Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Alderdi Sozialista eta Pedro Sanchez babestea da dena aurretik eramango duen tren hori geratzeko aukera bakarra”

Sozialisten apustua guztiona eta herrialde honek aurrera egiteko behar duena dela hautetsontzietan erakusteko dei egin du PSE-EEren idazkari nagusiak.

Patxi Lopez: “Gobernuak hobetu egin gaitu gizarte bezala, askatasun eta eskubide gehiago jarri ditu, eta eskuin muturraren aliantza bat du aurrez aurre, bere dotrina erreakzionario osoa ezartzen ari da Vox”

Rafaela Romero: Horixe da gure Espainia eta gure Euskadi, pertsonak kontuan dituena eta helburu nagusia horiek zaintzea duena”

Daniel Senderos: “Ezin dugu utzi berez klima aldaketaren edo genero indarkeriaren negazionista den alderdi batek erabaki dezan gure etorkizuna”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a los cabezas de lista al Congreso por Álava, Bizkaia y Gipuzkoa, Dani Senderos, Patxi López y Rafaela Romero | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, hautesle guztiei egin die dei uztailaren 23an erakusteko Alderdi Sozialistaren aldeko apustua dela “guztion apustua, herrialde honek eta bere jendeak behar dutena aurrera egiteko, PPk eta Voxek atzera egiteko gorpuzten duten mehatxuaren aurrean”. Botoaren zatiketaz eta eskuinaren eta eskuin muturraren antipolitikaren mehatxuari erantzuteko premiaz ohartarazi du Eneko Anduezak kanpainaren hasiera ekitaldian.

“Alderdi Sozialista eta Pedro Sanchez gure presidentea babestea da dena aurretik eramango duen tren hori geratzeko aukera bakarra. Hautestontzietan erakutsi behar sozialisten apustua dela guztion apustua, herrialde honek eta bere jendeak behar dutena aurrera egiten segitzeko PPk eta Voxek atzera egiteko gorpuzten duten mehatxuaren aurrean”, adierazi du.

Buruzagi sozialistak ohartarazpen eta itxaropenerako mezu batekin eman dio amaiera Kongresurako hiru lurraldeetako zerrendaburuek –Bizkaitik Patxi Lopez, Gipuzkoatik Rafaela Romero, eta Arabatik Daniel Senderos– parte hartu duten amaiera ekitaldiari: “Ezazue utzi zuen haserrea uztailaren 24rako. Berandu izango da orduan, alferrik izango dira orduan auhenak eta kexak. Badakigu Espainiak zer behar duen. Badakigu gobernatzen. Guztiontzat, gainera. Eta gobernatu egingo dugu. Irabazi egingo dugulako. Zuen babesarekin, Euskadi eta Espainia aurrera doaz, eta aurrera egingo dute”.

PSOE zerbitzu-orri eztabaidaezin batekin aurkezten dela adierazi du Anduezak, eta hazkunde ekonomikoa, Gizarte Segurantzarekiko afiliazio zifrak, 21 milioi afiliaturekin eta krisiari murrizketarik gabe eman izan zaion irteera, “Europaren erritmoa markatuz”, azpimarratu ditu.  

Badakigu Espainiak zer behar duen.

Badakigu gobernatzen.

Guztiontzat, gainera.

Eta gobernatu egingo dugu.

Irabazi egingo dugulako.

Zuen babesarekin, #Euskadi eta Espainia aurrera doaz eta aurrera egingo dute #U23-an. #Adelante #AvanzaEspaña #Aurrera pic.twitter.com/GuK6YbTGVa

— Eneko Andueza (@enekoandueza) July 6, 2023

“Herrialde honek aurrerabideekin jarraitu behar du. Beste lau urte behar ditugu inor baztertzen ez duen gizarte bidezkoago eta berdinzaleago bat lortzeko martxan jarri izan dugun guztia sendotzeko, kalitateko enplegua, enplegu egonkorra eta soldata duinak dituena, sortzen joateko, gure adinekoak zaintzeko, klimaren aldaketaren kontra borrokatzeko, kalitateko hezkuntzarako eta osasunerako eskubidea izaten, herrialde solidarioa izaten jarraitzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde segitzeko, genero ingarkeriari amaiera emateko edo LGTBI pertsonen eskubideak zaintzeko”, adierazi du.

Kanpainarik errazena

Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak, Patxi Lopezek, esan du gaur gauean hasi den kanpaina “ezberdina baina errazagoa” dela, jendeak “ekonomiaren hazkundea ekarri duen eta hazkunde hori guztion onerako izatea lortu duen gobernu aurrerakoi baten eta ekonomia ahaltsuen zerbitzura jartzen duen eskuin muturreko gobernu baten artean” erabaki behar duelako. 

“Botere ekonomikoa eta mediatikoa” Pedro Sanchezen Gobernua eraitsi nahiean ari dela salatu du Lopezek, “ezin dutelako jasan gobernu ezkertiar eta aurrerakoi bat izatea krisialdietan ekonomia hobekien kudeatzen duena”. Eta adierazi du gure idazkari nagusiari eraso egiten diotenean, guztioi erasotzen digutela. “Hortzez eta haginez defendatuko dugu”, ohartarazi du. 

Patxi Lopez lehendakariak PP kritikatu du Voxen “dotrina erreakzionarioa irensten” ari delako, herritar guztientzat murrizketak dakartzana eskubideetan. Horri aurre egiteko, “zailtasun garai hauetarako gobernurik onena eta presidenterik onena” goratu du, Pedro Sanchez buru duena. “Nahikoa da jendeak begiak zabaldu eta azken lau urte hauetan herrialde honetan zer gertatu den ikustearekin”, esan du.

Herrialde duina, pertsonak kontuan dituena

Rafaela Romero Kongresurako gipuzkoar zerrendaburuak, bere aldetik, esan du badagoela alternatiba sozialista bat “PPVoxen agindupean atzeraka doan Espainiari” aurre egiteko. “Espainia hobeago bat, aurrera doana berdintasunean eta Ongizate Estatua blindatzeko zerbitzu eta politika publikoetan”, nabarmendu du. 

Hautagaiak azpimarratu du sozialistek “herri duin bat, pertsona guztientzako aukera berdinen sare batean oinarritua dena” eraikitzeko egiten dutela lan. “Horixe da gure Espainia eta gure Euskadi, pertsonak kontuan dituena eta helburu nagusia horiek zaintzea duena”, adierazi du. Eta alor horretan Pedro Sanchezen Gobernuak burutu izan dituen politikak jarri ditu adibide modura, herritarren ongizatea eta aukera-berdintasuna sustatzera zuzenduak. 

Romerok eskuinaren “gorroto eta intolerantziaren” postulatuak arbuiatu ditu, eta LGTBI+ eskubideei ikusgarritasun gehiago emango dion herrialde bat aldarrikatu du. “Espainia plural eta askotarikoa, bere hizkuntzak eta bere identitateak babesten dituena”, esan du. Eta botere publikoak “bere jendea, horien lurrak eta horien ongizatea ondo zaintzeaz” arduratu behar direla adierazi du.  

Klimaren berandukeria eta negazionismoa

Kongresurako Arabako hautagaiak, Dani Senderosek, esan du  sozialistek defendatzen duten “Espainia plural, aniztun eta tolerantearen edo zuri-beltzeko Espainia sektarioaren, askatasunak murriztuta –PPren eta Voxen eskutik– dituenaren artean” aukeratu behar duela jendeak datorren U23an. “Uztailaren 23a giltzarri izango da herritarrek erabaki dezaten zer eredu politiko nahi duten datozen lau urteetarako”, esan du. 

Eskuinaren “berandukeria klimatikoaren” kontra ere kargatu du arabar zerrendaburuak, arriskuan jartzen dituelako ingurumena babesteko eta zaintzeko orain arte lortu izan diren aurrerapenak. “Ezin dugu utzi berez klima aldaketa edo genero indarkeriaren negazionista den alderdi batek erabaki dezan gure etorkizuna”, esan du.