Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Sozialistak berdintasunean urratsak ematearen eta justizia sozialean haztearen alde gaude, eta horixe ari gara egiten erakunde guztietan”

PSE-EEren idazkari nagusiak legebiltzar taldeari adierazi dionez, Euskal Ganberan ere sozialistak erabakigarriak dira “Euskadi bidezkoago bat” bermatzeko

Feijóori aurpegiratu dio engainatu nahian ari dela ekonomia ideologiaren aurretik jarri behar den ideiarekin: “Gure ideologia beharrik gehien dutenei erantzuna ematea da”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, a su llegada al Parlamento Vasco | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, balioa eman dio Euskal Sozialistak gizarte berdinzaleagoa eta justizia sozial handiagokoa lortzearren egiten ari diren lanari. Gogoratu du erakunde guztietan garatzen dutela lan hori, eta esan du irailean abiatuko den ikasturte politikoak datorren hamarkadako Euskadiren oinarriak jarri behar dituela. Anduezaren hitzetan, prozesu horretan “Euskal Sozialistak erabakigarriak izango gara, guk asmatzen dugunaren, guk egindako lanaren mende egongo delako bide hori iraunkorragoa, berdinzaleagoa eta XXI. mendeko erronkei hobeki egokiturikoa izatea”.

Eneko Anduezak Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar taldearen bileran hitz egin du, datorren ikasturte politikoa prestatzeko eta amaitzear denaren balantzea egiteko egindako lan-bileran, noiz eta Euskadiko legegintzaldia erdiraino iritsia denean nazioarteko testuinguruan zabaldurik den ziurgabetasun giro batean.

 “Legebiltzarreko gure jardueran ere euskal politikan dugun posizio zentrala nagusitzea eta gure lehentasunek Euskadiko politikaren erritmoa ardaztea lortu izan dugu, hots: herrialdeari egonkortasuna eta bizikidetza ematea, eskubideak handitzea eta gure hauteskunde-programaren inspirazio-iturri izan zen ikuspegi eraldatzaile horretan, alegia gaur egun Eusko Jaurlaritzaren programa eta ekintza zedarritzen duenean, urratsak ematea”, azaldu du buruzagi sozialistak.

Ikasturte politikoaren azken bilera @gpsv_parlamento taldearekin. Balantzea egin dugu, eta, egiari zor, uste dut gure legebiltzar jardueran ere Euskal Sozialistek euskal politikan dugun posizio zentrala nagusitzea lortu izan dugula. #HacemosEuskadi pic.twitter.com/WTzn8hbrbf

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 5, 2022

Eta arreta berezia eskaini dio Hezkuntzan eta Osasunean zabaldu diren eztabaidei: “Eta, oso garrantzitsua, gure autogobernuaren eta gure zerbitzu publikoaren alde egin izan dugu lan, horietan atzera egiteko edozein saialdiri galga jarri diogularik; horixe gertatu izan da, egiazki, azken hilabeteetan Osasunaren eta Hezkuntzaren esparruetan. Horretarako gaude sozialistak”.

PSE-EEk hezkuntza erreforman kontsentsurako egin izan duen esfortzua ekarri du gogora Eneko Anduezak, batez ere, Euskal Sozialistek nola lortu duten erreforma horren helburu nagusiak hauek izan daitezen: eskola publikoaren zentralitatea, sistema duala eragotziz, kultura arteko eskola eleaniztuna, eta eskumenen hobekuntza, eskola-arrakasta bermatzeko bide gisa.

Osakidetzari buruz, kalitatearen eta hurbiltasunaren kontzeptuak azpimarratu ditu: “Sozialistek argi dugu Lehen Mailako Arretan jarri behar ditugula indarrak. Sozialistak parte gareneko Gobernu inork ez du atzerako urratsik emango gure zerbitzu publikoen kalitatean. Eta horren ondorioa da Osakidetzak bermatzen dituela euskal Osasun publikoak bere historian zehar izan dituen estandar zeharo altuak. Eta horrek herritarrengandik hurbilago egongo den osasun-sistema bat dakar”.

Agenda aurrerakoian emandako urratsetan sozialisten lorratza ere nabarmendu du, proiektu hauetan, besteak beste: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eraldaketa, DSBEren erreforma, Kontsumitzailearen Estatutuaren Legea, eta baita beste batzuk ere, esaterako Berdintasunarena eta Gazteriarena, Kooperatiben Legearen aldaketa edo Ondare Naturala Babesteko Legea, eta Iñaki Arriola sailburuak bere garaian Ingurumen sailaren buruan sustatutako Ingurumen Administrazioaren Legea. Eta datozen hilabeteetan onartzea aurreikusten den beste legegintzazko testu batzuk aipatu ditu, esaterako Aldaketa Klimatikoaren Legea, Mugikortasun Iraunkorrarena, Enpleguaren Legea, edo Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea.

Feijóoren PP ere kritikatu du Anduezak; izan ere, hark Euskadira egin zuen azken bisitan, “zergen jaitsieraren mantra inozoa” sartzeko ahaleginaz gain esan baitzuen popularrek ekonomia ideologiaren aurretik jartzen dutela.

 “Feijóok esan ez zuena da jateko gauzen atzean, axola denaren atzean, badela ideologia bat, ideologia delako pentsioak KPIaren pare igotzeak, Gutxieneko Soldata igotzea, argiaren BEZa jaistea, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, Osasungintza defendatzea, beharrik gehien dutenei erantzuna ematea. Hori da gure ideologia”, adierazi du.

Eta Euskal Sozialistek berdintasunean eta justizia sozialean aurrera egitea ahalbidetuko duen erantzun sozialaren alde duten interesa PPren ideologiarekin kontrajarri du, hauxe delako horrena: “pentsioak bi pezeta igotzea, gutxieneko soldata izoztea, argiaren BEZa igotzea, DSBE kritikatzea, Osasuna pribatizatzea, norberaren eta laguntxoen mesederako lan egitea”.