkanaka murrizten doala ukatzea. “Ukatzea ekonomia martxa onean doala, ekonomiaren bilakaera horrek lanpostu garrantzitsuak ari dela sortzen, nazioarteko erakunde guztiek aitortua denean, adibide izanik Europar Batasuneko herrialdeen artean. Ukatzea hasi egin direla Gizarte Segurantzari kotizatzen diotenak, edo inflazioa pixkanaka murrizten ari dela”.

Hirugarrena, berriz, Feijook eskuin muturrarekin duen jokoa aipatu du, distantzia jartzen duenaren itxura eginez, jada erabaki irmoa dena atzeratzeko. “Behar beste gobernu eratuko dituzte haiekin, mugarik gabe eratuko ere, politika erreakzionarioak onartuz, baldin hauteskunde orokorretako emaitzak aldeko badituzte”.

Eredu horri Alderdi Sozialistarena kontrajarri dio, kolektibo askoren patriketan islatzen dena, hain zuzen. “Gure eredua langileen hilekoetan islatzen da, pentsionisten nominetan, kontratu finkoetan, ikasleen beketan, etxebizitzen alokairuaren prezioei jarritako mugan, negoziazio kolektiboaren berreskurapenean, elkarrizketa sozialaren aktibazioan, Vox egunero ukatzen ari den genero-indarkeria borrokatzeko baliabideak lauzkoiztean.